Santa Ageda ermita (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Santa Ageda ermita
Santa Ageda ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Gure Gipuzkoa).jpg
Estiloa
Mendea XVI
Kokapena Irure bailara
Mota Arkitektura


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Azalpena eta historia

Irure bailarako Zabale baserriaren ondoan kokatuta dagoen baseliza txikia da Santa Ageda ermita. Honetaz gain, badago beste Santa Ageda Ezoziako santutegian ere.

XVI. mendearen erdialdean eraiki zuten. Eraikitze-lan horiek orduan Irure baserriaren jabe zirenek ordaindu zituzten, Carlos V enperadoaren mediku zen Andrés Ibañez de Irureren oinordekoek.

Ermita pribatua da, baserriarena, San Martzial ermita bezelaxe. Soraluzeko gainontzeko ermitak elizarenak dira.

Garai batean, umeei titia emateko arazoak zituzten amak bertara joaten ziren. Otoitz egin, kandela piztu eta limosna lagatzen zuten[1]. Orain dela gutxi arte meza urtero ospatzen zen bertan, baserriko hildakoen alde.


Artelanak

Santa Agedaren irudia[2].


Erreferentziak

  1. Santa Águeda. Auñamendi Eusko Entziklopedia (erderaz)
  2. Noizkoa da? Erreferentzia behar du.