Sasoi bateko Santa Ana jaiak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Izenburua Sasoi bateko Santa Ana jaiak[1]
Egilea/k Iñaki Lete
Aldizkaria Soraluzeko jaiak
Data 1980
Orriak
Hizkuntza euskaraz
Irakurtzeko sakatu hemen


Laburpena

Iñaki Letek bere gazte sasoiko Santiago eta Santa Ana jaietaz ari zen. Bata ofiziala, Hispanismoarena eta erdalduna. Bigarrena, berriz, iluntzean ospatzen zena, laneguna zen eta.

Arratsalde partean somatzen zen giroa herrian. Afal ostean, zortziretan hain zuzen, txistulariak Plaza Barrian, aurreskua lehen eta erromeria gero, Santa Ana kalearen barrena.

Geroztik jai hauek indarra galdu bazuten ere, 1.980 inguruan berriro hasi ziren indarra hartzen, Andramarien ordez.


Erreferentziak

  1. Berez, artikulua izenburu barik agertu zen.