«Sologoeneko zentral historikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    Elektrika (eu)» orrira birzuzendua)
    Etiketa: Birbideratze berria
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 7 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_01.jpg | thumb | 600 px | center | Elektrika zaharra (Jose Berrueta)]]
    #BIRZUZENDU [[Elektrika (eu)]]
     
    :::<small>'''Oharra:''' Gaur egungo Sologoeneko zentrala ikusteko, sakatu [[Sologoeneko zentrala (eu) |''hemen'']].</small>
     
     
    ==Izenak==
    Garai baten ''Elektrika'' edo ''la eléctrica'' moduan ezagutzen zen.
     
     
    ==Lehen urteak==
    ===Zentralaren sorrera===
    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaitik]], [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] eta [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]].
     
    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bergarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.
     
    ===Ozumako emakida===
    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] ([[Osuma-azpi baserria (eu)|Osuma]] eta [[Oitturri baserria (eu)|Oitturri]] lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketako]] urak ere.
     
    Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, ''Higinio Larrañaga y hermanos'' izenpean.
     
    ===Antonio Zabalaren eskuetara===
    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek [[Sagar-erreka zentrala (eu)|Sagar-erreka zentrala]] ere erosi zuen 1915. urtean.
     
    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak ''Elektra Irurak-Bat'' enpresari pasa zion. Enpresa hau ''Antonio Zabala y Cía'' enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.
     
    1934. urteko uztailak 18an ''Elektra Irurak-Bat'' enpresak izena aldatu zuen, ''Zabala, Unzurrunzaga y Cía'' bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.
     
    Cristina Francisca Larrañagak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala laga zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.
     
     
    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_11_(José_Berrueta).jpg  | thumb | 400 px | right | Ikuspegi orokorra (Jose Berrueta)]]
    ==Udalak erosi==
     
    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
     
    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko ''monopolioa'' zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
     
     
    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen<ref>EVE, Ente Vasco de la Energía.</ref>. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.
     
    Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.
     
    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (''Central Hidroelectrica Sologoen S.A'' sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
     
     
    ==Irudiak==
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Sologoeneko_zentrala._Ikuspegi_orokorra_02_(José_Berrueta).jpg            | Zentral zaharra <br> (José Berrueta)
    </gallery>
     
     
    ==Kokapena==
    {{#display_map: 43.166903, -2.405631~Zentrala;
                    43.170334, -2.395854~[[Agarrebeiztei baserria (eu)|Agarrebeiztei]]ko biltegia
      | center = 43.164602, -2.402991
      | lines  = 43.167195,-2.403479: 43.167051,-2.404182: 43.166976,-2.404869: 43.166900,-2.405575
                ~Urruztiko tutua~ ~Red~ ~2;
                43.167086,-2.402573: 43.167195,-2.403479
                ~Deba azpiko tutua~ ~Red~ ~2;
                43.167086,-2.402573: 43.167310,-2.401794: 43.167529,-2.400013: 43.167850,-2.398055: 43.168049,-2.396461:
                43.170334,-2.395854
                ~Urruztiko tutua~ ~Red~ ~2;
                43.167019,-2.408200: 43.167581,-2.407540: 43.167800,-2.406950: 43.167315,-2.406542: 43.166903,-2.405631
                ~Joanerreketako tutua~ ~Red~ ~2;
                43.160633,-2.402464: 43.161035,-2.401843
                ~Erretena~''(kanal irekia)''~DodgerBlue~ ~5;
                43.161035,-2.401843: 43.163132,-2.402013
                ~Erretena~''(Mugarriko tunela)''~Blue~ ~5;
                43.163132,-2.402013: 43.163326,-2.402499: 43.163574,-2.402880: 43.164438,-2.403464: 43.165459,-2.403432
                ~Erretena~''(kanal irekia)''~DodgerBlue~ ~5;
                43.165459,-2.403432: 43.166753,-2.404842
                ~Erretena~''(Irukurutzetako tunela)''~Blue~ ~5;
                43.166753,-2.404842: 43.166828,-2.405310: 43.166903,-2.405631
                ~Erretena~''(kanal irekia)''~DodgerBlue~ ~5;
                43.160633,-2.402464: 43.160351,-2.402169
                ~Presa~ ~DarkGrey~ ~8;
      |type=earth |zoom=16|height=800px |width=1000px}}
     
     
    ==Datu teknikoak==
    Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaitik, [[Ozuma erreka (eu)|Ozuma]] eta [[Urruzti erreka (eu)|Urruzti]] arteko errekatik eta [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]] (Sologoen erreka).
     
    ===Osintxuko presa===
    [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_01._Osintxuko_presa.jpg | right | 300px]]
    Presa nagusia Deba ibaian dago, [[Osintxu (eu)|Osintxuko]] auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldean, udal mugarritik 350 bat metro gora eta Osintxuko zubitik 550 bat metrotara.
     
    Presa 3,5 metro altu, 2,5 metro sendo eta 31,5 metro luze da. Hauetatik 28 ura gainetik isurtzeko erabiltzen dira, eta gainontzeko 3,5 metrotan uhatea eta erretenaren mekanismoak daude.
     
    ===Sarrerako erretena===
     
    ::{| class="wikitable"
    ! width= "100 px" style="background:Tan" | Tarte mota
    ! width= "100 px" style="background:Tan" | Luzeera
    ! width= "100 px" style="background:Tan" | Sekzioa
    ! width= "200 px" style="background:Tan" | Hiria
    |-
    | Aire zabalean ||  56,30 m ||    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_02._Presako_irteera.jpg | 200px]]
    |-
    | Aire zabalean ||  56,30 m ||    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_03._Lehen_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
    |-
    | Tunela        ||  8,00 m ||    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_04._Errepide_azpiko_pasua.jpg | 200px]]
    |-
    | Tunela        || 247,10 m || 1,8 x 2,0 || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_05._Bigarren_zatia_(tunela).jpg | 200px]]
    |-
    | Aire zabalean ||  56,30 m ||    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_06._Lehen_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
    |-
    | Tunela        || 247,10 m || 1,8 x 2,0 || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_07._Bigarren_zatia_(tunela).jpg | 200px]]
    |-
    | Aire zabalean ||  56,30 m ||    || [[Fitxategi: Sologoen._Erretena_09._Lehen_zatia_(aire_zabalean).jpg | 200px]]
     
    |}
     
    4. Tulena, 138,40 metro,
    5. >yaltea 96 metro luze
    6. Casa de máquinas
     
     
    Presaren ezkerreko aldetik hasiera ematen zaio 56 metroko luzerako kanalari. Hasieran iragazia du, automatikoki garbitzen dena: orbelek, adarrek eta enparauok urari traba egiten diotenean, iragaziak alde batera botatzen du metatutako zikina.
     
    Erretenak errepidea lur azpitik igarotzen du eta 247 metrotako tunel bitartez, Mugarri mendia zeharkatzen du. Ondoren beste 286 metroko kanal irekiak jarraitzen du eta berriz ere beste 138 metrotako tunel baten bidez Irukurutzetako errebueltako mendia zeharkatzen du. Azkenik beste 96 metrotako kanalaren bitartez, zentraleko makina gelara iristen da. Hemen beste iragazia du, hau ere garbiketa automatikoa duena.
     
    385 metrotako luzera daukate tunelek eta 438 metro kanal irekiak. Beraz erretenaren luzera, guztira, 823 metrokoa da.
     
    ===Makina gela===
    Gaurko eraikinak, EVEk berritua, 145 m<sup>2</sup> ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau ustiatzeko Kaplan<ref>Kaplan turbinak oso egokiak dira emari handientzat, nahiz eta aldapa gutxikoa izan.</ref> izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.
     
    Urak behin turbinatu ondoren, badago berauek Deba ibaira berriz isurtzeko hustubidea.
     
    ===Zentralaren energia-ekoizpena===
    Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2018 urteko inbertsioa etekin hau igotzeko da.
     
     
    [[Fitxategi: Sologoeneko_zentrala._Deba_ibaiaren_azpiko_tutua_(Juan_Carlos_Astiazarán_2019).jpg | thumb | right | 400px | Ibai-azpiko tutua (J.C. Astiazarán 2019)]]
    ==Garai bateko sistema osagarria==
    Hasiera batean zentralak gaur eguneko sistemaren oso antzekoa zuen, baina 1911 urtean bigarren turbina erantsi zioten.
     
    Deba ibaiaren beste aldean Ozuma eta Urruztitik datozen urak biltegi batean biltzen ziren; ur-biltegi hau makina gela baino 325 metro altuago dago.
    Handik 634 metrotako tutu batez zentraleraino ekartzen ziren. Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, [[Irukurutzeta errebuelta (eu)|Irukurutzeta errebuelta]] parean, ''sifoia'' erabiliz.
     
    Honetaz gain, 200 metrotako beste tutu batek [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]] (Sologoen errekatik) ekartzen ur gehiago zuen.
     
    Ur honek Pelton motako turbina mugitzen zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan<ref>Gaur egun mota honetako sistemak Pirinioetan, Kantauri mendietan, Alpeetan… ikus daitezke.</ref>.
     
    Gaur egun azpiegitura hauek erdi galduta daude, eta ez dira erabiltzen.
     
     
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Olak, errotak eta zentralak]]
    [[Kategoria: Olak, errotak eta zentralak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 19:27, 18 uztaila 2023 data duena

    Hona birzuzenduta dago: