Soraluzeko kuxin-labak (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Soraluzeko kuxin-labak
    Egilea/k Eusko Jaurlaritza
    Aldizkaria www.ingurumena.net
    Data 2014
    Orriak LIG 37
    Hizkuntza euskaraz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    2010. urtean Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako Geodibertsitatea Kudeatzeko Estrategia landu zen, proiektu pilotu modura.

    Pilotu honen emaitzak ontzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak lanak jarraitzeko eta handitzeko proiektua burutu zuen, 150 LIG antzeman eta landu zituela (LIG = Interes Geologiko Tokia), horietako bi Soraluzen.

    Bata kuxin-labak ikustekoa da, eta bigarrena Karakateko ebaketa bolkanikoa da.

    Soraluze inguruan itsas-azpiko sumendien aztarna indartsuenak daude, Kretaziko garaikoak hain zuzen. Karakate errepidetik gora edozein tokian ikus daitezke, baina kuxin-labak (pillow lavas) ikusteko tokirik aberatsena Osintxurako bidean dago, trenbidea eta Agarreburuko bideen artean hain zuzen.


    Irudiak


    Erreferentziak

    Artikulu hau gazteleraz ere badago. Irakurtzeko, sakatu hemen.