Laguntza:Kontuak eta saioak (eu)

Sorapediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Hastapenak
Estilo kontua
Sarrerak
Irakurri
Argitaratu
Sortu
Itzuli
Kontuak eta saioak
Saioan sartu
Kontua sortu
Estekak
Sorapedia barruan
Sorapediatik kanpo
Fitxategiak
Irudiak
Pdf-ak
Musika
Bideoak
eBook-ak
Taulak

Sorapedia zabalik dago edozeinek irakurtzeko. Hau da, inork Soraluzeri buruz jakin nahi badu, aurrera!

Eta erabat zabalik dago ere edozeinek idazteko: inork uste badu Soraluzeri buruzko ezer interesgarririk badu, aurrera!

Bi modutan egin daiteke: anonimoan edo izena emanda.


Modu anonimoan

Gorago esan dugun moduan idazlea ez dauka zertan identifikatu behar, ez du bere izena eman behar. Nahikoa da saioa hasi erabiltzaile anonimoaren kontua erabiliz:

  • Erabiltzailea (usuario): Berria
  • Hitz gakoa (contraseña): sorapedia


Izena emanda

Hau da, norberak bere 'izena’ emanda. Izena lortzeko kontua sortu behar da.

Egokiagoa da, batez ere ekartzeko asko dutenentzat, arrazoi askorengatik: argazkiak eta bestelako fitxategiak igo ahal izateko, idazleak elkarren artean ezagutzeko gero gaiak elkarrekin jorratzeko, beste idazleei laguntza eskaini ahal izateko (inoiz ikusten bada gauzak modu errezago batean egiterik dagoenean)…


Saioa hasi

Horretarako, ezer idatzi edo aldatu baino lehen saioan hasi behar da, norbera identifikatu behar da. Nahikoa da Saioa hasi sakatzea, pantailako goiko eskumako ertzean.

Laguntza. Saioa hasi 1.jpg


Ostean Sorapediak Erabiltzaile izena eta Pasahitza galdetuko ditu. Datu horiek eman, saioa hasi botoia berriro sakatu eta… barrura!

marco


Kontua sortu

‘Izena’ izateko aurretik erregistratu behar da, behin. Bi modu daude horretarako:

  • Errezena: beste bati eskatu. Bidali eskaera sorapedia.posta@gmail.com helbidera, eta administrazailea gu arduratuko da guztiaz. Hori bai, bizpahiru egun pasa daitezke lana bete artean.
  • Azkarrena: norberak egin. Pantailako goiko eskumako ertzean Sortu kontua sakatu. Sorapediak galdetuko dizu Erabiltzaile izena, Pasahitza (bi aldiz idatzi beharko duzu, segurtasunez), e-posta helbidea eta Benetako izena. Azken bi hauek hautazkoak dira; hau da, aukerakoak. Eman nahi badituzu, ondo; eta eman nahi ez badituzu, ondo ere.
Laguntza. Kontua sortu.jpg