Iruia trikuharria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Iruia
Iruia 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
Estiloa Historiaurrekoa
Mendea Neolito-Brontzea
Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
Mota Trikuharria


Azalpena

Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria. Izen bereko zabalgunearen hegoaldeko muturrean, Atxolingo ipar-mendebaldeko sahietsaldean, gailurretik 650 metrotara. Itsas gainetik 759 metrotara dago.

Tumuluak 9,5 metrotako diametroa eta 75 zentimetrotako altuera ditu.

Erdian 4,5 x 3 metrotako diametroa eta 55 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, bertan 1,8 x 1,7 x 0,2 metrotako harlauza daukala, etzanda. Tumulua zeharo nahastua dago. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

Indusketan, erdialdean, zoruan zulatutako potzu bat aurkitu zen. Gainera, honako material arkeologiko hau zen:

  • Zeramika: formarik gabeko 3 zati.
  • Fauna: zehaztugabeko 3 printza.


Ikuspegi orokorra (Jose)

Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Historia

Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

Ikerlarien arabera, trikuharriaren izena Iruiya edo Idoiya da. Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:

Kokapena
Atxolinetik 800 metrotara dago monumentua, tontorretik mendebalderuntz. Lautada baten ertzean dago, Maltzagatik Azkoitirako bidetik eskuman, garo trinko artean. Itxas gaineko altura 725 metrokoa da. 7an ezin izan genuen trikuharria ganoraz aztertu, iluntzen hasia zelako.
Tamaina eta indusketa
Uztailak 8. Monumentua harri tumuluak eta harlosak osatzen dute. Tumuluak 12,5 metrotako diametroa du eta 1,5 metrotako altuera erdialdean; eta harlosak 2,2 metrotako luzeera, 1,55 metrotako zabalera eta 30 zentimetrotako lodiera (5.a irudia). Tumuluak zulo borobila inguratzen du, zuloa harrian eginda dago eta aipatutako harlosak estalia. Aurrekoaren argazkia hartu genuen ipar-iparmendebaldetik (12. argazkia)eta beste bat estalki eta zuloarena hego-hegoekialdetik (13. argazkia).
Indusketa egin eta ateratako lurra bahetu eta gero, zeramika gordin belztuko hiru pusketa agertu ziren, azalera gorrizkarekin, beste trikuharrietan agertzen diren motakoak, bi hezur zati aberenak, beste bat berriagoa, teila pusketa eta hiru keixa-hezur zulatuta.


Erreferentziak