«Soroetako mugak Soraluzen (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    28. lerroa: 28. lerroa:




    Aldapatsuak ez ezik, gainera, Soraluzeko inguruko maldek oso lur geruza mehea daukate arbelaren gainean, zenbait tokitan oso sakonera gutxikoa, eta lurralde euritsua izanik, urak maldan behera eramaten du lurra.  
    Aldapatsuak ez ezik, gainera, Soraluzeko inguruko maldek oso lur geruza mehea daukate [[Arbela (eu)|arbelaren]] gainean, zenbait tokitan oso sakonera gutxikoa, eta lurralde euritsua izanik, urak maldan behera eramaten du lurra.  




    34. lerroa: 34. lerroa:




    Ez da, beraz, laborantzarako ingururik egokiena, ezta larretarako ere ez;  horregatik, bizkortu behar izan ziren gure arbasoak, eta [[Soroetako mugen sorrera|lurrari eusteko sistemak]] martxan jarri.
    Ez da, beraz, laborantzarako ingururik egokiena, ezta larretarako ere ez;  horregatik, bizkortu behar izan ziren gure arbasoak, eta [[Soroetako mugen sorrera|lurrari eusteko sistemak]] martxan jarri, [[Mugartea|mugarte]] ikusgarriak eraikiz.

    19:54, 2 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena


    SORALUZEKO SOROETAKO MUGAK


    Naturaren ezagutza funtsezkoa izan da gizakiarentzat; izan ere, testuinguruaren ezagutzak ematen baitzizkion bizi-baldintzei aurre egiteko eta bizirauteko beharrezkoak ziren tresnak. Honela, probetxua ateratzea helburu, mendez mendeko harremana garatu da gizakia eta naturaren artean eta, probetxu horren mesede, naturaren indarrei aurre egin behar izan die gizakiak, ingurua zaintzeko eta eraldatzeko modu desberdinak erabiliz; horrek eragin handia izan du paisaien eraldaketan.


    Nekazaritza dugu, esate baterako, gizakiak biziraupenerako erabili duen jardueren arteko bat eta lurra da jarduera ekonomiko horren oinarrizko baliabidea; baina lurra galtzen bada, alferrikakoak dira ongarriak eta lana.


    Hori da, hain zuzen ere, euri asko egiten duenean gertatzen dena, lurrak ezin izaten du ura bizkor xurgatu, are gutxiago ingurua aldapatsua bada; eta urak lurra eramaten du berarekin, haitz gorria agerian gelditzen den arte.


    Higadura izenaz ezagutzen dugu fenomeno hori; baina gizakiak teknika desberdinak asmatu ditu lurra gordetzeko eta higadura fenomenotik babesteko: landarez estaltzea, kanalak irekitzea edota landarez edo harriz egindako oztopoak eraikitzea. Azken teknika hori izan da, hain zuzen ere , Soraluzen ugarien erabili dena.


    Soraluze da uren higadura fenomenoaren eta gizakien ekimenaren eredu bikaina; izan ere, lurrak galtzeko baldintza natural guztiak elkartzen dira bertan: inguru oso euritsua, malda oso aldapatsuak eta aldaparen luzera handiak; ezen, Gipuzkoako herrien artean, Soraluzek baitauka, ehunekotan, Gipuzkoako aldaparik handiena.


    Mugarte4-mendos.JPG
    Aldapak-grafikua.png
    Mugarte11.jpg
    Arbela3.jpg



    Aldapatsuak ez ezik, gainera, Soraluzeko inguruko maldek oso lur geruza mehea daukate arbelaren gainean, zenbait tokitan oso sakonera gutxikoa, eta lurralde euritsua izanik, urak maldan behera eramaten du lurra.



    Ez da, beraz, laborantzarako ingururik egokiena, ezta larretarako ere ez; horregatik, bizkortu behar izan ziren gure arbasoak, eta lurrari eusteko sistemak martxan jarri, mugarte ikusgarriak eraikiz.