«Luis Ariznabarreta (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
==Familia== | ==Familia== | ||
Luis Ariznabarreta Zubiaurre Soraluzen jaio zen 1915eko urriaren 29an. | Luis Ariznabarreta Zubiaurre Soraluzen jaio zen 1915eko urriaren 29an. Herrian Luis ''Espilla'' izenez ezaguna zen, aitaita eta amamaren baserriaren izenagatik. | ||
Aita Jose Mari Ariznabarreta Agirrebeña | Aita Jose Mari Ariznabarreta Agirrebeña ''Espilla'' (1890-1936) zen, eta ama Anastasia Zubiaurre Odriozola (1893-1942); biak Soraluzekoak. Aita torneroa zuen, eta ama hoteleko zerbitzaria ezkondu baino lehen, eta ondoren etxekoandrea. Jose Mari eta Anastasia 1915.ean ezkondu ziren, Atxuri 2 kaleko etxera. Lau seme-alaba izan zituzten: Luis (1915-2003), Lucas (1917-1942), Jacinto (1921-1945) eta Maritxu (1923-1988). | ||
Luisen aitaita | Aitaren aldetik, Luisen aitaita Jose Ariznabarreta Agirrebeña zen, [[Espilla baserria (eu)|Espilla]] baserrikoa, bertsolaria, baserritarra eta ingude-langilea izan zen; amama, Maria Aguirrebeña Bidegain, Soraluzeko [[Arzabalaga baserria (eu)|Arzabalaga]] baserrikoa, pandero jolea eta Espilla baserriko etxekoandrea. Luisek esanetan, aitaita eta amama egun osoa ematen zuten errezotan: goiz-goizetik, errosariua, angelusaren orduan, otorduetan… | ||
Amaren aldeko aitaita, Pedro Zubiaurre, Elgoibarko ''Metal'' baserrikoa zen eta bertan sagardotegi bat zuen. Amama, Josepa Odriozola, Urrestilakoa zen. Bikotea Soraluzera etorri zirenean ''Errotatxo'' taberna ireki zuten. Josepa sasimediku famatua izan zen erredurak eta begiko gaixotasun larriak osatzen. Medikuek etsipena emanda bidaltzen zituzten gaixoak beregana, eta askotan begiak osatzen zizkien. | |||
==Lehen urteak== | ==Lehen urteak== |
22:29, 2 otsaila 2023(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Luis Ariznabarreta Espilla | |
---|---|
Jaio | Soraluze (1915) |
Hil | Gasteiz (2013) |
Profila | Musikagilea |
Familia
Luis Ariznabarreta Zubiaurre Soraluzen jaio zen 1915eko urriaren 29an. Herrian Luis Espilla izenez ezaguna zen, aitaita eta amamaren baserriaren izenagatik.
Aita Jose Mari Ariznabarreta Agirrebeña Espilla (1890-1936) zen, eta ama Anastasia Zubiaurre Odriozola (1893-1942); biak Soraluzekoak. Aita torneroa zuen, eta ama hoteleko zerbitzaria ezkondu baino lehen, eta ondoren etxekoandrea. Jose Mari eta Anastasia 1915.ean ezkondu ziren, Atxuri 2 kaleko etxera. Lau seme-alaba izan zituzten: Luis (1915-2003), Lucas (1917-1942), Jacinto (1921-1945) eta Maritxu (1923-1988).
Aitaren aldetik, Luisen aitaita Jose Ariznabarreta Agirrebeña zen, Espilla baserrikoa, bertsolaria, baserritarra eta ingude-langilea izan zen; amama, Maria Aguirrebeña Bidegain, Soraluzeko Arzabalaga baserrikoa, pandero jolea eta Espilla baserriko etxekoandrea. Luisek esanetan, aitaita eta amama egun osoa ematen zuten errezotan: goiz-goizetik, errosariua, angelusaren orduan, otorduetan…
Amaren aldeko aitaita, Pedro Zubiaurre, Elgoibarko Metal baserrikoa zen eta bertan sagardotegi bat zuen. Amama, Josepa Odriozola, Urrestilakoa zen. Bikotea Soraluzera etorri zirenean Errotatxo taberna ireki zuten. Josepa sasimediku famatua izan zen erredurak eta begiko gaixotasun larriak osatzen. Medikuek etsipena emanda bidaltzen zituzten gaixoak beregana, eta askotan begiak osatzen zizkien.
Lehen urteak
Luisek haurtzaro zoriontsua izan zuen herrian eta Espilla baserrian, Ezozia auzoan. Bere edadeko neska eta mutil guztiak elkarrekin ibiltzen ziren jolasean: ziburu-zabaratan, errekan jolasten, igerixan, arrantzan, perretxikoetan, mendiko ibilaldietan… Sei urterekin Maristen eskolan sartu zuten, eta han entzun zituen gaztelerazko lehenengo hitzak, ez zekien erdaraz hitzik ere ez. Lehenengo egunean, bapatean: Pongase usted de rodillas! Berak : Zer esaten du fraile honek! Aldemenean zegoenak ukalondokoa joz esan zion: Belauniko jartzeko! Eskolan ulertu ez, eta ia dena buruz ikasten zuen zigorrik ez jasotzeko. Luisek audioan kontatzen du: eskolatik kanpo, hanka jarri orduko, ume guztiak, bertakoak zein kanpotik etorritakoak, euskaraz bakarrik berba egiten zutela.
Luisek Debako uraretan itotzetik hiru gazte atera zituen. Bere hitzetan: igerixan bastante itxuran eitten nuan eta nik atera nittuan ibaittik iru pertsona, iru gazte. Bat, nire anaia zan, beste bat, Luis Prieto eta beste bat Agustin Arizaga. Arizagaren aitak, “Tapurrio” gaitzizena zeukana, eskolara Joan, eta semea salbatzeagatik pezeta bat eman zion Luisi. Eskolan diskurtsoa eta medailatxo eskeini zizkioten eskoako mutil guztien aurrean. Luisek hamaika-hamabi urte zituen Arizaga salbatu zuenean (1926-27an). Luisen hitzak: “Eta berarekin egoten naizen guztietan esaten zoztan: Ni, bada, irigatik bizi nau! Ez ziren bada, salbatu zituen pertsona bakarrak. Gerran “lan behartuak” eginez preso zebilela (1937-41), hiru edo lau urteko ume bat salbatu zuen kotxe batek harrapatzetik. (Audio eta eskuizkribuetan)
Musikarako zaletasun handia zuen Luisek. Solfeoa eta kantua eskolan ikasi zituen. Zazpi urterekin kanturako frogak egin, eta umeen koruan sartu zuten. Aurrerago elizan kantatzeko solista modura, bera eta Migel Olaizola aukeratuak izan ziren, bost edo sei meza diferente kantatzeko. Hamaika urterekin flauta jotzen Ikasten hasi eta aurrerago Liberalen Orkestan flauta jotzen ibili zen, 1936ko gerra hasi arte.
Langile eta langileen aldekoa
Zortzi urte Maristetan ikasten eman ondoren, 14 urterekin tailar txiki batean sartu zuten lanean hasteko. Luisek ikasteko griña handia zeukan eta gau-eskolara joaten zen Dibujo Lineala eta horrelakoak ikastera. Garrantzi handia eman zion Luisek han ikasitakoari, oso baliagarria izan zitzaiolako formazio hura hurrengo urteetako makineria lanetarako. Tornero-ajustadore moduan lan egin zuen Amutxastegin, gerra baino lehen. Garai hartan Luis, JSU eta UGTkoa zen eta langileen eskubideen defendatzailea. Espillatar guztiak errepublikarrak ziren.
Gerra garaikoak
3. 1936 GERRA eta PRESO
Herriko boluntarioa
1936ko uztailean Luis Espilak hogei urte zituen boluntario aurkeztu zenean, Soraluze herriko milizietan parte hartzeko; Errepublika defendatzera, altxatutako militarren kontra. Inoiz biolentziarik erabili ez zuten gazteak, behartuta egon ziren gerrara joaten inolako prestakuntza militarrik eta armarik gabe. Batailoiak sortu zirenean Amuategin sartu zen bere anaia Lucasekin batera. Amuategi, Herritar Fronte Errepublikanoko Euskal Armadako 35 batailoia izan zen. Luisek, beste plaentziatar ezagun eta lagun askok bezalaxe, 4. konpanian (Compañia Placentina) parte hartu zuen; bera 2. sekzioan.
(Esan nun ibili zen Sorlauzetik aldebaino lehen)
Soraluzeko ebakuazioa
1936ko irailaren 20an, Luis izan zen, danbor baten soinuaz lagunduta, Soraluzen bandoa eman zuena, herriko punta batetik bestera. Bandoan aldarrikatzen zuen Francoren tropak herrian sartzear zirela, eta geltokian dohaineko trena zutela, gaueko zortzietan herritik alde egiteko, eta bakarrik hamabost egunekoa gauza izango zela etxera bueltatzeko. Tren horretan bere ama eta anai-arreba gazteak eta bere emaztea izango zena joan ziren, beste herritar errepublikar askorekin batera: zahar, andre edo ume.(Rositaren audioan)
Eibar eta Bizkaia
Luisek “Ipar Frontea”-n jarraitu zuen. Eibar eta Soraluzeko fronteen artean bitartekari lana bete zuen denboraldi batean. Egunero Eibartik gerra-partearekin jeisten zenean, elizako hilerritik pasatzean, Arrateko frontetik ekarritako hildakoak ikusten zituen, eta egunero kamioiak beteta iristen ziren hilerrira.
Ipar Fronte osoko ibilbidea egin zuen Luisek Gipuzkoatik Asturiaseraino. Ibilbide horretan Gipuzkoa eta Nafarroako lineako borroketan ibili zen: Beasainen, Gavirian, Zumarragan, San Adrianen eta abarretan. Arrate, Basalgo, Malzaga, Irure eta Soraluzeko fronteetako borrokan parte hartu zuen, eta baita Soraluzeko deskubiertan ere. Beste fronteen erretiradan ere parte hartu zuen: Legutio, Gorbeia eta abar. Amuategikoak Gernika bonbardaketa eta erreketaren lekukoak izan ziren, 10-15 kilometrotara. Ondoren, Etxano eta Esturo guduetan… Lemoako Harriak hartzean, 1937ko ekainaren 3an, Luisi Lemoako gurutzera igotzea egokitu zitzaion. Berak bere audioan dioenez, egun horretan askatasunaren alde hiru batailoitako komandanteek bizia galdu zuten, eurena horien artean: Martin Etxeberria izenekoa. Ondoren, Artxandako guduan parte hartu zuen.
Bilbon “Ordena Publikoa”, eraikuntza publiko batzuen zaintzan, egokitu zitzaien bere sekziokoei. 1937ko ekainaren 19an Francoren tropak hirian sartuta, batailoiko enlazea ez zitzaienez iritsi oso berandu atera ziren Bilbotik. Horregatik Zornotzaruntz ateratzean batailoikide asko hil zituzten indar frankistek. Bilbo galduta, euren batailoia guztiz murriztua geratu zenez, "Rosa Luxenburgo” eta Amuategi batailoak batu zituzten.
Santander eta Cantabria
Santanderren San Roke, Castro Allen eta beste hainbat gudutan parte hartu zuten Santander erori arte, 1937ko abuztuaren 26an. Santoñarako bidean zihoazela, eibartarren kamioi bat igaro zen eta miliziano talde bat kamioira igotzen utzi zuten Santanderreraino eramateko. Amuategi batailoa 1937ko abuztuaren 24an Sardinero hondartzan zegoen. Santanderreko portuan kaos ikaragarria zegoen. Handik itsatsotik ebakuatuak izateko milaka gudari, miliziano eta erbesteratu zeuden itsasontzien zain. Handik Asturiasera pasatzeko belaontzi bat hartu zuen Luisek beste batzuekin batera. Belaontzia itsasoan ondoratu zenean, Luis itsasora bota zen. Desagertutzat eman zuten eta herrira “Luis ito zela” iritsi zen. Baina ez, igerilari ona zenez, hiru ordu pasa zituen olatuen gainean, San Vicente de la Barquerako “Santa Maria” arrantzontzia uretatik atera arte. Aurrerago preso egon zenean Deustoko unibertsitateko ikasgeletan (1937ko bukaeran-1938ko hasieran). Benito Arrutiagaren emazteak Luis ikustean esan zion: ¡Espiritu santo! ¿Pero vives? Cómo no voy a vivir! ¡Pero si te ahogaste! ¡Que me voy a ahogar! ¡Pero no me ve como estoy! Y, claro, los que me vieron a mí saltar al agua, y ya no había aparecido, abrieron en el pueblo que me había ahogado. (euskaraz elkar hitzegingo zuten, baina Irargik egin zion elkarrizketan gazteleraz dago, Euskadiko Artxibo Historikoan). PARES atarian Luis desagertutzat ematen duten fitxa dago.
Asturias eta Txang burkidea
Asturiasera eraman zuten eta Cecedan, asturiar herri txiki batean, “Euskal Brigada” osatu zuten. Han zeudela Euskal Armadan egon zen txinatar bakarra (Cheng Agen edo Chang Aking) eraman zuten bere eskuadran sartzeko (Luis eta txinatarrari buruzko argitalpenen linkak azken lerrotan). Asturiaseko kanpaina elkarren ondoan egin zuten: El Mazuco, Peña Blanca, El Fito batailetan parte hartuz, 1937ko urriaren 20an, Trubian atxilotu arte. Paradoxa: Armagintzara dedikatutako bi herrien artean egin zuen Ipar Fronteko bidea: Soraluzetik Trubiara. “Preso langileen Batailoietan” “lan behartuak” egitera zigortu zuten 1941an etxera itzuli arte. Lau urte horietan ibilbide luzea egin zuen Luisek: Leon, Santander, Bilbo, Bizkaia, Burgos, Soria, Cuenca, Guadalajara, Castellon, Burgos, Gipuzkoa…
Etxera iristean, oso minduta sufritutako eta ikusitako guztiagatik, bertso-kanta hunkigarria (lotura) sortu zuen gerraren ondorioz hildako guztien oroimenez. Luisentzat gerran eta postgerran bizitako gertaera lazgarrien ondorioz; bihotzean bizi guztirako iltzatuta geratu zitzaion gerran ikusitako guztia: hildakoak, zaurituak, afusilatuak, presoak, zigorrak…. Bere familian ere gerraren ondorioz gaixotasunez hiru senide galdu zituen: 1942an, ama eta Jacinto anaia; 1945ean Lucas beste anaia. Josemari aita ere 1936an zendua izanik; Luis, Maritxu bere arrebaren tutore izendatu zuten, 1942an.
Gerra ostekoa
4. GERRA ONDOKOA: EZKONTZA. 1947KO GREBAN ETA HERRIKO KOOPERATIBAN ANTOLATZAILETAKOA.
1944an, Soraluzen bizi zen Rosita Orbea Gallastegi osintxuarrarekin (Osintxu 1921-Gasteiz 2008) ezkondu zen. Herrian bizi izan ziren bitartean, lau seme-alaba izan zituzten eta Gasteizen beste lau. (Beste moduan: zortzi seme-alaba izan zituzten)
1941etik aurrera SACIA enpresan lan egin zuen. Urte horietan langileen eskubideak defendatzen oso konprometitua ibili zen, 1947ko greban Luis antolatzailetako bat izanik, Sacia-ko langileen aurrean lehenengoa atera zen. Garai hartan horrek adierazi nahi zuen fabrika horretan greba-antolatzailea bera zela. Horren ondorioz, Guardia zibilen jazarpena jasan zuen. Rosita eta Luis senar-emazteak txandaka gauean goardian egoten ziren etxeko lehioan, goardia zibilak agertzekotan Luis atzeko atetik Txara mendi aldera ihes egiteko. Goardia Zibilak Usin abizeneko alkate karlistari abisatu zioten, Luis atxilotu behar zutela. Alkateak Luis babestu zuen goardia zibilen aurrean esanez: Luis gizon ona, arduratsua eta langilea zela, eta herriaren alde lan handia egiten zuela herriko elikagaien kooperatiba antolatzen; Luis kooperatibako sortzaile eta antolatzailetako bat izan baitzen. Usin alkate karlistari esker, Luisek atxiloketa horretaz libratu ahal izan zuen.
Grebalariek abisuak pasatzeko trikimalu batzuk erabili zituzten; adibidez, Rosita Luis emaztearen bidez greba bertan behera gelditzen zela abisatzeko. Beste batean anbulantzia bat lortu zuten herriz herri abisua ematen joateko. Guardia zibilak anbulantzia geldiarazi zutenean esan zieten Santa Agedako Hospital Psikiatrikora gaixo bat zeramatela, horrela aurrera jarraitu ahal izan zuten beste herrietako langileei abisua pasatzen.
Gasteizera
5. GASTEIZEN 1956tik aurrera
1956an Soraluzetik atera eta jubilatu arte 1980an, Gasteizko HERZA tornilerian enkargatu moduan lan egin zuen. Bere langileen artean oso gizon baloratua eta maitatua izan zen; eta aldi berean, oso arduratsu eta zorrotza langileekin. Jenio biziko gizona ere bazen. Bapateko jenioa zuen, baina berehala pasatzen zitzaion.
Diktadura garaian, Luisek bazekien oso ondo zer gerta zitekeen Francok ezarritako bidetik ateratzekotan. Hala ere, Frankoren erreferendun eta hausteskunde antidemokratikoen aurrean erresistentzia mantendu zuen, eta ez zen inoiz boto ematera aurkeztu. Alderdi politikoen arloan: 70. Hamarkadaren bukaeran EAJn sartu zen, eta 1986an EAJ/EA zatiketa gertatu ondoren, EAra pasatu zen. Bertako abesbatzan kantatu zuen ia hil arte. Gasteizera familiarekin bizi eta lan egitera joan zirenetik, Rositak eta Luisek beste lau seme-alaba izan zituzten. Zortzigarrena, Esther, Down sindromearekin jaio zen, 1968an. 1995ean beste kolpe latza jasan zuten, Alfre, zazpigarren semea, Marokon auto-istripuz hil zitzaienean, 33 urte zituenean.
Azken urteak
Semearen heriotza gertatu zenean Luisek 80 urte zituen. Gertaera horrek eragina handia izan zuen Luisen psikologian. Mantendu zituen jarduera guztiengatik, hurrengo urteetan, osasuna hala-nola mantendu ahal izan zuen; baina azken urtean Alzheimerra jasan zuen eta oso gogorra izan zen berarentzat eta familiarentzat. Emaztea eta seme-alaben zainketaz duintasunez etxean egon zen hil arte 2003ko abuztuaren 23an, Gasteizen. Bi egun pasa ondoren, bere alde ospatu zen hileta-mezan, Txema Arzallus apaizak “Koldo”-ri (horrela deitzen zioten EAko koruan) kantatu zizkion bertsoak adierazgarriak izan ziren Luis “Espilla” ezagutzeko:
Gipuzkoa´ko Plaentxi´n jaio ta Gasteizen egin kabi, Rosario emaztearekin zortzi lora eder azi. Langilea ta bertsolaria, kantu-musika ta guzti; zugandik asko ikasi dugu eskerrak, benetan, zuri.
Bataioz Koldo (Luis) zure izena Espila baserrikoa, izenez eta izatez ziñan euskaldun odolekoa, arrokeria aundirik gabe danak maitatutakoa; gaurtik aurrera izango zera Jaunaren besoetakoa.
2020an, Covid-19 pandemian, konfinamendu garaian bete-betean geundela, Luisen seme-alabek, gurasoen ganbaran, 1936ko gerrari buruzko aitaren zenbait eskuizkribu eta dokumentu aurkitu zituzten. Aurkitutako altxor horrek aukera eman du, Chang Aking txinatarra eta Luis Ariznabarreta plaentziatarrari buruzko zenbait erreportai eta artikulu argitaratzeko: Txinan, EBetan eta Euskadin.
Profila
Luis oso persona aktiboa zen; ez zen inoiz taberna-gizona izan, ez Soraluzen, ezta Gasteizen ere. Ahal zuenean bere zaletasunei denbora eskeitzen zien: arrantzara, perretxikoetara, familiarekin mendira eguna pasatzera… Sukaldari aparta, larunbat eta igandeetan bera arduratzen zen familiaren jatorduak prestatzeaz. Bere garairako Luis, «langile ilustratua» zela esan daiteke. Kulturan eta politikan interes handia jartzen zuen: hitzaldiak eta dokumentalak ikustera joan, liburuak eta aldizkariak irakurri, interesatzen zitzaiona idatzi, zenbait kurtso egin, gudakideren solasaldietan parte hartu, EAko koruan kantatu… Bere aitaita Jose Espillaren bertsozaletasuna Luisengan eragin handia izan zuen. Luisek esaten zuen “euskaldun guztion barruan bertsolari bat dugula, txikia edo handia”, eta bera ere askotan bertsoak sortzen aritzen zen. Gitarra eskuetan hartuta, bertso eta kantuekin aritzea modu ezin hobea izan zen, galdutako guztiengatik barnean zeukan min handia arintzeko. Preso zegoela, apaiz frankistek presoei esaten zietenagatik, fedea galdu zuen Luisek. Mezetara urte luzeetan ez zen itzuli, baina Gasteizen euskarazko mezak hasi zirenean, berriro bueltatu zen, emazte eta alaba gazteenarekin. Agian, arrazoi nagusia mezatara joateko, euskaraz kantatzea izan zen.
Musika lanak
Lana Urtea Mota Gure ildakoeri! 1941 Dolu kanta ¡A nuestros muertos! 1941 Elegia Placencia tiene su entrada Ereserki alaia
Erreferentziak
6. 2021ean ARGITARATUTAKO GUZTIAren linkak: LUIS ARIZNABARRETA “ESPILLA” soraluzetarra eta CHANG AKING / CHENG AGEN txinatarra.
- 1) Enlace del artículo publicado en chino 20210218 “Reminiscencia, en España”. Hwei-Ru Ni egilea. Traducción al español (vía google con correcciones propias) del artículo "长相忆,在西班牙" que se publicó en el semanario " Fin de Semana del Sur" (南方周末) en China, el 18 de febrero de 2021. El artículo y sus traducciones en la Fundación Sancho el Sabio de Gasteiz www.sanchoelsabio.eus https://www.euskalmemoriadigitala.eus/h andle/10357/60020 Reminiscencia en España/Oroitzaztarnak Espanian/… Publicado en chino y cuatro traducciones: inglés (Hwei Ru-Ni), euskara (Neuronala con correcciones), castellano y francés (Deepl).
- 2) Estatu Batuetako The Volunteer aldizkaria. “Aking Chan, a Chinese Volunteer in the Basque Army”, by Nancy Tsou (Hwei Ru-Ni), 2021eko maiatzaren 13an argitaratua. https://albavolunteer.org/2021/05/remembering-aking-chan/
3) BERRIA egunkariko erreportaia: “Xangai eta biok”, 2021eko maiatzaren 19an. Miel Elustondo. https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2021-05-19/xangai-eta-biok.htm 4) Soraluzeko Pilpilean aldizkariko erreportaia: “Txinartar bat Euskal Armadan”. 2021eko ekainaren 25ean. Egoitz Unamuno. https://plaentxia.eus/soraluze/1625163482337-euskal-armadako-brigadista-txinatarraren-bila
5) Gasteiz: Entrevista a Bego Ariznabarreta en Radio Vitoria en el programa DÉJATE LLEVAR. Sábado 10 de julio de 2021, 11:00 de la mañana “La amistad de un chino y un vasco en la Guerra Civil”. 20 minutos. Aurkezlea: Aratz Goikoetxea. Audio: https://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/dejate-llevar/audios/detalle/8181984/audio-la-amistad-de-chino-y-vasco-que-lucharon-en-guerra-civil/
- 6) Gasteizko ALEA aldizkarian argitaratutako erreportaia “Txinatar bat Euskal Armadan” (Pilpilean aldizkarian atera zen artikulu bera zuzenketekin, 20210724, Egoitz Unamuno.
https://alea.eus/komunitatea/Plaentxia/1626937756049-txinatarra-gerra-ariznabarreta
6) Donostian. Elkarrizketa Bego Ariznabarretari Euskadi irratiko AMARAUNA irratsaioa. Aurkezlea: Ana Agirre. 20210821.https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/osoa/8251261/nire-aitaren-historia-ezagutzea-lortu-dut-eta-baita-gerrakide-izan-zuen-txinatarrarena-ere/?utm_source=botonmovil&utm_medium=whatsapp&utm_campaign=whatsapp
7) Panel con las hª de Chang Aking y Luis Ariznabarreta en la exposición itinerante sobre: “Las Brigadas Internacionales y los voluntarios chinos en la Guerra Civil de España”. Asociación de amistad China-España. Madrid septiembre 2021..
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)