Plazentziako bandia (eu)

From Sorapedia
(Redirected from Nire Plazentziatxo (eu))
Jump to: navigation, search
Izenburua Plazentziako bandia / Elorrixo ta Txitia / Nire Plazentziatxo
Egilea/k ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Domentx Ucin, Imanol Lopez
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

Letra
Elorrixo ta Txitia,
Amable eta Aixia,
Motxa ta konpañia,
Plazentziako bandia.


Azalpenak

Gerra aurreko abestia, orduko txistulari bandaren musikari batzuren izenak aipatzen dituena.

Elorrixo Bizente Intxaurralde zen eta Txitia, berriz, Anacleto Berraondo; Amable Riojanua zen eta Aizia Julian Mendibil Astarloa. Azkenik, Motxatarrak (Motxa ta konpañia) Eusebio, Pedro eta Santos Basauri ziren.

Abestiari Nire Plazentziatxo ere esaten zitzaion.

2019 urtean Imanol Lopezek beste herriko bi doinurekin batu zuen, eta txisturako egokitu. Santiago-Santanetan herriko txistulari bandak Kontzejupean jo zuen, Domentx Uzinek sortutako Atxolin biribilketarekin batera[1].

Iñaki Letek Plazentziako banda honi erreferentzia egiten dio, Andramarixak artikuluan, 1947 urteko jai egitarauan agertua.


Erreferentziak