San Roke goratzarre (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua San Roke goratzarre
Egilea/k Ezezaguna
Hizkuntza Euskaraz
Iturria Imanol Lopez
Partitura sakatu hemen
Entzuteko sakatu hemen


Letra

1 2 3 4 5

Eleiz osoak
egun aipatzen dun
Jainko Jaunaren
siñes aitorlea,
gaurko egunez
igo zan zerura,
zer zoriona.


Zintzo ta garbi,
Jainko zale gartxu
bizi izan zan,
arrixku artean,
len arnasetik
azken arnasera,
kristau jator hau.
Onen otoitzez
elbarri ta gaixo,
sendatu dira,
edozein gaitzetik
Goiko Jaunaren
seme bitarteko,
bizkorra baitzan.
Guk orregatik
batean bildurik
kantatzen degu
aren garaipena.
Aren otoitzak
baliatu gaitzan,
bizi geraño.
Omen, osasun,
edertasun, indar,
zeru goietan
dagoen jaunari,
mundu osoa
zuzen darbillan
Irutasunari. Amen


Azalpenak

San Roke gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, bere egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da San Roke ermitatik San Roke txiki herriko parrokiara jeitsiz. Urriaren 12an berriz atzera eramaten da San Roke txiki bere ermitara, prozesioan beti ere.

Prozesio hauetan San Roke goratzarre abesten da betidanik; garai batean latinez eta XX mendeko azken hamarkadatik euskaraz.


Erreferentziak