Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)

Sorapediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Naval-SOMUA zabor kamioia. Martxa moduan.
Kabina erosoa zuten, hiru langileentzat (gidaria eta bi laguntzaile). Bolkete estandarrak, berriz, 9 metro kubo zituen, baina eskaeraren arabera egokitu zitekeen. Goitik hermetikoki itxita zegoen, eta hustuketa automatikoa zuen, gidariak kabinatik agindua.

Naval-SOMUA ibilgailu industrialak

Aurreneko esperientzia automozioan Thornycroft lurrin-kamioia izan zen, 1904 urtean, baina hogeita bost urte geroxeago, The Placencia de las Armas Company Limited-ek berriz parte hartu zuen arlo horretan.

20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN[1] enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[2] enpresarekin, beraien ibilgailu industrialak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.

Eta hilabete batzuk geroago, urriak 7an hain zuzen, Espainiako Motorraren eta Automobilaren Batzorde Ofizialak[3] SECN sartu zuen automobil-eraikitzaile nazionalen zerrendan; beraz, baimen guztiak lortu zuen[4].

Ibilgailu industrialak saltzeko SECNek sare komertziala osatu zuen, Madrilen, Bilbo eta Bartzelonan agenteak zituela. Bitxikeri moduan aipatu daiteke Madrilgo ajente bat, Luis Hernández Francés, Soraluzeko lantegiako zuzendariaren anaia zela (Rafael Hernández Francés).


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Naval-SOMUA motorrak eta abiadura kutxak mekanizatzen (1932 inguru). Iturria: Placencia Aldazabal familia

Soraluzeko lantegiaren parte-hartzea

1930 urtean Astilleros del Nervión enpresak, sei urte lehenago SECNek erosita, 1924 ekoizpenari ekin zion, SECNren Reinosako lantegia eta Soraluzeko Compañía Anónima de Placencia de las Armas-en laguntzaz. Azken finean, denak Vickers-Armstrong taldearen filialak ziren.

Soraluzeko lantegian 4 eta 6 zilindrotako motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egin ziren. Horretarako, besteak beste, SOMUA etxeko taladro erradialak erabiltzen ziren (ikus argazkia).

Motorrak gasolinazkoak ziren, eta bi modelo zeuden, 4 zilindrotakoa (22 HP/ zaldi fiskal) eta 6 zilindrotakoak (35 HP/ zaldi fiskalak). Bezeroak nahi izanez gero, ibilgailuetan diesel motorra ere ezarri zitekeen.

1932ko martxoan Fabrika zaharra prestatu zuten motorren saiakerak egiteko.

1935 urtean SAPA sortu zenean, SCENrekin zegoen kontratua mantendu zuten, eta ibilgailu industrialen motorrak egiten jarraitu zuten.

Naval-SOMUA lau zilindrotako motorrak, Soraluzen egindakoak (1931)


Lehen urtetako ekoizpena

Lehen urtean (1930) ibilgailu hauek saldu eta eman ziren[5]:

  • Zama-kamioi bat, J.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), Minas de Rodalquilar-entzat.
  • Zama-kamioi bat, J.A.B. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), Cerámica de Villaverde-rentzat.
  • 12 autobus, J.Z.A. xasis motakoak (sei zilindrotakoa), Bartzelonako Roca-rentzat.
  • 3 autobus, J.Z.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa), Cordoba, SECEM[6] enpresa eta CENEMESA[7] lotzen dituen autobus-enpresarentzat.

Hurrengo urtean (1931) ibilgailu hauek saldu eta eman ziren[8]:

  • Sei kamioi-bolkete, J.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa).
  • Sei kamioi-tanke, J.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa), Albaceteko Herri-lanen Buruzagitzarentzat.
  • Kartola eraisgarridun hiru kamioi, J.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa).
  • Zortzi autobus, J.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), SATArentzat[9].
  • 19 jarlekutako autokar americano bat, J.Z.S.A. xasis motakoa (sei zilindrotakoa), SATArentzat.
  • Hiru autokar misto (lehena eta bigarren mailako jarlekuekin), J.Z.S.A. xasis motakoa (sei zilindrotakoa), SATArentzat.
  • Zazpi autokar misto (lehena eta bigarren mailako jarlekuekin), J.Z.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), SATArentzat.
  • Hiru autokar misto (lehena eta bigarren mailako jarlekuekin, eta furgoiaz), J.Z.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), SATArentzat.

Gerra garaian, 1937ko abuztuan, SAPA-k bi kamioi erosi zituen garraio lanerako. Ekoizten ziren bi modelokoak ziren, 4 eta 6 zilindrotakoak, eta matrikulak SS-10258 eta SS-10259 izan zituzten.


Iragarkiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Bukaera

Gerra ostean SECNek ibilgailu industrialen ekoizpena eten zuen, eta 1941 urtean, berriz, SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.

Dena dela, Soraluzeko lantegian hainbat txasi eta pieza urteran geratu ziren, lagata.

1955 urte inguruan Santanderreko Antonio Ruiz Revuelta jaunak kamioiak egiteko baimen administratiboa lortu zuen, Rubel marka erabiliz. Orduan Soraluzen zegoen material guztia erosi eta Valentziara eroan zuen. Bertan bazkide batek kamioiak muntatu eta Perkins motorrak zein kabinak ezarri zizkien. Denetara 30 bat Naval-Somua-Rubel kamioi egin ziren.

1965 urtean Bartzelonako Motores Surak baimena erosi zion Rubel enpresari, baina alferrik. Motores Sura 1958 urtean sortu zuten Bartzelonan, Alemaniako Henschel-en diesel motorrak egiteko. Henschel-ek bultzatuta, kamioiak egiten hasi ziren, baina Industria Ministeritzak ez zion baimenik eman. Rubelek zuen baimena erosita, bi urtetan 80 kamioi era 100 autobus egin zituzten, baina 1967 utrean Industria Ministeritzak ibilgailu berriak egiteko baimena kendu zien.


Erreferentziak

  • SECN. Sociedad Española de Construcción Naval.
  • SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.
  • Comisión Oficial del Motor y del Automóvil.
  • El Dique de Puerto Real museoaren artxibategia. SECNren Administrazio Kontseiluaren 12. akta-liburua. 1929/10/29ko akta, 1.122 zenbakiduna.
  • Resumen de Obras - Sociedad Española de Construcción Naval (SECN 1930)
  • Sociedad Española de Construcciones Electromecánicas.
  • Constructora Nacional de Maquinaria Eléctrica
  • Resumen de Obras - Sociedad Española de Construcción Naval (SECN 1931)
  • Sociedad Anónima de Transportes Automóviles, edo Transportes de Córdoba. SECNren filiala zen.