Mendiak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Mazelaegi mendilerroa

Soraluzeko mendiak

Soraluze mendi artean dagoen herria da. Deba ibaiak eta Sagar-errekak hirutan banatzen dituzte bertako mendiak:

Bertako mendiez gain, ingurukoak hartu behar dira kontutan; hau da, Soraluzetik gertu daudenak: Mazelaegin batzuk (Irukurutzeta, Kurutzazarra, Elosumendi…), Sagar-errekako ingurukoak (Garbe, Tranku, Azkonabieta, Galdaramiño, Azurtzamendi, Topinburu…) edota Arratekoak (Akondia, Kalamuara edo Urkora).


Kokapena

(Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

Loading map...


Mendi multzoak

Igoerako bideen arabera, Soraluze inguruko mendiak hiru multzotan bildu daitezke: Mazelaegi mendilerroa, Sagar-Errekako mendiak eta Arrateko mendiak.

Mazelaegi mendilerroa

Mazelaegi mendilerroa Deba ibaiaren eskumaldean kokatzen da eta, berez, Kortazarreko Haitzetik Irimoraino (Zumarraga) heltzen da. Soraluze inguruko zatiak hainbat izen ditu: Mendigain, Muskiritsu, Irukurutzeta…

Soraluzeko mendi altuenak (gehienak 750-900 m artekoak) mendilerro honetan daude: Munetako Gurutzea, Kortazarreko Haitza, Akelarregaña, Pagomuneta, Atxolin, Atxolin Txiki, Kurutzebakar eta Aizpuruko Zabala. Eta Soraluzekoak ez diren beste mendi gertu ere: Kurutzazarra, Irukurutzeta, Leiopago, Elosumendi...

Sagar-Errekako mendiak

Sagar-errekako mendiak Deba ibaiaren ezkerraldean kokatzen dira. Berez, Elgetako mendien parte dira[1].

Mazelaegikoak baino dezente apalagoak dira (gehienak 500-700 m artekoak) eta, izenak esaten duenez, Sagar-Errekaren barrena gehienetara igo daiteke. Lau mendi Soraluzeko mugetan daude (Kurutzekogaña, Krabeliñatx, Aingeruguarda, Potzueta eta Illordogaña), eta gainontzekoak Eibar, Bergara eta Elgetako lurretan (Garbe, Tranku, Azkonabieta, Galdaramiño, Azurtzamendi, Topinburu…).

Arrateko mendiak

Nahiz eta Eibarkoak izan, Arrateko mendi hauek Soraluzetik ondo gertu daude eta garai batean oso ohikoa zen bertarainoko ibilialdiak egitea: Deba ibaiaren behera Maltzagaraino, eta handik zuzenean gora eginez Arrateko Santutegira heldu arte. Hemendik Akondia, Kalamua edota Urkora joan zitekeen.

Gaur eguneko trafikoa oso handia dela eta, Maltzagarako bidea (errepidea) arriskutsua denez ez da ia erabiltzen.


Mendiak alturen arabera

Udalerrian (edo oso gertu) dauden mendiak

Izena Altura Mendilerroa Buzoia Ehun mendiak Beste izenak
Kurutzebakar 902 Mazelaegi Bai Bai
Irukurutzeta 899 Mazelaegi Bai
Kurutzazarra 897 Mazelaegi Ez
Atxolingaña 841 Mazelaegi Bai Atxolin
Atxolin Txiki 830 Mazelaegi Ez
Aizpuruko Zabala 827 Mazelaegi Bai Aizkonako Haitzak
Pagomuneta 769 Mazelaegi Ez
Akelarregaña 763 Mazelaegi Bai Akelarre, Akelarko Haitza
Kortazarreko Haitza 756 Mazelaegi Bai Bai Kortazar, Munetako Haitza, Karakate
Munetako Gurutzea 698 Mazelaegi Ez Arantzatzuko Haitzak
Krabeliñatx 607 Sagar-errekako mendiak Bai Bai Krabelin, Krabelinaitz, Galarragamendi, Untzetako tontorra
Kurutzekogaña 569 Sagar-errekako mendiak Ez
Aingeruguarda 585 Sagar-errekako mendiak Ez Aingeruguardakoa
Illordogaña 541 Sagar-errekako mendiak Bai Illordo
Potzueta 442 Sagar-errekako mendiak Ez

Inguruko mendiak

Izena Altura Mendilerroa Buzoia Ehun mendiak Beste izenak
Elosumendi 886 Mazelaegi Bai Bai Kerexeta
Leiopago 827 Mazelaegi ¿?
Urko 795 Arrateko mendiak Bai Bai
Kalamua 771 Arrateko mendiak Bai Bai Maaxa (Max)
Akondia 749 Arrateko mendiak Bai Bai Arrikurutz
Azkonabieta 728 Sagar-errekako mendiak Bai Bai
Galdaramiño 664 Sagar-errekako mendiak Bai Bai Galdaramuño
Azurtzamendi 659 Sagar-errekako mendiak ¿?
Tranku 642 Sagar-errekako mendiak ¿? Agarremendi
Topinburu 596 Sagar-errekako mendiak Bai Bai
Garbe 513 Sagar-errekako mendiak ¿?


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kontuak

Udalerriko mugak

Soraluze mendi arteko herria da, eta mendi tontorrek udalerriko mugak markatzen dituzte:

Marraskilo Tour

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Mendi ibilaldi hau Soraluzeko Mendi Taldeak antolatzen du urtero.

Ibilbidea, 35 kilometrotakoa, Soraluzeko bi mendialdetik pasatzen da, mugetatik gertu.

Iñaki Ruiz mendi lasterketa

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

2012tik hasita, Soraluze Mendi Taldeak Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatzen du, Pirineotan zendutako Iñaki Ruiz mendigoizale soraluzetarraren omenez.

Lasterketak, guztira, 21 kilometro luze (2 asfalto gainean eta gainontzeko 19ak mendi bideetan) eta 1.000 metroko desnibel positiboa dauka.

Ehun Mendien lehiaketa

Ehun Mendien Lehiaketa beste hainbeste menditarako igoerak egitea da, beti ere mendi horiek Euskal Herriko Mendien Katalogoan baldin badaude[2]. Lehiaketa honek mendizaletasuna sustatzea eta bultzatzea du helburu eta gure herria hobeto ezagutzea lortu nahi du naturarekiko errespetua gordez. Ekintza hauek lehiaketaren araudia betez eginez gero, Ehun Mendietako Mendizaleen Anaidian sartzen da mendizalea eta diploma eta domina jasoko ditu.

Soraluzen inguruan hainbat mendi daude lehiaketa honetarako baliagarri: Kortazarreko Haitza, Kurutzebakar, Elosumendi, Krabeliñatx, Topinburu, Azkonabieta, Galdaramiño, Urko, Akondia eta Kalamua.


Erreferentziak

  • Elgetako mendiak: Elgeta, Bergara, Eibar eta Soraluze arteko mendiak.
  • Araudia. Euskal Mendizale Federazioa.