«Kopraixak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta kopraixak (jaiak) egun berean ospatzen zituzten. 1701 urte...)
     
    t (Jcao wikilariak «San Martzialgo jaiak (eu)» orria «Kopraixak (eu)» izenera aldatu du)

    22:43, 6 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta kopraixak (jaiak) egun berean ospatzen zituzten. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen. Larunbatean, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten da eta igande goizaldean estalpean egindako salda banatzen da (orain dela urte batzuk arte, txahala hil eta bere okela egosten zen). Ondoren, egunean zehar, herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batze da bertara.

    Kopraixak (A. Bolumburu Biribiltxo)


    Erreferentziak