Nik baditut iru tatxa (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Nik baditut iru tatxa
    Nik baditut iru makur
    Egilea/k Ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Isabel Kerejeta
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Nik baditut iru tatxa,
    asko nuke bat ere:
    ardoedale, jokulari,
    ez egin nai bearrik.
    Ni artzen nauen dama gaixoak
    errukarria bear dik.
    Astan purrutan ustan Maria
    a zer etxe saria!


    Azalpenak

    Abesti hau Resurreccion Maria Azkuek jaso zuen Soraluzen, eta Cancionero Popular Vascon[1] argitaratu beste hiru abestirekin.

    Nik baditut iru tatxa abestia Isabel Kerejetari hartu zion; baita beste bi ere: Asko lagunengandik eta Jesus yaio zan.

    Isabel Kerejeta Irunekoa zen, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituen Azkuerekin egon zenerako.

    Azkuek berak aitortzen du Soraluzeko euskerak kutsatu zuela: "iru tatxa esaten zuen, iru makur beharrean. Honenbeste urte Soraluzen pasatzeak bearrik eta asko nuke itsatsi zizkion, lanik eta aski nuke-n ordez". Agian horregatik abestia jasotzerakoan Azkuek izenburua garbitu zuen: Nik baditut iru makur jarri zion.

    Bilduma bereko beste abesti batek, Mutil gazteak izenekoak<ref>Cancionero Popular Vasco (119 orrialdea). Resurrección María de Azcue.<ref>, bigarren ahapaldia berdina du, bukaeran aldaketa txikiarekin.


    Mahai inguruan


    Erreferentziak

    1. Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azcue. Sancho el Sabio Fundazioa (Gasteiz)