Ollarraitz (eu)

    Sorapediatik
    Angel Bolumburu eta Justino Artolazabal (A. Bolumburu Biribiltxo)

    Oilarraitz, argazkiak erakusten duen moduan, ofitazko haitz multzoa da, oilarraren forma duena.

    Soraluze gainetik 400 metrora gutxi gorabehera dago, Kortaburuan izeneko tokian; hau da, Korta baino pixka bat gorago.

    Goiko haitza handia da: 2,50 metro altu, 1,50 metro luze eta metro bat zabal da-eta. Beste harri handiago baten mendebaldeko muturrean kokatuta dago. Marruzkadura fenomenoz, bi haitzen multzoak oilarra ematen du, hortik izena.


    Irudiak

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Urkiazelaitik gertu dago, eta Askabeititik ere heldu daiteke, Izarre aldera jotzen bada.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Jentillarria eta urrezko palanka

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Garai beteko baserritarren arabera, Jose Migel Barandiaranek jaso zuenez, gaineko harria jentil batek abailaz botatakoa omen da, Krabeliñatxetik hain zuzen.

    Oilarraitzen azpian urrezko palanka (makila luzea) lurperatuta ei dagoela gaineratzen zuten.

    Ikuspegia Oilarraitzetik (J.C. Astiazarán 2022)


    2020 urteko egutegia

    Kontrargik 2020rako prestatu zuen egutegian Ollarraitz agertzen da, urriko orrian hain zuzen.

    Argazkia Alberto Arizagarena (Tapurrio) da.


    Erreferentziak