Txapatan (eu)

    Sorapediatik
    Txapa arruntak
    Izena/k Txapatan
    Tokia Eliz ataria, Plaza Barria...
    Materiala Txapak
    Adina 6 urtetik aurrera
    Partaideak 2 gutxienez


    Trebetasun jolasa da. Ibilbideak marrazteko azalera aproposak behar ziren, garai batean harlosak: Eliz atarian, Plaza Barrian... jolasten zen. Gero, porlana etortzerakoan, aukera berri asko sortu ziren.


    Hasiera

    Hasteko, ibilbidea edo errepidea marraztu behar zen, klarionaz. Zirkuituaren zailtasuna marratzailearen maltzurkeriaren arabera izaten zen: errebueltak, estuasunak, tarteko helmugak, mendia...

    Ostera, jolasteko ordena erabakitzen zen, gehienetan zotz egiteko kanta baten bidez.

    Ibilbide modukoa


    Egoerak

    Arauak

    Helburua ibilbidea bukatzea da, errepidetik irten barik. Horretarako, partaideek banan banan beren txapa jartzen dute hasieran eta hatzaparraren kolpe batez aurrera bultzatzen dute.

    Txapa ibilbidearen barruan edo, hobeto esateko, gainean geratu behar da: ertzen artean, ertz baten gainean edo ertza kanpotik ikutzen. Ilbidetik irtetzen bada, azken tarteko helmugara eraman behar da handik berriro hasteko.

    Beste baten txapak norberarena ibilbidetik etaratzen badu, azken tarteko mugara itzuli behar da ere.


    Bukaera

    Helmuga zeharkatzen duen lehenak jolasa irabazten du. Inoiz irabazleak galtzaileen txapak eskurarzen zituen.


    Karreristen txapak (kristal barik)

    Taktikak

    Txapen barrukaldean, askotan, karreristen[1] argazkiak sartzen ziren, kromotatik edo aldizkarieratik hartutakoak.

    Inoiz kristala ere jartzen zitzaion gainetik[2], eta masillaz eutsi. Txapak, modu honetan, pisu gehiago irabazten zuen eta kontrolatzeko errezagoa izaten zen.


    Erreferentziak

    1. Txirrindulariak.
    2. Kristal puxketak erabiltzen ziren. Forma emateko, udaletxearen osteko kanaloiak erabiltzen ziren: piezen arteko tartean ertzak sartu eta, marruzkaduraz, poliki poliki kristalak borobiltzen ziren.