«Udala. Konstituzionalismoa (1931-1936) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
t (Jcao wikilariak «Udalbatza eta alkateak. Errepublika (eu)» orria «Udalbatzak eta alkateak. Errepublika (eu)» izenera aldatu du) |
t (Jcao wikilariak «Udalbatzak eta alkateak. Errepublika (eu)» orria «Udala. Errepublika (1931-1936) (eu)» izenera aldatu du) |
(Ez dago alderik)
|
21:42, 9 ekaina 2020(e)ko berrikuspena
Udal hauteskundeak
1931ko apirilak 12ko udal bozketak Espainiako Errepublika[1] aldarrikatzeko balio izan zuten (gogoratu Eibar izan zela lehen udalerria Errepublika aldarrikatzen).
Soraluzen aukeratutako zinegotzi guztiak eskumakoak ziren: jeltzaleak, jaimistak eta katolikoak. Ezkerrekoek kontra azaldu ziren, eta emaitzak inpugnatu. Epaiak bozketak atzera egiteko esan zuen, eta bitartean kudeaketa batzordea eratu zuen.
Bigarren bozketa horretatik Udala irten zen. 1933an udal hauteskundeak Espainia osoan egin ziren, 1931koak Erresuma garaian egin zirelako eta, beraz, susmagarriak zirelako. Soraluzen, berriz, ez zituzten udal hauteskunderik egin, errepikapena (1931/05/31) Errepublika garaian egin zelako.
Baina hala ere udalak ezin izan zuen aginte denbora bukatu: 1934 urtean, beste leku askoren moduan, Espainiako gobernuak kargutik kendu zituen zenegotzi denak, kudeaketa batzorde batez ordezkatzeko.
Batzorde honen lanak urte t'erdi iraun zuten. Fronte Popularrak hauteskinde orokorrak izabazi zituenean, segituan berrezarri zituen eragotzitako udalkideak.
Hala ere, hauek ezin izan zuten legezko epea bete, bost hilabetetara gerra sortu zen, eta bi hilabete geroago nazionalak Soraluzen sartu ziren.
Bitxikeriak
Hauteskunde prozesua
Soraluzeko Udalak 10 zinegotzi zituen.
Herria bi barrutietan antolatuta zegoen, eta barruti bakoitzak bost zinegotzi aukeratzen zuen.
Alkatea zinegotziek aukeratzen zuten.
Jenero kontuak
Errepublika garaian, guztira, hamar pertsona aukeratuak izan ziren, denak gizonak.
Aktak
Garaiko erabakiak ikusteko:
- 1931/04/23 - 1933/05/18. 1931-1936 arteko aktak
- 1931/12/03 - 1932/06/16. Guardia Zibilari buruzko erabakiak, Errepublika garaian.
- 1936/02/23 - 1936/09/02. 1936 urteko aktak, herria nazionalek hartu baino lehen.
1931/05/22eko kudeaketa batzordea
1931ko apirilak 12ko udal hauteskundetan Soraluzen 5 zinegotzi jaimista, 4 jeltzale eta katoliko bat aukeratuak izan ziren. Batzuk ez zituzten emaitzak onartu, eta auzitara jo zituzten. Epaiaren arabera, udal bozketak errepikatu behar zituzten maiatzak 31an, eta bitartean kudeaketa batzordea izendatu zuten.
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Lorenzo Suárez Katolikoak 1931 Alkatea Nicolás Errasti Jaimista 1931 Venancio Iñurrieta Aguirregomezcorta EAJ-PNV 1931 José Zubiaurre Maiztegui Errege-kontrako blokea 1931 Celestino Cano Lizarralde Errege-kontrako blokea 1931
1931/05/31ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Pedro María Iriondo Arriola EAJ-PNV 1931-1934 Alkatea Timoteo Lascurain Ganuza EAJ-PNV 1931-1934 Lino Alberdi Arregui EAJ-PNV 1931-1934 Tiburcio Castañares Larreategui EAJ-PNV 1931-1934 Angel Mendia Iraolagoitia EAJ-PNV 1931-1934 Venancio Iñurrieta Aguirregomezcorta EAJ-PNV 1931-1934 José Sesma Bustinduy EAJ-PNV 1931-1934 José Zubiaurre Maiztegui Errege-kontrako blokea 1931-1934 Celestino Cano Lizarralde Errege-kontrako blokea 1931-1934 Ricardo Joaristi Gabilondo 1931-1934
1933/04/23ko udal hauteskundeak
Aurreko udal hauteskundeak (1931/04/12) Espainia erresuma zela egin ziren, eta handik sortutako udalak susmagarriak zirela, askoren iritzian. Horregatik, Errepublikako gobernuak udal hauteskundeak deitu zituen berriro.
Udal hauteskunde berriak ia Espainia guztian egin ziren, salbuespen gutxirekin, tartean Soraluze. Zergatik? 1931/04/12 eguneko bozketen emaitzak atzera bota zituztenez, alkate eta zinegotziak 1931/05/31ko udal bozketan aukeratu ziren, Errepublika martxan zela.
1934/09/07 Kudeaketa Batzordea
1934ko iraultzaren ostean[2], Espainiako Gobernuak hainbat eta hainbat udal desegin zuen, eta kudeaketa batzordeak antolatu zuen ordezteko.
1936/02/23ko udalbatza
1936eko hauteskunde orokorrak Fronte Popularrak[3] irabazi zituen. Beste gauza askoren artean, udaletako kudeaketa batzordeak desegiteko agindu zuen, eta aurreko zinegotziak, 1931 urtean aukeratuak, beren postuetara itzultzeko.
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Pedro María Iriondo Arriola EAJ-PNV 1936 Alkatea Timoteo Lascurain Ganuza EAJ-PNV 1936 Lino Alberdi Arregui EAJ-PNV 1936 Tiburcio Castañares Larreategui EAJ-PNV 1936 Angel Mendia Iraolagoitia EAJ-PNV 1936 Venancio Iñurrieta Aguirregomezcorta EAJ-PNV 1936 José Sesma Bustinduy EAJ-PNV 1936 José Zubiaurre Maiztegui Errege-kontrako blokea 1936 Celestino Cano Lizarralde Errege-kontrako blokea 1936 Ricardo Joaristi Gabilondo 1936
Siglak eta zerrendak
Siglak Zerrenda Azalpenak EAJ-PNV Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco Katolikoak Eskumako hainbat alderdiren koalizioa, Elizaren dotrina eta ondasunak defendatzeko. Jaimistak Karlistak, baina Jaime de Borbón y Borbón-Parma aldekoak. Karlismoak beste bi adar zituen gutxienez: integristak eta mellistak. Errege kontrako blokea Bloque Antimonárquico Errepublikazaleak, liberalak, sozialistak...
Erreferentziak
- ↑ Bigarren Errepublika. Wikipedia euskaraz).
- ↑ 1934ko iraultza. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Fronte Popularra. Wikipedia (euskaraz).