«Teknologia: txispa giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 9 ekarpen ez dira erakusten)
    2. lerroa: 2. lerroa:

    [[Fitxategi: Fusil_zaharra_03_(giltza).jpg | thumb | center | 600px | Soraluzen egindako txispa-fusila: giltza (XIX mendea)]]
    [[Fitxategi: Pistola_01_(Martin_Berraondo_1810).jpg | thumb | center | 600px | Soraluzen egindako txispa-pistola: giltza (Martin Berraondo 1810)]]
    ==Teknologiaren beharra==
    ==Txispa-sistema==
    ===Teknologiaren beharra===
    Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.

    Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.  
    Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.  

    Baina sistema honek ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.

    ===Ezaugarriak===
    Txispa giltzaz gain, suharri giltza eta txinparta giltza ere esan diote.
    Giltzak suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko<ref>Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.</ref>.
    Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak ''arrastelu''<ref>Gazteleraz, rastrillo.</ref> izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, mailuak arrastelua aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa<ref>Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.</ref> zabalduz.
    Suharriak arrastelua jotzerakoan txispa edo txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
    Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.
    ===Bilakaera===
    Errobera giltzaz oinarrituta, hiru sistema garatu ziren bata bestearen atzetik: ''snaphance'' (Holanda inguruan), ''doglock'' (Ingalaterra) eta ''mikelete-giltza'' (Espainia) izenekoak. Eta hiruron bilakaera moduan txispa giltza klasikoa lortu zen.

    18. lerroa: 33. lerroa:
    Espainiako zalditeriak errobera giltza erabiltzen zuen, eta infanteriak argi-mukizkoa. 1685. urtean granadero konpainiek ''snaphance'' erabiltzen hasi ziren, ''bateria giltza'' esaten ziotela.
    Espainiako zalditeriak errobera giltza erabiltzen zuen, eta infanteriak argi-mukizkoa. 1685. urtean granadero konpainiek ''snaphance'' erabiltzen hasi ziren, ''bateria giltza'' esaten ziotela.

    Europa osoan zabaldu zen, eta hainbat egokitzapen ekin zioten. Frantzian ''chenapan'' gintza esan zioten, bateria giltza moriskoa, Baltikoko giltza, Eskoziako giltza, Eskandinaviako giltza edota Ingalaterrako giltza edo ''flintlock''.
    Europa osoan zabaldu zen, eta hainbat egokitzapen ekin zioten. Frantzian ''chenapan'' giltza esan zioten, eta baziren giltza moriskoa, Baltikoko giltza, Eskoziako giltza, Eskandinaviako giltza, Ingalaterrako giltza (''doglock'') edo Espainiakoa (mikelete-giltza), esate baterako.
     
    ''Flintlock'' hau, txispa giltza moduan ere ezaguna, ''Snaphance''ren bilakaera izan zen eta oso bizkor ordezkatu zuen. Hala ere, oraindik ikus daitezke ''snaphance'' sistema erabiltzen duten espingarda arabiar zein hinduak.

    ''Irudiak handitzeko, sakatu gainean''
    ''(Irudiak handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery mode="packed-hover" heights="120">
    <gallery mode="packed-hover" heights="120">
         Teknologia._Snaphance_giltza_01.jpg | Snaphance giltza
         Teknologia._Snaphance_giltza_01.jpg | Snaphance giltza
    31. lerroa: 44. lerroa:

    ==Espainiar erako giltza==
    [[Fitxategi: Teknologia._Doglock_giltza.png | thumb | left | 300px | ''Doglock'' giltza]]
    ==''Doglock'' giltza==
    ''Snaphance'' moduko giltzei ''flintlock'' esaten zieten Ingalaterran (''flint'' = suharria + ''lock'' = giltza).
     
    Aurki hobetu zuten, segurua gehituz. Seguru honek kolpekaria lotzen zuen, eta askatu artean ezin zen tirorik egin; modu honetan armak seguruagoak ziren, ezustekoak sahiestuz.
     
    Kolpekariari ''dog'' esaten zaio ingelesez, hortik giltzaren izena (''doglock'' = txakur giltza). Bitxia bada ere, euskaraz ''perrua'' esaten zaio kolpekariari<ref>Gazteleraz, berriz, kolpekariari ''martillo'' (mailua) esaten zaio.</ref>, badaiteke izena (eta teknologia) Ingalaterratik garai hartan etortzea.
     
    ''Doglock'' giltza honek bizkor ordezkatu zuen ''snaphance'' giltza, eta britaniarrek zein herbeheretarrek asko erabili zuten, XVII. mendean espainiar erako giltzak gailendu zuen arte.
     
    Hala ere, oraindik ikus daitezke ''snaphance'' sistema erabiltzen duten espingarda arabiar (Ipar Afrikakoak) zein hinduak.
     
    ==Mikelete giltza edo espainiar erako giltza==
    [[Fitxategi: Teknologia._Espainiar_erako_giltza_02._Giltza.jpg | thumb | right | 400 px | Espainiar erako giltza]]
    [[Fitxategi: Teknologia._Espainiar_erako_giltza_02._Giltza.jpg | thumb | right | 400 px | Espainiar erako giltza]]
    Giltza mota honek izen asko izan ditu: espainiar erako giltza, arrastelu giltza, hankatxo giltza edo Miquelet (mikelete) giltza<ref>Llave a la española, de rastrillo, de patilla o llave de Miquelet.</ref>. Espainiako lehen suharri-armak izan ziren. Mediterraneo osoan erabiliak, osaketa sendo eta segurua zuten.  

    41. lerroa: 67. lerroa:
    ''Arrastelu'' edo ''de rastrillo'' eskopeta eta arkabuzak Sebastian de Santoyaren ondare zerrendan aipatzen dira, 1585.eko martxokoa, Simón Marquarte "zaharra"k eginak. Gordetzen diren lehen txispa giltzak (''de rastrillo'' edo ''de patilla'') Madrilgo Erret Armategian daudenharresi-mosketetan agertzen dira. Simón Marquarte "gaztea"k 1625.ean egin zituen, Lucas de Ros-ek eta Pedro de Santiagok lagunduta.  

    Diseinu honek 200 urte eta gehiago iraun zuen, baina egokitzapenekin. Garrantzitsuenak ''Napoliar erakoa'', ''Frantziar erakoa''  eta ''Madrilgo modakoa'' izan ziren.
    Diseinu honek 200 urte eta gehiago iraun zuen, baina egokitzapenekin. Garrantzitsuenak ''Napoliar erakoa'', ''Frantziar erakoa''  eta ''Madrilgo modakoa'' izan ziren. Hauetaz gain, beste asko: Anselmoren giltza (portugaldar erako giltza edo ''patilha de invençao''), atzeko ziriaren giltza<ref>Llave de calzo atrás.</ref>, florentziar erako giltza...

    [[Fitxategi: Teknologia._Espainiar_erako_giltza_03._Arrastelua.jpg  | thumb | left  | x200 px | Espainiar erako giltza. Arrastelua]]
    [[Fitxategi: Teknologia._Espainiar_erako_giltza_03._Arrastelua.jpg  | thumb | left  | x200 px | Espainiar erako giltza. Arrastelua]]
    93. lerroa: 119. lerroa:
    ::''Kartutxoa erabiltzeko, balarik gabeko muturraren papera pixka bat zabaldu, soberan dagoen zatia hortzekin hautsi, eta, behin zebatu eta gero kartutxoak duen gehienezko bolborarekin, gainerakoa kanoi barrura isurtzen da; eta gero, paperean bildutako bala makilaz bultzatzen da, papera lehen eta bigarren tako gisa erabiliz.''

    [[Fitxategi: Pistola._Frantses_erako_giltza_(Zuloaga).jpg | thumb | right | 300px | Pistola (Bustindui 1800 ggb). Giltza Astiazarán-ena da]]
    [[Fitxategi: Pistola._Frantses_erako_giltza_(Zuloaga).jpg | thumb | right | 250px | Pistola (Zuloaga)]]
    1828 modeloko txispa-fusilak, batez ere, Soraluzeko eta Oviedoko Errege Fabriketan egin zituzten. Arima leuneko aurrekarga-armak ziren; paperez bildutako kartutxoak erabiltzen zituen, 11 gramo bolbora beltzez kargatuta, beita barne, eta "17 librako" izeneko kalibreko bala esferikoa<ref>Libra berun batean sartzen ziren kalibre horretako balen kopuruagatik.</ref>. Balaren pisua 27 gramo ingurukoa zen, eta diametroa 18 mm eskas.

    Armagin bakoitzak egindako piezetan jartzen zuen bere marka. Gerra armetan, gainera, koroa formako marka bat zegoen, Estatukoa zela adierazteko. Soraluzen aztertutako armak ere P batez markatuta zeuden, Eibarkoak E batez, O batez Oviedoko fabrikaren jatorriaz eta Trubiako fabrikaren T batez.

    [[Fitxategi: Teknologia._Madrilgo_modako_giltza.jpg | thumb | left | 300px | Madrilgo modako giltza]]
    [[Fitxategi: Teknologia._Madrilgo_modako_giltza.jpg | thumb | left | 300px | Madrilgo modako giltza]]

    ==Madrilgo modako giltza==
    ===Madrilgo modako giltza===
    GIltza mota hau frantses erako giltzaren aldaera da. ''Modako giltza'' edo ''Madrilgo modako giltza'' moduan ezagutu zen.
    Giltza mota hau frantses erako giltzaren aldaera da. ''Modako giltza'' edo ''Madrilgo modako giltza'' moduan ezagutu zen.

    Ehiza armetan oso erabilia, lehen eta bigarren segurgailuak mikelete giltzaren antzera zituen. Metalezko plaka batez estalita dagoen kanpotik frantsesaren antzekoa eginez.
    Ehiza armetan oso erabilia, lehen eta bigarren segurgailuak mikelete giltzaren antzera zituen. Metalezko plaka batez estalita dagoen kanpotik frantsesaren antzekoa eginez.

    [[Fitxategi: Pistola_(Bustinduy_eta_Astiazarán).jpg | thumb | center | 600px | Pistola (Zuloaga)]]
    [[Fitxategi: Pistola_(Bustinduy_eta_Astiazarán).jpg | thumb | center | 600px | Pistola (Bustindui 1800 ggb). Giltza Astiazarán-ena da]]
     
    ==Txispa-sistema==
    Txispa giltzaz gain, suharri giltza eta txinparta giltza ere esan diote.
     
    Errobera giltzaz oinarrituta, hiru sistema garatu ziren nahikoa paraleloan: ''snaphance'' (Holanda inguruan), ''mikelete-giltza'' (Espainian) eta ''doglock'' (Ingalaterra) izenekoa. Eta hiruron bilakaera moduan txispa giltza klasikoa lortu zen.
     
    Giltzak suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko<ref>Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.</ref>.
     
    Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak ''rastillo'' izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa<ref>Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.</ref> zabalduz.
     
    Suharriak ''rastrilloa'' jotzerakoan txispa edo txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
     
    Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.
     
    [[Fitxategi: Mosketea._Brown_Bess_02.jpg | thumb | right | 300px | ''Brown Bess'' mosketea. Giltza jakobinoa]]
    ===''Brown Bess'' mosketea===
    Frantses erako giltzaren beste bilakaera ingeles erako giltza izan zen, giltza jakobinoa ere deitua.

    Giltza honekin Brown moskete ospetsua eraiki zuten 1722. urtean (ordutik da lehen arautegia eta). 0.75 kalibrea zuen (19 mm) eta kanpoko mekanismoa zein antolamendu orokorra espainiar erako giltzaren oso antzekoak zituen.

    Aurki ''Brown Bess mosketea'' bataiatu zuten eta oso ospetsua izan zen, Britaniar Inperioaren hedapenean oso rol nabarmena izan zuelako. Erabili zuten ehun urte luzeetan (1722-1838) diseinu aldaketa asko izan zituen.

    ==Erabilera==
    [[Fitxategi: Mosketea._Brown_Bess_01.jpg | thumb | center | 600px | ''Brown Bess'' mosketea]]
    Txispa giltzak moskete eta pistoletan erabili ziren. Beste [[Txispa-fusilak (eu)#Teknologi aurrerapenak|teknologiekin]] batera, mosketeak txispa-fusilak bilakatu zituzten.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:41, 24 apirila 2024 data duena

    Errobera giltzaren moduan, txispa giltzak (suharri giltzak) argi-mukiaren premia desagertarari zuen, baina sistema askoz fidagarriago batekin.

    Soraluzen egindako txispa-pistola: giltza (Martin Berraondo 1810)

    Txispa-sistema

    Teknologiaren beharra

    Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.

    Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.

    Baina sistema honek ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.

    Ezaugarriak

    Txispa giltzaz gain, suharri giltza eta txinparta giltza ere esan diote.

    Giltzak suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko[1].

    Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak arrastelu[2] izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, mailuak arrastelua aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa[3] zabalduz.

    Suharriak arrastelua jotzerakoan txispa edo txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.

    Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.

    Bilakaera

    Errobera giltzaz oinarrituta, hiru sistema garatu ziren bata bestearen atzetik: snaphance (Holanda inguruan), doglock (Ingalaterra) eta mikelete-giltza (Espainia) izenekoak. Eta hiruron bilakaera moduan txispa giltza klasikoa lortu zen.

    Lehen urratsak: snaphance (edo snaphaunce)

    Errobera giltza garestia eta zaila zenez, aurki beste giltza mota bat asmatu zuten Herbeheretan, errezagoa eta eraginkorragoa. Aipamen zaharrenak 1570. urtekoak dira. Oilo mokokada esaten zioten, nederlanderaz shapp-hahn, eta hortik snaphance izena.

    Kolpekariaren barailek (b) silexezko harrizko lauza bati eusten diote (c); tiro egiterakoan kolpekaria beita (e) duen kazolatxoaren gainean erortzen da, bere ibilbidean arrastelua (f) igurtzen duela. Kolpekariaren silexaren eta arrasteluaren (altzairu tenplatuzko pieza) arteko marruskaduraren ondorioz, bolbora pizten duten txinpartak sortzen dira.

    Espainiako zalditeriak errobera giltza erabiltzen zuen, eta infanteriak argi-mukizkoa. 1685. urtean granadero konpainiek snaphance erabiltzen hasi ziren, bateria giltza esaten ziotela.

    Europa osoan zabaldu zen, eta hainbat egokitzapen ekin zioten. Frantzian chenapan giltza esan zioten, eta baziren giltza moriskoa, Baltikoko giltza, Eskoziako giltza, Eskandinaviako giltza, Ingalaterrako giltza (doglock) edo Espainiakoa (mikelete-giltza), esate baterako.

    (Irudiak handitzeko, sakatu gainean)

    Doglock giltza

    Doglock giltza

    Snaphance moduko giltzei flintlock esaten zieten Ingalaterran (flint = suharria + lock = giltza).

    Aurki hobetu zuten, segurua gehituz. Seguru honek kolpekaria lotzen zuen, eta askatu artean ezin zen tirorik egin; modu honetan armak seguruagoak ziren, ezustekoak sahiestuz.

    Kolpekariari dog esaten zaio ingelesez, hortik giltzaren izena (doglock = txakur giltza). Bitxia bada ere, euskaraz perrua esaten zaio kolpekariari[4], badaiteke izena (eta teknologia) Ingalaterratik garai hartan etortzea.

    Doglock giltza honek bizkor ordezkatu zuen snaphance giltza, eta britaniarrek zein herbeheretarrek asko erabili zuten, XVII. mendean espainiar erako giltzak gailendu zuen arte.

    Hala ere, oraindik ikus daitezke snaphance sistema erabiltzen duten espingarda arabiar (Ipar Afrikakoak) zein hinduak.

    Mikelete giltza edo espainiar erako giltza

    Espainiar erako giltza

    Giltza mota honek izen asko izan ditu: espainiar erako giltza, arrastelu giltza, hankatxo giltza edo Miquelet (mikelete) giltza[5]. Espainiako lehen suharri-armak izan ziren. Mediterraneo osoan erabiliak, osaketa sendo eta segurua zuten.

    Lehen aipamenak XVI. mende bigarren erdikoa dira. Granadako Alpujarretako oldarraldian (1568-1571), Al-Tuzani moriskoaren azalpena egiterakoan esaten zen: ...ezpata on bat tahali onean eta bere arrastelu-eskopeta, berak ondo erabiltzen zuena, Valentzia eta Xativan askotan egon zelako...[6].

    Teknologia. Espainiar erako giltza 01. Arma osoa.jpg

    Arrastelu edo de rastrillo eskopeta eta arkabuzak Sebastian de Santoyaren ondare zerrendan aipatzen dira, 1585.eko martxokoa, Simón Marquarte "zaharra"k eginak. Gordetzen diren lehen txispa giltzak (de rastrillo edo de patilla) Madrilgo Erret Armategian daudenharresi-mosketetan agertzen dira. Simón Marquarte "gaztea"k 1625.ean egin zituen, Lucas de Ros-ek eta Pedro de Santiagok lagunduta.

    Diseinu honek 200 urte eta gehiago iraun zuen, baina egokitzapenekin. Garrantzitsuenak Napoliar erakoa, Frantziar erakoa eta Madrilgo modakoa izan ziren. Hauetaz gain, beste asko: Anselmoren giltza (portugaldar erako giltza edo patilha de invençao), atzeko ziriaren giltza[7], florentziar erako giltza...

    Espainiar erako giltza. Arrastelua
    Espainiar erako giltza. Finkagailua

    Adituen arabera, giltza sistema honen ezaugarri nagusia albo-ekintzako segurtagailuak dira. Hala ere, badira beste ezaugarri batzuk gehienetan agertzen direnak, baina ez beti: katuaren orpoari gorantz ekiten zioten kanpoko malgukia beso ezberdinekin, "V" formako kanpoko malgukia eta goiko barailaren eraztun-torlojua... Mikelete giltzaren beste ezaugarri bat zintarriaren estalkiaren aurpegi ildaskatua zen, edo, bestela esanda, zintarriaren zirrikitu bertikalak. Estalkiak kazoleta osoa estaltzen zuen, bolbora isuritik eta haizearen eta euriaren makurretatik babestuz.

    Malguki indartsua, arrasteluaren marra ondo sakonak eta eraso angelu egokia zuenez, ia edozein suharri erabil zitekeen giltza honetan, aurretik prestatzen ibili gabe.

    XVIII. mendean Espainiako ordenantza-moskete gehienek espaniar erako giltza (mikelete giltza) erabilzen zuten: Marcos de Aracilen Ordenantzako 1717 eta 1724 modeloak giltza espainiarrekoak dira, 1757 modeloa giltza frantsesdun bakarra da, 1789 eredua berriro giltza espainiarrarekin, 1801 eredua Madrilgo modakoa giltzarekin, 1807 eredua intxaur bikoitzeko giltzaz edo Godoyrena...

    Moskete-mota guztietako kartutxoak paperezkoak ziren: 10 g bolbora beltza eta 30 g inguruko berun-bala esferikoa.

    Gordetzen den irudi zaharrena Diego Velázquez margolariarena da, "Felipe IV., ehiztaria" izeneko oleoan (Pradoko Museoa, 1632-1638 tartean). Erregeak arrastelu giltza duen mosketeari heltzen diola.

    Felipe V.aren atzekargako erriflea, kartutxo berrerabilgarriaz. Atienza (1715)

    Napoliar erako giltza (alla Brobana)

    Napoliar erako giltza

    Armagile italiarrek "alla micheletta esan zioten espainiar erako giltzari, eta Napolin aldaera sortu zuten. Bertako hizkuntzan chiave alla Brobana esaten zioten, izena Napoliko Erresumaren orduko dinastiari hartua: Borboiak. Hau da adituek lehenetsiko izena, baina giltza sistema honi modu askotan esan diote: napoliar erako giltza, asmakizunarena edota alla romana (edo Romanlock) eta italiarra[8].

    Napoliar erako giltza

    "Alla Brobana" giltza sistema honetan, malguki nagusiak mailuaren punta beherantz bultzatzen du, eta segurtagailuek mailuari eusten diote, bai puntan, "Half Cock Sear" segurtasun-segurtagailuarekin (erdiko amartilatua), bai orpoak "Full Cock Sear" segurtatagailu primarioarekin (osorik amartilatua). Txinparta-giltzen bidezko tiro-sistema honek erabilera egokia eta eraginkorra ahalbidetu zuen, bai gerrarako, bai ehizarako. 1830eko hamarkadatik aurrera perkusioko sistemek ordezkatu zituzten.

    Martin le Bourgeoys

    Frantses erako giltza

    Sistema hau Pierre eta Martin de Bourgeoys armagile frantsesek asmatu zuten 1610 eta 1615 urteen artean, Lisieux inguruan (Normandia). Bourgeoys anaiek diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatuz: segurua. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu. Behin almetxa arrasteluaz itxi eta gero, mailua atzera bota behar zen arma amartillatzeko, tiroa egiteko prest uzteko.

    Arrastelua izeneko pieza bakar batez, L kurba forma zuena, biltzen zituen kazolatxoaren bateria eta estalkia. Pletina ageriago geratzen denez, apaingarri ugari onartzen ditu. Hori bai, frantses erako giltzak harriak oso zehatz landuta egon behar zuen. Giltza oso erabilgarria zenez, aurki mundu osoan zabaldu zen.

    Soraluzen ere frantses erako giltza erabili zuten, sortu eta urte gutxitara gainera: Martin de Isasi-Isasmendi jaunak 1721-1728 asientoa irabazi zuen, zortzi urte horietan 100.000 fusilak egiteko, baioneta eta guzti[9].

    Frantziako Louis XIIIrentzat sortutako pistola (Pierre eta Marin Le_Bourgeois 1620)

    Hobekuntza batzurekin, giltza mota hau XIX mende arte erabili zen: Kentuckyko erriflea, Erregearen mosketea, Brown Bess fusil britaniarra, Espainiako 1757 modeloa, 1790 modeloa, 1828 modeloa...

    José Odriozola y Oñativia jaunak, Artilleria kapitaina eta Arma honen ikastetxeko irakaslea, idatzi zuenez[10]:

    Kartutxoa erabiltzeko, balarik gabeko muturraren papera pixka bat zabaldu, soberan dagoen zatia hortzekin hautsi, eta, behin zebatu eta gero kartutxoak duen gehienezko bolborarekin, gainerakoa kanoi barrura isurtzen da; eta gero, paperean bildutako bala makilaz bultzatzen da, papera lehen eta bigarren tako gisa erabiliz.
    Pistola (Zuloaga)

    1828 modeloko txispa-fusilak, batez ere, Soraluzeko eta Oviedoko Errege Fabriketan egin zituzten. Arima leuneko aurrekarga-armak ziren; paperez bildutako kartutxoak erabiltzen zituen, 11 gramo bolbora beltzez kargatuta, beita barne, eta "17 librako" izeneko kalibreko bala esferikoa[11]. Balaren pisua 27 gramo ingurukoa zen, eta diametroa 18 mm eskas.

    Armagin bakoitzak egindako piezetan jartzen zuen bere marka. Gerra armetan, gainera, koroa formako marka bat zegoen, Estatukoa zela adierazteko. Soraluzen aztertutako armak ere P batez markatuta zeuden, Eibarkoak E batez, O batez Oviedoko fabrikaren jatorriaz eta Trubiako fabrikaren T batez.

    Madrilgo modako giltza

    Madrilgo modako giltza

    Giltza mota hau frantses erako giltzaren aldaera da. Modako giltza edo Madrilgo modako giltza moduan ezagutu zen.

    Ehiza armetan oso erabilia, lehen eta bigarren segurgailuak mikelete giltzaren antzera zituen. Metalezko plaka batez estalita dagoen kanpotik frantsesaren antzekoa eginez.

    Pistola (Bustindui 1800 ggb). Giltza Astiazarán-ena da
    Brown Bess mosketea. Giltza jakobinoa

    Brown Bess mosketea

    Frantses erako giltzaren beste bilakaera ingeles erako giltza izan zen, giltza jakobinoa ere deitua.

    Giltza honekin Brown moskete ospetsua eraiki zuten 1722. urtean (ordutik da lehen arautegia eta). 0.75 kalibrea zuen (19 mm) eta kanpoko mekanismoa zein antolamendu orokorra espainiar erako giltzaren oso antzekoak zituen.

    Aurki Brown Bess mosketea bataiatu zuten eta oso ospetsua izan zen, Britaniar Inperioaren hedapenean oso rol nabarmena izan zuelako. Erabili zuten ehun urte luzeetan (1722-1838) diseinu aldaketa asko izan zituen.

    Brown Bess mosketea

    Erreferentziak

    1. Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.
    2. Gazteleraz, rastrillo.
    3. Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.
    4. Gazteleraz, berriz, kolpekariari martillo (mailua) esaten zaio.
    5. Llave a la española, de rastrillo, de patilla o llave de Miquelet.
    6. Una buena espada en un buen tahalí, y su escopeta de rastrillo muy buena la qual él entendía muy bien, porque avia estado muchas veces en Valencia y en Xativa.... Segunda parte de las guerras civiles de Granada (Ginés Pérez de Hita, 1610).
    7. Llave de calzo atrás.
    8. Chiave alla napolitana, dell'invenzione, alla romana, alla italiana.
    9. Memorial de D. Martín de Isasi-Isasmendi en que expone que después del compromiso que tiene hecho de proveer en los almacenes de Placencia 100.000 fusiles con sus bayonetas en el término de 8 años (de 1.721 a 1.728) se ha enviado a la fábrica un modelo de llave a la francesa. 1722.eko abuztua, Soraluze. SG. 470 leg., 97-98 orriak (Sintesis histórica de la armería vasca, Ramiro Larrañaga).
    10. Para usar el cartucho se extiende un poco el papel del extremo sin bala, se rompe con los dientes la parte que sobra; y cebando primero, para lo cual tiene cierto exceso de pólvora el cartucho, se derrama dentro del cañón lo restante, a que sigue con el empuje de la baqueta la bala envuelta en el papel, sirviendo este de taco primero y segundo.
    11. Libra berun batean sartzen ziren kalibre horretako balen kopuruagatik.