«Irureko jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    11. lerroa: 11. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[Jai egitarauak (eu) | Herriko jai egitarauak]]. 1948tik gaur arte.


    [[Kategoria: Herriko jaiak]]
    [[Kategoria: Herriko jaiak]]

    16:30, 9 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira, Amabirjinaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean. Baina inoiz astebarruan izan dira.

    1977 urtean agertzen dira jai egitarauetan lehen aldiz.

    Ezoziako jaien egitura antzekoa zuten: jaiak zapatu iluntzean hasten ziren, ezkil-otsa eta suziriekin. Domekan meza nagusia, bertsolariak eta bolajokoak izaten ziren. Eta azken eguna astelehena izaten zen, aurrekoaren antzekoa baina auzokoendako pentsatuta.

    Bailaran gero eta jende gutxiago bizi delako edo, poliki-poliki jaiek beherako bidea hartu zuten: zapatuko sarrera desagertu zen, bertsolarien ordez trikitilariak agertu ziren eta bi egunetan luntxak eskaintzen zituzten (astelehenean auzokoendako bakarrik).

    2003 urtean laga zioten jaiak antolatzeari, baina urte batzuk geroago berriro ekin zioten, egun bakarreko jaiarekin: domekan, meza, trikitilariak eta luntxa.


    Erreferentziak