Labaderogain (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kokapena

Labaderogain herriko kaskoaren erdi erdian dago, Udaletxe aurrean. Bertatik irtetzen dira Kalebarren, Kalegoen (gaur eguneko Santa Ana) kalea), Udaletxeko aldapa eta zubi nagusia.

Plaza moduko honek 12 metrotako zabalera dauka, eta 34 bat metrotako luzeera.

Labaderogainek ez dauka etxebizitzarik esleituta, eta ez dago herriko kale-izendegian; hau da, ez dauka ezagupen ofizialik.

Loading map...


Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Historia

Toki hau betidanik izan da herriko zilborra.

Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu zutenean, Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, Labaderogain herriko erdigunea zen.

XIX mendean ikuztoki edo labaderoa egin zuten bertan. Plaza Barriko iturriaren urei azken etekina ateratzeko, eraikina lur azpian geratu zen, eta sabaia kaleen alturan. Sarrera Jauregi etxearen parean egin zioten, errekarako bidean hain zuzen. Tokiari ordutik datorkio izena, labaderogain.

XX mende hasieran komun publikoak eraiki zituzten sarrera ondoan, errekarako bidean.

1967. urtean, berriz, zubi nagusia zabaldu zuten Labaderogaineko zabalera osoa hartuz. Trafikoa labadero gainetik pasatu behar zenez, eta erabilera asko jaitsi zenez, berau itxi eta kondenatu zuten; modu honetan sabaia eusteko zutabeak sartu zituzten.


Eraikinak

Nahiz eta kale-izendegian ez egon, hainbat etxek eta lokalek bertatik dute sarrera:

  • Santa Ana 1. Udaletxea bera.
  • Santa Ana 4. Ataria eta komertzioek Labaderogainen dute sarrera: Marimar harategia (aurretik Alejo Artolazabalen harategia) eta Bolintxo okindegia (aurretik Marcial Txurrukaren drogeria).
  • Santa Ana 2. Nahiz eta Santa Ana kalean ez egon, etxe honek bertako zenbakia du. Labaderogainetik dauka sarrera, eta azpian dagoen Belarrak loradendak ere (aurretik Maria Torreren gozotegia izandakoa).
  • Kalebarren 2. Jauregi etxea, gaur egungo Abadetxea. Kalebarrenetik dauka sarrera nagusia, baina Labaderogainetik hanbat sarrera ditu:
    • Kaperara (aurretik Idigoras denda izandakoa)
    • Bulegoetara.
    • Sotora. Abadetxe ondoko errekarako eskilaretatik (komun publikoetara ere).
  • Zenbakirik gabe. Soraluzeko Gaztetxea, Abadetxe ondoan. Garai batean Juventud Gonzagaren egoitza, eta Soraluzeko Gazteriarena gero. Honek badauka beste sarrera bat beherago, errekarako eskilaretan. Sasoi batean Betania zegoen bertan, Caritasen egoitza eta umeentzako aise tokia.


Erreferentziak