Vida local (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Vida local
    Egilea/k Soraluzeko Udala
    Aldizkaria Fiestas patronales
    Data 1942
    Orriak 10-11
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Herriko jaietako egitaraua aprobetxatuz, orduko Udalak azken urteetako hustuketa modukoa egin zuen, eta etorkizunerako egitasmoak azaldu (erdera hutsez, noski).

    Hasteko, herriko biztanleak: izatez 3.044, baina legez 3.155 lagun ziren. Horietatik 600 baserrietan, eta 662 familia zeuden guztira. 1.300 langile zeuden herrian, eta garai bateko armagintza hainbat arloetarako zabalduta zegoen.

    Ostean, 1936.etik[1] aurrerako udal soberakinak zerrendatzen ditu, gero eta handiagoak gainera. Gaurko ikuspuntutik, premia larrietako sasoian halako soberakinak izatea herri administrazioan harritzekoa da.

    Nahiz eta soberakinak izan, aurreko urteetan herri lan bereziak egin ziren: Elizburuko komunak atondu, Gabolatseko plazatxoa eta Maxpe zein geltokiko bideak konpondu, espaloi berriak, Gabolats eta Errekaldeko zubien konponketa, herri argiteria...

    Etorkizunera begira, Merkatu Plaza eta Udal Hiltegi berriak egin nahi ziren, eta etxebizitzen arazoari irtenbidea eman.

    Azkenik, urte hauetan herri zorra txikitu izana azpimarratze zuten.


    Erreferentziak

    1. Irailak 22an erreketeak sartu ziren herrian, eta ordutik karlistek agintzen zuten Udalean.