Julian Arana (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Julián Arana Ituarte
el tigre placentino
Julian Arana Ituarte. Erretratua.jpg
Jaio 1908/12/25
Hil 1967/12/21
Profila Kirolaria (puntista)


Bizitza profesionala

1922 urte bukaeran, hamabi-hamahiru urtekin, Madrila eruan zuten, kontratuaz. Hilabete batzuetan bertako Moderno frontoian jokatu zuen, "pelotarikume" moduan. Aurrean jokatzen zuen.

Ameriketako lehen urteak

Madrilgo sasoia bukatu zenean Cienfuegos-era (Cuba) egin zuen salto, Jai Alai frontoira. Eta hurrengo urtean, 1924an, La Habanako Habana-Madrid frontoira.

Eta Cubatik Estatu Batuetara pasa zen: 1925 urtean Miamiko (Florida) Hai-Aleah frontoian jokatu zuen, eta geroago Orleans Berriko (Luisiana) Jai Alaian. Hemendik Chicagoko (Illinois) Rainbow frontoira pasa zen, eta bertan denboraldi batzuk egin zituen.

Chicagotik Euskal Herrira itzuli zen, eta urtebete egin zuen Urumea (Donostia) eta Euskalduna (Bilbao) frontoietako kantxetan.

Baina segituan Ameriketara itzuli zen. Hurrengo urteak, 1929tik 1933 arte La Habanako Jai Alai frontoian egin zuen lan (Ohiuen jauregia). Eta 1934ko otsailak 11an Veracruz-era (Mexiko) heldu zen[1], hurrengo bi urteak hiriburu aztekan dagoen México frontoian jokatzeko[2].

Jai Alai frontoia (La Habana)

Asiako urteak

Mexicotik Shangai-ra (Txina) joan zen, eta hainbat urte egin zituen bertako Auditorium frontoian[3].

1940 urtean Manilako (Filipinak) Jai Alai frontoia zabaldu zutenean bertara eraman zuten, inauguraziorako. Eta bartan geratu zen Japoneko gudariek Manilan sartu arte (1941ko abendua).

Atzera Ameriketara

Filipinetatik hanka egin eta gero, Madrid, Zaragoza, Bartzelona, Bilbao eta Donostiako frontoietan aritu zen.

Baina ez zuen asko iraun penintsulan, aurki Mexikora pasa zen berriro, México frontoira hain zuzen.

Bertan bi denboraldi egin zituen (1946-1948) eta hurrengo biak (1948-1950) Miamiko (Florida) Biscaynen. 1951 urtean Mexikora bueltatu zen atzera, Tijuanara, Palacio frontoian aritzeko.

Madrilen hil zen, 58 urtekin.


Zezenketaren iragarkia
Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik irtetzen
(A. Bolumburu 1949)

1949 urteko zezenketa: Julián Arana eta Félix Etxaniz

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten. Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Julian Arana Ituarte (el Tigre) eta Félix Etxaniz (el Arruza placentino) bere laguna.

Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.


Erreferentziak

  • Iberoamerikako migrazio mugimenduak. Portal de Archivos Españoles (Ministerio de Cultura y Deporte).
  • Mexikoko sarrerei buruz informazio gehiago izateko, sakatu hemen.
  • Auditorium frontoi hau Frantziako emakidan edo kontzesioan zegoen.