«Regna Hispaniarum atque Portugalliae (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Regna Hispaniarum, atque Portugalliae | irudia = Regna_Hispaniarum_atque_Portugalliae_(Gerard_Valck_1704).png | egilea = Gerard Valck | urtea = 1704 | hiria = Amsterdam | tamaina = 53 x 63 zm }} ==Mapa zertan den== Gerard Valck Amsterdamen jaio zen (1652). Abraham Blooteling jaunarekin grabatzaile ikasi zuen, eta albarekin ezkondu. Aitaren rrebarekin Londonera joan zen (1672-1680). Ingalaterran aitarenarrebarekin lan egin bazuen e...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:08, 11 maiatza 2024 data duena
Regna Hispaniarum, atque Portugalliae | |
---|---|
Egilea | Gerard Valck |
Urtea | 1704 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 53 x 63 zm |
Mapa zertan den
Gerard Valck Amsterdamen jaio zen (1652). Abraham Blooteling jaunarekin grabatzaile ikasi zuen, eta albarekin ezkondu. Aitaren rrebarekin Londonera joan zen (1672-1680). Ingalaterran aitarenarrebarekin lan egin bazuen ere, batez ere nobleen erretratuak grabatuz, Amsterdam-era itzuli zenean Leonardus semea eta Peter Schenk suiarekin aritu zen. Mota guztietako grabatuak inprimatu zituen: atlasak, mapak, lur-globoak... Amsterdamen hil zen (1726).
1704 iberiar penintsularen mapa argitaratu zuen, lau orritan: Regna Hispaniarum, atque Portugalliæ : ex recenti, summâ curâ, et variô punctorum charactere, suas in provincias, territoria et diœceses; geographicè, politicè, ecclesiasticè subdistincta. Guztira, mapak 97 x 117 cm hartzen zituen.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze goiko eskumako laurdenean agertzen da; hau da, ipar-ekialdeari dagokion zatian.
Beste herrien artean nabarmentzen da, letra tamainaz eta ikur batekin kokatuta dagoelako.
Erregebidea ondo nabarmentzen da: Hegoaldetik dator Deba arroaren barrena, eta Soraluzera heltzerakoan mendiz Zestoara pasatzen da, handik Oria bailarara heltzeko.