«Sologoeneko zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    27. lerroa: 27. lerroa:


    ===Hurrengo urteak===
    ===Hurrengo urteak===
    Soralizeko Udalka zentralak ustiatu zituen 1973 arte. Baina abonatuen sarea gero eta txikiagoa izanik, eta Iberdueroren konkurrentziarengatik (praaktikan, ''monopolioa'' zuen), azkenean amore eman eta indarra sortzeari uko egin zion.
    Soralizeko Udalka zentralak ustiatu zituen 1973 arte. Baina abonatuen sarea gero eta txikiagoa izanik, eta Iberdueroren konkurrentziarengatik (praktikan, ''monopolioa'' zuen), azkenean amore eman eta indarra sortzeari uko egin zion.


    Handik aurrera Elektrika geldirik egon zen. Azken makinista, Elgeta, bertan geratu zen bizitzen bere familiarekin. Eraikinaren mantentze lanak bere esku zeuden.
    Handik aurrera Elektrika geldirik egon zen. Azken makinista, Elgeta, bertan geratu zen bizitzen bere familiarekin. Eraikinaren mantentze lanak bere esku zeuden.

    19:16, 22 uztaila 2023(e)ko berrikuspena

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 13 (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg

    Izenak

    Izen ofiziala Sologoeneko Elektra-etxea da.

    Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.


    Elektrika zaharra (Jose Berrueta)

    Aurreneko urteak (1898-1965)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Sortu zutenean (1898) zentral honek Deba ibaiaren urak erabiltzen zituen, baina 1911.ean Urruzti eta (Orroaga erreketatik datorren ura ere ustiatzen hasi ziren.

    1913.ean Antonio Zabala jaunak erosi zuen, eta hurrengo urteetan enpresak hainbat izen hartu zituen, 1934.an Zabala, Unzurrunzaga y Cía izendatu zuten arte.

    Bitartean, Antonio Zabalak Irurak-Bat Sagar-Errekako zentrala ere erosi zuen.


    Soraluzeko Udalaren esku (1965-1989)

    Erosketa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen

    1964. urtean Soraluzeko eta Eibarko Udalek elkartu ziren Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresari hiru zentral erosteko: Sologoen, Ozuma eta Irurak-Bat (Sagar-erreka).

    1967/07/13an zentralak erosi eta gero, urte hartan bertan (1967/09/18) elkarren artean banatu zituzten erositakoak. 7.702.625,09 pta ordainduta (%51,52a), Soraluzeko Udalak Elektrika eskuratu zuen; hau da, Sologoen eta Ozuma zentralak. Eibar, berriz, 7.248.135,61 pesetatan (%48,48a) Sagar-erreka zentralarekin geratu zen.

    Hurrengo urteak

    Soralizeko Udalka zentralak ustiatu zituen 1973 arte. Baina abonatuen sarea gero eta txikiagoa izanik, eta Iberdueroren konkurrentziarengatik (praktikan, monopolioa zuen), azkenean amore eman eta indarra sortzeari uko egin zion.

    Handik aurrera Elektrika geldirik egon zen. Azken makinista, Elgeta, bertan geratu zen bizitzen bere familiarekin. Eraikinaren mantentze lanak bere esku zeuden.

    1976 edo 1977 urtean Guardia Zibilen konboia Elektrika paretik pasatzen ari zela ETAk bonba lehertarazi zuen. Kalte pertsonalak ez ziren izan, baina eraikin zaharra zeharo hondatu zuten.

    Zaharberritzeko lehen saioa (1978)

    1978 Sologoen zentrala zaharberritzeko lehen saioa izan zen.

    Berez, Soraluzeko UDalak bi proiektu batera aurrera eraman nahi zituen. Alde batetik, Sologoen eta Ozuma zentralen zaharberritzea; eta bestetik herriko kolektoreak eraikitzea, ur zikinak jasotzeko. Lehen proiektua bideragarria zen ekonomikoki, baina bigarrena ez. Horregatik biak batera egiteko asmoa, baten etekinek bestea ordaintzeko.

    Aurkeztutako eskaintzen artean, batek hiru aukera landu zituen Sologoeneko zentralarentzat: emakidak ahalbidetzen zuen emaria erabili, horretarako erretena txukuntzea nahikoa zela; emari handiagoa eskatu eta erretenaren ur maila goratu (presa ere ia metro bat goratu behar zen, eta tunel batean ez zegoen altura nahikorik) eta emari handiagoa eskatu eta erretena bi metrotatik hiru metrotara zabaldu (indusketa lanak oso garestiak ziren).

    Azkenean, zentralak ez ziren zaharberritu.


    Sologoeneko Elektra-etxea (1987-2016)

    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen[1]. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.

    Zaharberritze honetan Ozuma zentrala ez zuten aintzakotzat hartu. Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.

    Lanak abiatzen (1987-1990)

    Soraluzeko Udala eta EEEren arteko lehen bilerak 1987. urteko udazkenean hasi ziren[2]. EEEkoak oso arduratuta zeuden emakidak ahalbidetzen zuen emariarekin (1.500 l/s), eta Udalari argitu zioten 5.000 l/s emaria lortu behar zela. Eta horretarako Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoarekin harremanetan hasi ziren.

    1988.eko urtarrilaren bukaeran, Konfederaziotik berririk ez zegoenez, eta eskaera hau Udalak eta ez beste inork egin behar zuela kontutan hartuta, EVEk argi eta garbi argitu zion Soraluzeko Udalari emakida 5.000 l/s artekoa lortu ezean, EVEk ez zuela ezertan lagunduko.

    Azkenean, emakida egokituta, Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Akziodunek eginiko ekarpenak eta partaidetza ondorengoak izan ziren:

    • Soraluzeko Udala. Ekarpena: 75 urterako ur-emakida edo kontzesioa (5.000 l/s) eta 10 milioi pezetatan baloratutako zentrala. Partaidetza: 10.000 akzio.
    • Eusko Jaurlaritza. Ekarpena: 2 milioi pezetatan baloratutako bideragarritasun txostena eta 50 milioi pezeta (lanak ordaintzeko). Partaidetza: 147.016 akzio.

    Hurrengo urtean (1990) NIP S.A. injeniaritza enpresak proiektuaren idazketaz arduratu zen, eta eskaintzak eskatu zituzten.

    Lanak (1990-1991)

    1990eko azaroak 9an Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietateak eraikuntza lanak Irungo Construcciones Dumboa enpresari esleitu zizkion[3], aurrekontu honekin (BEZa barne):

    Zioa Kopurua
    Eraikina 34.299.269 pta
    Karga-ganbera 6.418.446 pta
    Presa eta sarrerako erretena 6.067.772 pta
    Arrain eskala 3.535.945 pta
    Indarra 1.532.720 pta
    Guztira 51.854.152 pta

    Kontratuak jasotzen zuenez, lanak lau hilabeteetan bukatu behar ziren (1991/03/10rako).

    Eraikin zaharra bota eta berria jaso zuten, makinaria berria hartzeko prest; irteerako erretena ere garbitu zuten. Karga-ganbera zaharra handitu eta sakondu zuten. Sarrerako erretenaren lehen tartea berregin zuten, tunelaren lehen zatia zabalduz, eta txabola bat eraiki zuten. Eta presaren eskumako aldean arrainentzako eskala eraiki zuten.

    Lan hauek bukatu ostean, makinaria (turbina, transformadorea...) eta mekanisko laguntzaileak (errejak, errejak garbitzekoak...) ezarri zituzten eta instalazioak bukatu.

    Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.

    Jarduera (1991-2016)

    Hurrengo hogetabost urteetan EEE (Energiaren Euskal Erakundea) kudeaketaz arduratzen zen. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.

    Azken urteetan Energiaren Euskal Erakundeak aurreratu zuen zentraletako bere jarduera bukatzen ari zela, eta sozietatea likidatzeko asmoa zuela.


    Gaur eguneko egoera (2016. urtetik)

    2013. urtean Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren arrazionalizatzeko eta berrantolatzeko estrategiaren barruan, beste neurri batzuen artean, Sologoen sozietate publikoaren likidazioa aurreikusi zuen.

    2016.eko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdiek aho batez onartu zuten Sozietatearen likidazioa. Eta 2016ko abenduaren 16an, sozietatearen likidazioa eskrituratu zen. Ondoren, Sozietatearen aktiboaren banaketa gauzatu zen akziodunek zuten portzentajearen arabera. Azkenean, Soraluzeko Udala 2017ko abuztuaren 9an egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe, aurretik zentrala ustiatzen zuen Sozietate Publikoa likidatuta.

    Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izateko, 60.000 eurotako inbertsioa egin zen 2018 urtean: 40.000 € inguru zentrala automatizatzeko, eta gainontzekoa erretena garbitzeko eta mantenimiento integrala kontratatzeko. Eta helburua hobeto lortzearren Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlana lortu zen, horretarako Jose Inazio Asensio zentrala bertatik bertara ezagutzeko 2018ko urtarrilak 15ean[4].


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Presa

    Presa jatorrizkoa da. Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metro gora eta Osintxuko zubitik 550 bat metrotara.

    Presa 3,5 metro altu, 2,5 metro sendo eta 31,5 metro luze da. Hauetatik 28 ura gainetik isurtzeko erabiltzen dira, eta gainontzeko 3,5 metrotan uhatea eta erretenaren mekanismoak daude.

    Gaur egun arrainek igotzeko eskala ere badauka.


    Erretena

    Jatorrizko erretenaren ezaugarriak ezagutzeko, sakatu hemen]]

    Sarrerako erretena jatorrizkoa da. 823 bat metro luze da, horietatik 385 tunelean eta gainontzeko 438 zeru zabalean. Azken birmoldaketaren (1990) ondorioz, sarreran uhatea, erreja eta erreja garbitzekoa ditu, automatikoak: orbelek, adarrek eta enparauok urari traba egiten diotenean, iragaziak alde batera botatzen du metatutako zikina.

    Karga-ganbera jatorrizkoa baino zabalagoa eta sakonagoa da, eta erreja eta erreja garbitzekoa ere ditu, beti automatikoak.


    Makina gela

    Gaurko eraikinak 145 m2 ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau ustiatzeko Kaplan[5] izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.

    Urak behin turbinatu ondoren, Deba ibaira berriz isurtzen dira, lehengo hustubidetik.


    Zentralaren energia-ekoizpena

    Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2012-2021 tartean, bataz beste urteko 532.442 kWh ekoitzi zituen.

    Konparazio batera, esan liteke 2017. urtean Soraluzeko argiteria publikoak eta udal eraikinek (Kiroldegia, Udaletxea, Itxaropena, EPA, futbol zelaia etabar.) 559.571 kwh-ko kontsumoa izan zutela.

    2018. urtean inbertsioak egin ziren etekina igotzeko. 2022. urteko ekoizpena, 642.126 kWh, esperotakoa baino %20a handiagoa izan da.

    Zentralak sortutako indarra enkantean saltzen da, Espainiako gainontzeko indarren moduan. Prezioak orduro jartzen dira.


    Erreferentziak

    1. EVE, Ente Vasco de la Energía.
    2. Emakidari buruzko EVErekiko ekarrizketak (1988/01/26).
    3. Sologoen zentralaren zaharberritzearen esleipena (1990/11/09).
    4. Ingurumen diputatuak Sologoengo zentrala bisitatuko du. Plaentxia.eus
    5. Kaplan turbinak oso egokiak dira emari handientzat, nahiz eta aldapa gutxikoa izan.