Kapareak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Gaztelako erregea Gipuzkoako foruak zin egiten

Kapareak Euskal Herrian

Kapareak zer ziren

Kapareak titulu gabeko nobleak ziren, eta Iberiar Penintsulan baino ez ziren existitzen.

X mendean infantzoiak sortu ziren, orduko gudarosteetako zaldunak: zaldia ekartzen zuen edozein infantzoia zen. XII mendetik aurrera infantzoien taldea itxi zen; hau da, infantzoia izateko infantzoi baten semea izan behar zen. Hortik izen aldaketa ere etorri zen: hidalgo[1].

1787 urteko erroldaren[2] arabera, Espainiako Erresumetan 10.268.150 biztanle zeuden, hoietatik 480.589 kapare zirela. Bizkaiako ratioa aplikatzen, kapareak eta beraien familiakoak 1.017.503 bat izango ziren; hau da, ehuneko hamar eskasa.

Kaparetasun onurak

Kaparetasunak hainbat onura zekarren berekin.

Batzuk itxurakoak: titulua bera, armak eramateko eskubidea... Administratiboak beste batzuk: herri administrazioaren hainbat posturako hautatzeko aukera edo hautatua izateko aukera.

Eta garrantzitsuenak, ekonomikoak. Alde batetik, Espainiako Erret Administrazioan lanpostu gehienak kapareentzat gordeta zeuden[3]. Eta bestetik, zerga gutxiago ordaintzen zituzten. Kapare ez zirenek pechas izeneko zerga ordaintzen zuten, hortik pechero izena.

Castropoleko (Asturias) kapare zerrenda (Gandalín del Revellón)

Kaparetasun agiriak

Kapare izateko baldintzak desberdinak ziren erresumaren arabera.

Gaztelan, esateko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelako erresuman zeuden) nahikoa zen norberaren aita kaparea zela egiaztatzea. Irizpide honek sasikoentzat ere balio zuen.

Beste erresuma batzuetan lau aldeetatik kaparetasuna egiaztatu behar zen; hau da, lau birraitonenak.

Askotan norbera edo arbasoak izen bereko etxean bizi izatea eskatzen zen.

Gipuzkoa eta Bizkaia

Ensayo de un padrón histórico de Guipuzcoa
(Juan Carlos Guerra 1928)

Foruen arabera, Bizkaia (1526-tik aurrera) eta Gipuzkoako (1610-tik aurrera) jatorrizko biztanle guztiak kapareak ziren; hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Doktrina honek kaparetasun unibertsala[4] izena du. Horregatik, kaparetasuna eskuratzeko nahikoa zen eskatzailearen jatorri gipuzkoarra edo bizkaitarra egiaztatzea.

1787 urteko erroldaren arabera, Bizkaiako biztanle guztiak kapareak ziren; Gipuzkoan %90a, eta atzetik Asturias (%70a) eta Burgos (%62a) zetozen. Askoz kapare gutxiago zituen Arabak (%36a), eta Nafarroak, berriz, oso gutxi (%12a).

Lurraldea Kapareak Kapareak eta familiak Biztanleak Ehunekoa
Bizkaia 54.250 114.863 114.863 %100,00
Gipuzkoa 50.502 106.923 119.128 % 89,75
Asturias 114.274 241.941 345.833 % 69,96
Burgos 134.056 283.823 460.395 % 61,65
Araba 12.161 25.747 70.710 % 36,41
Nafarroa 13.054 27.638 224.549 % 12,31

Norberaren herrian bizitzeko ez zen kaparetasun agiririk behar, zergak ordaintzerakoan edota udal hauteskunde garaian (urtean behin izaten zen) denok zekiten kapareak zeintzuk ziren.

Baina Gipuzkoako eta Bizkaiako lurrak oso pobreak ziren, eta askok eta askok alde egiten zuten.

Euskal Herriko lurrak herritik alde egiterakoan, oso mesedegarriak izaten ziren kaparetasun agiriak, batez ere Gaztela edo Indietara joaten zirenendako. Toki berrian zerga gutxiago ordaintzeko edo, askoz interesgarriagoa, administrazioan lanpostuak eskuratzeko. Hauek familia aberatsetako bigarren, hirugarren... semeak izaten ohi ziren.


Soraluzeko kapareak

Ez da nahastu behar Soraluzen sortutako abizenekin.

Soraluzen ere biztanle ia gehienak (familia buruak behintzat) kapareak ziren.

1540tik 1830 arte hainbat eskaera gordetzen dira. Lau formula erabiltzen ziren:

  • Información recibida a pedimiento de...
  • Pleito de hidalguía de... , contra el concejo de la villa de Placencia.
  • Expediente de hidalguía de...
  • Expediente de filiación y nobleza de...

Eskaera gehienak Soraluzeko Udalari egindakoak dira (bertan jaiotakoek edo kanpotik etorritakoek), eta badaude alde egindakoek bere herrietan eskatutakoak ere. Kaparetasun agiri zerrendak herriko familia aberatsen berri ematen digu.

Abizena Urtea Eskatzailea Herria Azalpenak
Abalías 1767 Antonio Clemente de Abalías Soraluze Durangokoa
Aginaga
Aguinaga
1651 Francisco de Aguinaga Soraluze
Agirre
Aguirre
1558 Juan de Aguirre Soraluze
Agirre
Aguirre
1637 Domingo Ruiz de Aguirre Soraluze
Agirre
Aguirre
1651 Domingo de Aguirre Gorostegui Soraluze
Agirre
Aguirre
1689 Lucas de Aguirre Soraluze
Agirre
Aguirre
1773 Andrés de Aguirre Gomozcorta Soraluze
Agirre
Aguirre
1799 Manuel Agustín de Aguirre Gorostegui Eibar Soraluzekoa
Agirrebeitia
Aguirrebeitia
1657 Domingo de Aguirrebeitia Cengotita Solaaldea eta semeak Soraluze
Agirrebeña
Aguirrebeña
1729 Tomás, Agustín, Pablo eta Ignacio de Aguirrebeña Soraluze Elgetakoak
Agirrebeña
Aguirrebeña
1830 Sotero de Aguirrebeña Aldazabal Iraolagoitia Larreategui Gernika Soraluzekoa
Aizpiri 1802 Pedro Francisco de Aizpiri Soraluze Eibarkoa
Aizpitarte 1799 Juan Cayetano de Aizpitarte Arana Mendiola Lizundia Aguirrebeña Gernika Soraluzekoa
Albiz 1565 Martin de Albiz Soraluze
Aldazabal 1707 Lorenzo de Aldazabal Soraluze
Alvis 1765 José de Alvis Soraluze Liendokoa (Kantabria)
Alzibar 1765 Francisco de Alcíbar Ubeguía Unamunzaga San Andrés Arriaga Gernika Soraluzekoa
Alzola 1635 Pedro de Alzola Sarasivar Soraluze
Amezua 1751 Domingo de Amezua Soraluze Durangokoa
Amezua 1766 Ignacio de Amezua Soraluze Berrizkoa
Amillategi
Amillategui
1707 Juan de Amillategui Soraluze
Andonaegi
Andonaegui
1766 Juan Bautista de Andonaegui Soraluze Mungiakoa
Angiz
Anguiz
1750 Bartolomé de Anguiz Soraluze
Ansola 1671 Martín de Ansola Soraluze
Ansola 1751 Martín de Ansola Soraluze Elgoibarkoa
Ansola 1751 Domingo de Ansola Soraluze Elgoibarkoa
Arabaolaza 1734 Bartolomé de Arabaolaza Soraluze
Arana 1699 José de Arana eta anaiak Soraluze
Arana 1799 José Ramón de Arana Soraluze Eibarkoa
Aranburu
Aramburu
1777 Santiago de Aramburu Soraluze Ermukoa
Aranguren 1738 Mateo eta Domingo de Aranguren Soraluze
Arano 1798 Lucas de Arano Soraluze
Aranzadi 1799 Antonio de Aranzadi Soraluze Itsasokoa
Arexola 1590 Bartolomé de Arexola Soraluze
Arexola 1701 Lorenzo eta Francisco de Arexola Soraluze
Argarate 1685 Andrés de Argarate eta Manuel, Francisco eta Juan Bautista de Argarate semeak Soraluze
Argarate 1750 Martín de Argarate Soraluze
Argarate 1767 Francisco José de Argarate Soraluze Bergarakoa
Argarate 1788 José Ignacio de Argarate Soraluze
Arin 1651 José de Arin Soraluze
Arizaga 1802 Gaspar de Arizaga Soraluze Durangokoa
Ariznabarreta 1654 Marcos de Arzinabarreta eta emaztea Soraluze
Ariznabarreta 1830 Pedro Francisco de Ariznabarreta Arrieta Gabilondo Larreátegui Gernika Soraluzekoa
Arrieta 1703 Martín de Arrieta Soraluze
Arrizabalaga 1816 Manuel de Arrizabalaga Soraluze
Arroiabe 1785 Felix de Arroiabe Soraluze Ulibarri-Ganboakoa
Artolazabal 1632 Martín Pérez de Artolazabal Irure Soraluze
Aseginolatza
Aseguinolaza
1540 Pedro de Aseguinolaza Soraluze Aseginolatza dorrearen jauna 1540 urte inguruan.
Aspe 1802 Gabriel José de Aspe Soraluze Durangokoa
Astiazaran 1713 Jacinto de Astiazaran eta semeak Soraluze
Astiazarán 1767 Pedro Antonio de Astiazarán Beistegui Larrañaga Arana Gernika Soraluzekoa
Asua 1802 Eugenio de Asua Soraluze Durangokoa
Asula 1802 Miguel Antonio de Asula Soraluze Anguiozarrekoa
Atutxa
Atucha
1668 Martín de Atucha Soraluze
Azkarai
Azcaray
1756 Juan de Azcaray Soraluze
Azkarate
Azcarate
1716 Juan Bautista de Azcarate Soraluze
Azkarate
Azcarate
1726 Pedro García de Azcarate Soraluze
Azkarate
Azcarate
1750 Pedro eta Francisco Tomás de Azcarate, anaiak Soraluze Ermukoak
Azurtza
Azurza
1767 Miguel Antonio de Azurza Soraluze Eibarkoa
Barrenetxea
Barrenechea
1699 Andrés eta Esteban de Barrenechea Soraluze
Barrenetxea
Barrenechea
1707 Juan de Barrenechea Soraluze
Barrutia 1687 Joaquín de Barrutia Soraluze
Barrutia 1764 Juan Sebastián de Barrutia eta anaia Soraluze
Beiztegi
Veiztegui
1562 Francisco, Juan y Pedro de Veiztegui Egoza anaiak Soraluze
Beiztegi
Veiztegui
1589 Martín de Veiztegui Egoza Soraluze Indietara joateko.
Beiztegi
Beiztegui
1744 Andres de Beiztegui Arrasate
Beltzunzibar
Belzuncibar
1587 Esteban de Belzuncibar Soraluze
Bereinkua
Bereincua
1756 José Ignacio de Bereincua Soraluze
Bergara
Vergara
1791 Pedro de Vergara Soraluze
Berraondo 1766 Manuel Antonio Joaquín de Berraondo Orbe Soraluze Elgetakoa
de la Fuente 1767 Manuel Francisco de la Fuente Soraluze Arrasatekoa
Egiguren
Eguiguren
1668 Juan de Eguiguren Soraluze
Egizabal
Eguizabal
1738 Bartolomé de Eguizabal Soraluze Guatemalatik
Eizaga 1729 Gabriel de Eizaga Echevarria, Soraluze
Eizagirre
Eizaguirre
1614 Antonio Pérez de Izaguirre Soraluze
Elgarrista 1802 Andrés de Elgarrista Soraluze Eibarkoa
Elizpuru 1773 Andrés, Manuel eta Antonio Agustín de Elizpuru, anaiak, eta Agustín de Elizpuru osaba Soraluze
Elzaurdi 1779 Bernardo de Elzaurdi Soraluze Kanbokoa
Elzaurdi 1807 Agustín y Juan Antonio de Elzaurdi Sarasqueta anaiak Soraluze La Coruñatik
Erdaide 1774 Manuel Joaquín de Erdaide Soraluze Arrasatekoa
Erzilla
Ercilla
1767 Vicente de Ercilla Soraluze
Espilla 1642 Andrés de Espilla Bizkaia
Espilla 1643 Domingo de Espilla Soraluze
Espilla 1695 Domingo de Espilla Soraluze
Espilla 1819 Manuel Espilla Amillategui Soraluze
Espren 1397 Lope Ibañez de Espren Soraluze 1397 urtean Getariako Batzar Orokorraren Soraluzeko prokuradorea.
Gabilondo
Gavirondo
1750 Andrés de Gavirondo Soraluze
Gana 1757 José Francisco de Gana Amézaga Basaldua Gandía Gernika
Garate 1640 Juan Ramos de Garate eta emaztea Soraluze
Garate 1651 Andrés eta Felipe de Garate Soraluze Elgoibarkoak
Garate 1767 Juan Antonio de Garate Soraluze Mendarokoa
Gisasola
Guisasola
1767 Pedro de Guisasola Soraluze Eibarkoa
Gisasola
Guisasola
1785 Miguel de Guisasola Soraluze Mallabikoa
Goenetxea
Goenechea
1634 Martín de Goenechea Mendiola Soraluze
Guridi 1767 Juan Ignacio de Guridi Soraluze Arrasatekoa
Hernizketa
Hernizqueta
1649 Domingo de Hernizqueta Eibar Soraluzekoa
Iarza
Yarza
1817 Antonio María Cayetano de Yarza Soraluze
Ibarra 1558 Sebastián de Ibarra Soraluze
Ibarra 1701 Ignacio de Ibarra Soraluze
Ibarra 1818 Manuel Antonio de Ibarra eta José María UsiIbarra bere iloba Mutriku Soraluzekoa
Ibarrolaburu 1747 José Ignacio de ibarrolaburu Soraluze
Idoiagabeitia
Idoyagabeytia
1755 Juan de Igoyagabeytia Soraluze
Igeribar
Igueribar
1566 Jerónimo y Bartolomé de Igueribar Soraluze
Imitola 1612 Víctor de Imitola Soraluze Cartagena de indias
Intsaurdieta
Insaurdieta
1713 José Antonio y José Joaquín de Insaurdieta Soraluze
Intsausti
Insausti
1558 Antonio de Insausti Soraluze
Iraola 1563 Juan, Domingo y Martín de Iraola Soraluze
Iraola 1566 Juan Domingo eta Martín de iraola Soraluze
Iraola 1635 Diego de Iraola Soraluze Gasteiz
Iraolabeitia
Iraola Beytia
1657 Domingo de Iraola Beytia Soraluze
Iraurgi 1642 Andres de Iraurgui Barrundiola eta anaiak Soraluze
Iribas 1556 Domingo de Iribas Soraluze
Iribe 1656 Domingo de Iribe Arrese Soraluze
Irigoien
Irygoyen
1729 Juan Bautista de Yrigoyen y Oyarbide Soraluze
Iriondo 1815 Agustín Iriondo Soraluze
Irure 1590 Juan Zuri de Irure Soraluze Indietara joateko.
Isasi Isasmendi 1713 Martín de Isasi Isasmendi Soraluze
Iturriaga 1574 Andrés de Iturriaga Soraluze
Iturriaga 1767 Martín Francisco de Iturriaga Soraluze Elgoibarkoa
Iturriotz
Iturrioz
1766 Domingo Ignacio de Iturrioz Soraluze Eibarkoa
Iturtzaeta
Iturzaeta
1655 Francisco de Iturzaeta eta anaia Soraluze
Izagirre
Izaguirre
1785 Francisco de Izaguirre Soraluze Ermuakoa
Jauregi
Jauregui
1604 Sebastián de Jauregui Soraluze
Juaristi
Juarizti
1700 Francisco de Joarizti Eguino Soraluze
Kareaga
Careaga
1799 Juan José eta Damián de Careaga anaiak Soraluze Barinagakoak
Korta
Corta
1703 Juan Bautista de Corta Soraluze
Kortazar
Cortazar
1802 Alejo de Cortazar Soraluze Arrazolakoa
Lamot 1755 Florencio José de Lamot Eibar
Larrañaga 1799 Juan Domingo de Larrañaga Soraluze Bergarakoa
Larreategi
Larreategui
1775 Agustín de Larreategui Arrasate
Lasalde 1690 José de Lasalde y Arana Soraluze
Laskurain
Lascurain
1774 Melchor de Lascurain Soraluze
Lazpiur
Laspiur
1785 José Ignacio de Laspiur Soraluze Bergarakoa
Lasurtegi
Lasurtegui
1666 Miguel de Lascurtegui Soraluze
Lazkano
Lazcano
1773 José Joaquín de Lazcano iturburu Soraluze
Leiaristi 1767 Domingo Santiago de Leiaristi Soraluze Aramaiokoa
Leibar 1635 Nicolás de Leibar Soraluze
Leturiondo 1750 Ignacio, Domingo eta Francisco de Leturiondo Soraluze
Lizarralde 1658 Juan de Lizarralde Soraluze Santiagoko zalduna.
Lizarriturri 1646 Matías de Lizarriturri Igueribar Soraluze
Lizarriturri 1826 Juan José de Lizarriturri Izaguirre Irazábal Eizaga Azcárate Gernika Soraluzekoa
Lizundia 1774 Francisco de Lizundia Soraluze Elgoibar
Loiola
Loyola
1567 Juan García de Loyola, aita-semeak Soraluze
Loiola
Loyola
1567 Domingo eta Juan de Loyola Soraluze
Loiola
Loyola
1599 Juan de Loyola Soraluze Armagileen prokuradorea.
Loiola
Loyola
1635 Miguel de Loyola Soraluze Sevilla
Loiola 1774 Antonio de Loiola Soraluze Durangokoa
Madariaga 1799 Juan de Madariaga Eibar
Maiztegi
Maiztegui
1799 Juan Ramón de Maiztegui Leturiondo Iraola Gallastegui Gernika Soraluzekoa
Mallagarai
Mallagaray
1641 Ascencio de Mallagaray Soraluze Ermua
Manzano 1666 Gregorio eta Francisco Manzano Soraluze Getafekoak, Sagarragako eratorria.
Masustegi
Masustegui
1766 José de Masustegui Soraluze Gatikakoa
Mendiola 1558 Juan López de Mendiola Soraluze
Mendiola 1634 Domingo Ibáñez de Mendiola Soraluze
Mendizabal
Mendizaval
1725 Juan de Mendizaval Soraluze
Mendizabal 1785 Juan Andrés de Mendizabal Eibar Soraluzekoa
Muniozguren
Moniozguren
1766 José de Moniozguren Soraluze Ermuakoa
Mujika
Mujica
1729 Agustín de Mujica Soraluze
Munain 1773 Juan Vicente Ruiz de Munain Soraluze Arrasatekoa
Mutiogoenengua 1785 Ignacio de Mutiogoenengoa Soraluze Nabarnizkoa
Obiaga 1657 Simón y Miguel de Obiaga, osaba-ilobak Soraluze
Olabarria 1800 Pedro Ygnacio, Juan Andres eta Francisco Andres de Olabarria anaiak Soraluze
Oliden 1766 Tomás de Oliden Soraluze Elgoibarkoa
Oliden 1773 Francisco Ignacio eta Tomás de Oliden anaiak Soraluze
Ondartza
Ondarza
1591 Juan de Ondarza Soraluze
Orduña 1661 Juan de Orduña y Arizaga Soraluze
Orduña 1665 Juan de Orduña y Arizaga Soraluze
Oregi
Oregui
1724 Atanasio de Oregui Soraluze
Oregi
Oregui
1772 Roque Ignacio de Oregui Soraluze
Orozko
Orozco
1697 Agustín de Orozco Soraluze
Orozko
Orozco
1699 Agustín, Juan, Cristóbal eta Carlos de Orozco Soraluze
Osa 1802 Francisco Antonio de Osa Soraluze Bergarakoa
Osoro 1663 Domingo de Osoro Soraluze
Otegi
Otegui
1743 Bartolomé de Otegui Soraluze
Otegi
Otegui
1761 Felipe de Otegui Soraluze
Sagarraga 1635 Juan de Sagarraga Soraluze
Sagastizabal 1690 Francisco de Sagastizabal Soraluze
Saloguen 1558 Juan Pérez de Saloguen Soraluze
Saloguen 1617 Pedro kapitaina, Joan Garciaren semea Tolosa
Saloguen 1635 Joan García, Martín Garciaren semea Bergara
Sarasketa
Sarasqueta
1706 Martín de Sarasqueta Soraluze
Sarasketa
Sarasqueta
1783 José Andrés de Sarasqueta Olave Soraluze Eibarkoa
Sarasketa
Sarasqueta
1802 Francisco de Sarasqueta Soraluze Barinagakoa
Sarria 1785 Sebastian de Sarria Soraluze Gamarra Txikikoa
Sesma
Zesma
1784 José de Zesma Soraluze Ermukoa
Solarte 1697 Tomás de Solarte Soraluze
Suinaga 1632 Martín de Suinaga Acha Soraluze
Trojaola 1802 Anselmo de Trojaola Soraluze Aramaiokoa
Txurruka
Churruca
1557 Martín de Churruca Soraluze
Txurruka
Churruca
1757 Pedro de Churruca Unamuno Armendia Lizarriturri Gernika Soraluzekoa
Ubarkalde
Ubarcalde
1592 Lucas de Ubarcalde Soraluze
Ubarkalde
Ubarcalde
1612 Juan de Ubarcalde Soraluze
Ubarkalde
Huarcalde
1778 Bartolomé Isidro Huarcalde eta anaia Soraluze
Ugalde 1612 Juan de Ugalde Soraluze
Unamuno 1558 Juan de Unamuno Soraluze
Uriarte 1799 José Manuel de Uriarte Soraluze Arrasatekoa
Urizar 1741 Pablo de Urizar eta Joaquín semea Soraluze
Urizar 1772 Cristóbal de Urizar Soraluze Bergarakoa
Urizar 1773 Cristóbal de Urizar Soraluze
Urkia
Urquia
1802 José María de Urquia Soraluze Ibarrakoa
Urkiaga
Urquiaga
1773 Manuel de Urquiaga Soraluze Bergarakoa
Urkiaga
Urquiaga
1780 Manuel, José Manuel eta José Simón de Urquiaga Soraluze
Urkiola
Urquiola
1774 Domingo de Urquiola Soraluze Durangokoa
Urkiola
Urquiola
1802 Nicolás de Urquiola Soraluze Otxandiokoa
Urteaga 1767 Manuel de Urteaga Soraluze Ermuakoa
Uzelai
Ucelay
1634 Domingo de Ucelay Mariztegui Soraluze
Uzkiano
Uzquiano
1751 Andrés de Uzquiano Soraluze
Zabala 1761 Ignacio de Zabala eta emaztea Soraluze
Zabala 1802 Domingo José de Zabala Soraluze Eibarkoa
Zamakola
Samacola
1767 Luis Domingo de Samacola Soraluze Durangokoa
Zameza 1767 Pedro Antonio de Zameza Soraluze Gatzagakoa
Zaraa 1704 Juan de Zaraa Bolibar Soraluze
Zarandona 1746 Miguel de Zarandona Soraluze Larrabetzukoa
Zendoia
Cendoya
1756 Bartolomé Joaquín de Cendoya Soraluze
Zendoia
Zendoya
1768 Miguel de Zendoya eta anaiak Soraluze
Ziaran
Zigaran
1749 Fernando de Zigaran eta anaiak Soraluze
Ziaran
Ciaran
1792 Manuel José de Ciaran Soraluze
Zuazola 1631 Juan Martínez de Zuazola Aldazaval Soraluze
Zubizarreta 1725 Lorenzo de Zubizarreta Soraluze
Zufiria 1675 Juan de Zufiria Soraluze
Zufriategi
Zufriategui
1740 Juan Bauptista de Zufriategui Soraluze Oñatikoa
Zufriategi
Zufriategui
1746 Bautista eta Antonio de Zufriategui, gehi Miguel eta Joseph de Zufriategui ilobak Soraluze
Zulaibar 1791 Miguel Ignacio de Zulaibar Soraluze


Erreferentziak

  • Fijo de algo >> Fidalgo >> Hidalgo. Ezer izan denaren semea.
  • Censo español executado de orden del rey, comunicada por el excelentísimo señor Conde de Floridablanca, primer secretario de estado y del despacho, en el año de 1787.
  • Euskal lurrak oso pobreak zirenez, eskubide honetaz baliatu ziren hainbat euskaldun bizia aurrera ateratzeko; horregatik egon ziren hainbeste euskaldun administrazioan.
  • Hidalguía universal.