«Aste Santua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data ze...)
     
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Herriko_jaiak._Aste_Santua._Prozesioan_gizon_ilarak_aurrean.jpg | thumb | right | 400px | Aste Santuko prozesioak: gizon ilarak aurretik]]
    Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data zehatzik eta urtetik urtera aldatzen da.

    16. lerroa: 18. lerroa:
    ===Monumentuen bisitak===
    ===Monumentuen bisitak===
    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.
    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.
    <gallery mode="packed-hover" heights="200">
      Batzokiaren argazki bilduma 05 (193004). Prozesioa Zubi Nagusian.jpg | Zubi Nagusian (1930/04)
      Batzokiaren argazki bilduma 06 (193004). Prozesioa Zubi Nagusian.jpg | Zubi Nagusian (1930/04)
    </gallery>

    25. lerroa: 32. lerroa:
    ===Zapatu Santua===
    ===Zapatu Santua===
    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.
    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.
    <gallery mode="packed-hover" heights="200">
      Batzokiaren argazki bilduma 13. Prozesioa Plaza Zaharrean.jpg | Plaza Zaharrean
      Batzokiaren argazki bilduma 14. Prozesioa Plaza Zaharrean.jpg | Plaza Zaharrean
    </gallery>

    13:21, 22 martxoa 2022(e)ko berrikuspena

    Aste Santuko prozesioak: gizon ilarak aurretik

    Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data zehatzik eta urtetik urtera aldatzen da.

    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren.

    Erramu Domeka

    Meza nagusia eta prozesioa. Erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hiltzorian erabiltzeko.

    Ostegun Santua

    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik pasioaren zatiak irakurtzen ziren, hiru ahotsetara. Ostean prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: San Juan, Nazarenoa eta Ama Birjinarekin[1] Alkate eta zinegotzi guztiek parte hartzen zuten modu ofizialean. Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen Nazarenoaren kaperako aldarean, eta giltza herriko alkateak gordetzen zuen.

    Santa Ana komentuaren elizan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. Monumentuak esaten zitzaien.

    Monumentuen bisitak

    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.

    Ostiral Santua

    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko.

    Geroago, arratsaldeko 7retan, bigarren elizkizuna izaten zen, prozesio eta guzti. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Hiru irudi erabiltze ziren, baina desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta Ama Doloretakoa. Herriko guardia zibilek, galaz jantzita, hilkutxa zaintzen zuten.

    Zapatu Santua

    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.

    Berpizkunde Domeka

    Berpizkunde Paskua ere. Nahiz eta soraluzetarrendako benetako Paskuak Bergarakoak izaten ziren (Pentekoste Paskua).

    Meza nagusia izaten zen, eta prozesio bikoitza. San Juan eta Berpiztutako Kristoa parrokiatik irtetzen ziren, mutil, gizon eta abadekin. Ama Birjina, neska eta andra guztirekin, Santa Ana komentutik irtetzen zen.

    Bi prozesio udaletxearen aurrean egiten zuten topo. Orduan, Ama Birjinaren irudiak erreberentzia moduko egiten zion berpiztutako Kristoari eta prozesio bakarra osatzen zuten, Santa Ana komentura joateko eta handik parrokiara.

    Erreferentziak

    1. Aurretik mutilak joaten ziren, bi ilaratan, eta San Juan erdian. Gero gizonak, bi ilaratan hauek ere. Nazarenoa eta apaizak ostean eta, bukatzeko, neska eta andra guztiak Ama Birjinarekin, denak nahastuta.