«Teknologia: atzekarga armak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    57. lerroa: 57. lerroa:


    ===Snider sistema===
    ===Snider sistema===
    Jacob Snider estatubatuarraren Snider sistema (1860) bloke birakaria zen, eta malguki-kisketak finkatutako lerroan banda bat zuen. Bloke horrek orratza zuen, eta mekanismo osoa eskuinerantz irekitzen zen; hala, erabilitako kartutxoa atera eta berri bat sar zitekeen.
    Jacob Snider estatubatuarrarak asmatutako sistema (1860). Bloke birakaria zen, eta malguki-kisketak finkatutako lerroan banda edo txarnela bat zuen. Bloke horrek orratza zuen, eta mekanismo osoa eskuinerantz irekitzen zen, modu honetan erabilitako kartutxoa atera eta berri bat sartzeko.


    [[Fitxategi: Fusilen_zaharberritzea._Snider_sistema.jpg | thumb | center | 600px | Jatorrizko Snider sistema]]
    1866. urtean Armada Britaniarrak onartu zuen Enfeld aurrekarga fusilak (1853 eredua) birmoldatzeko. Hurrengo urtetan (1871 arte) 300.000 fusil baino gehiago egokitu zituzten, Indiako Armadak XIX. mende bukaera arte erabili zituela.


    1867ko otsailaren 9an, Zuazubizcar, Isla y Cía.k  bost urterako patentea erregistratu zuen (asmatze-pribilegioa 4.222), ''errekamaratik kargatzen den suzko armaren sistema, gerra eta ehizarako armentzat erabilgarri''. Snider sistemaren bilakaera zen.
    14,7 mm kalibrekoa (.577), kaskiloa eskuz atera behar zen edo, askotan, fusila altzatzen zen kaskiloa berez erortzeko. 550 metroko irismena (600 iarda) zuen eta minutuko 10 tiro egiten zituen.
     
    [[Fitxategi: Fusilen_zaharberritzea._Snider_sistema.jpg | thumb | center | 600px | Jatorrizko Snider-Enfeld sistema]]
     
    1867.ko otsailaren 9an, [[S.A. Euscalduna (eu)|Zuazubizcar, Isla y Cía.k]] bost urterako patentea erregistratu zuen (asmatze-pribilegioa 4.222), ''errekamaratik kargatzen den suzko armaren sistema, gerra eta ehizarako armentzat erabilgarri''. Snider sistemaren bilakaera zen.


    [[Fitxategi: Fusilen_zaharberritzea._Snider-Ybarra_sistema.jpg | thumb | center | 600px | Snider-Ybarra sistema]]
    [[Fitxategi: Fusilen_zaharberritzea._Snider-Ybarra_sistema.jpg | thumb | center | 600px | Snider-Ybarra sistema]]

    19:12, 25 martxoa 2024(e)ko berrikuspena

    Ahotik kargatu beharrean, atzetik (errekamaratik) kargatzen diren suzko armak dira.

    Abantaila asko dituzte, horietako bat tiro kadentzia altuagoa. Aurrekargakoetan ahotik sartu behar da polbora, zapaldu, bala, zapaldu atzera... tiro egin baino lehen. Atzekargakoetan, jaurtigaiak pieza bakarrekoa izanik, nahikoa da errekamaran sartzea eta tiro egitea.

    Beste abantaila garrantzitsua lortzen duten presioa da. Balak atzetik sartuta, errekamara ondo itxita geratzen da eta, polbora lehertzerakoan, ez da indarrik galtzen; modu honetan, balak askoz urrutiago hel daitezke.


    Jaurtigaiak: kartutxoak

    Gehiago jakiteko, begira [[Teknologia: atzekarga jaurtigaiak (eu) | hemen].

    Atzekarga sistemen garapena jaurtigaiekin batera egin zen, paraleloan.

    Oinarria pistoia hartuta, ederto ikusi zituzten pistoiak polbora-zorroei eransteko abantailak, eta hainbat diseinu bitxi sortzen: Dreyse, Demondion, Gallager & Glandig, Silas Crispin...

    Sistema hauek ez zuten arrakasta handirik izan, baina aurki nabarmendu ziren kartutxo modernoen ezaugarriak: polbora-zorro metalikoa, pistoia zorro ipurdian, balak kono formadunak eta kerik gabeko polbora.

    Kartutxoek aurrekargako armen arazo asko bideratzen zituen, baina arazo tekniko berria sortu ere: fulminantea ganbara barruan geratzen zenez, kanpotik eragiteko sistema berria (giltza berria) behar zen.


    Lefaucheaux kartutxkoak
    Lefaucheaux errebolberra

    Lefaucheaux sistema

    Casimir Lafaucheaux[1] frantsesak 1836. urtean asmatu zuen alboko leherkaria zuen kartutxoa edo galburu[2] kartutxoa[3]. Asmakizuna aurrekargako armen diseinuan oinarritzen zen. Mota honetako kartutxoek ziria zuten alboan, eta nahikoa zen ziri gainean jotzea (garai bateko "belarritik", esaterako) fulminantea detonatzeko eta honek bolbora pizteko.

    Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria "belarriak" sartu ahal izateko. Hala ere, urte batzuetan arrakasta izan zuen, agian "tradizionaletik" gertu zegoelako. Ia hogei urte geroago (1854) Eugène Gabriel Lefaucheux semeak sistema ezarri zuen errebolbetan.

    Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. Luis Raimundo Ibarra y Cortazar soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" [4] eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema.

    XIX. mendea bukatu arte Lefaucheaux sistemako errifle eta errebolber asko eta asko ekoiztu zituzten Europa osoan, tartean Soraluze La Euscaldunan.

    Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen eta, azkenean, desagertu egin zen.



    Chassepot fusila (Euscalduna 1866 eredua)

    Fusilak

    Eskuzko itxitura

    Aurreneko itxiturak eskuz erabiltzen ziren; hau da, tiradoreak eskuz zabaltzen zuen errekamara, jaurtigaia sartu eta eskuz itxi.

    Sistema desberdinak garatu ziren: Chassepot, Remington, Lefaucheux, Smith & Wesson...

    Mauser itxitura

    Errepetizio fusilak

    1860 inguruan Winchester-ek errepetizio fusila sortu zuen. Palanka baten bitartez, tiradoreak zikloa osatzen zuen atzera-aurrera mugimendu batez: atzerakoan polbora zorroa egotzi eta aurrerakoan jaurtigai berria errekamaran sartu.

    Aurki antzeko sistemak sortu ziren: Mauser (Alemania), Lebel (Frantzia), Krag-Jorgensen, Mosin (Errusia), Springfield (EEBB), Lee (EEBB), SML (Britania Handia)...

    XX mendean kargadore automatikoak sortu ziren: Polbora gasen indarra erabiliz, zikloa modu automatikoan egiten zen.

    Bokatxa

    Tiro egiterakoan, atzerako indarrek tiradorearen sorbalda min dezakete. Berau arintzeko, tutuaren puntarako bokatxak asmatu ziren, bertatik ateratzen diren gasak talka moduan aprobetxatzeko.


    Arma zaharren birmoldaketa

    Atzekargako fusilak agertu zirenean, Europako armadak sistema berriaren abantailez baliatzen saiatu ziren. Alde batetik, arma zaharrenak ordezkatu zituzten eta, aldi berean, aurrekargako fusil zaharrak atzekargako bihurtu zituzten.

    Snider sistema

    Jacob Snider estatubatuarrarak asmatutako sistema (1860). Bloke birakaria zen, eta malguki-kisketak finkatutako lerroan banda edo txarnela bat zuen. Bloke horrek orratza zuen, eta mekanismo osoa eskuinerantz irekitzen zen, modu honetan erabilitako kartutxoa atera eta berri bat sartzeko.

    1866. urtean Armada Britaniarrak onartu zuen Enfeld aurrekarga fusilak (1853 eredua) birmoldatzeko. Hurrengo urtetan (1871 arte) 300.000 fusil baino gehiago egokitu zituzten, Indiako Armadak XIX. mende bukaera arte erabili zituela.

    14,7 mm kalibrekoa (.577), kaskiloa eskuz atera behar zen edo, askotan, fusila altzatzen zen kaskiloa berez erortzeko. 550 metroko irismena (600 iarda) zuen eta minutuko 10 tiro egiten zituen.

    Jatorrizko Snider-Enfeld sistema

    1867.ko otsailaren 9an, Zuazubizcar, Isla y Cía.k bost urterako patentea erregistratu zuen (asmatze-pribilegioa 4.222), errekamaratik kargatzen den suzko armaren sistema, gerra eta ehizarako armentzat erabilgarri. Snider sistemaren bilakaera zen.

    Snider-Ybarra sistema

    Kalkuluen arabera, La Euscalduna fabrikak 30.000 eta 35.000 fusil artean birmoldatu zituen Snider sistemekin.

    Berdan sistema

    1867. urtean Hiram Berdam amerikarrak beste sistema asmatu zuen, txarnela edo banda sistema izenekoa. Erreza eta eraginkorra zen, tiroa egiterakoan gasen presioek ezin baitzuten ireki, atzeranzko bultzadak are gehiago finkatzen zuelako.

    Espainiako Errege Artilleriak sistema hau aukeratu zuen aurrekargako fusilak birmoldatzeko. Horretarako 1859 ereduko fusilei rekaramra gainekaldea kendu eta bertan pieza berria ezarri, banda edo txarnela bidez gorantz zabaltzen zena. 1867-1870 tartean 100.000 fusil baino gehiago bilmoldatu ziren: Eibarko Ignacio Ibarzabal eta Mateo Orbea (50.000), Oviedoko Arma Lantegia eta José de Sar Caballero (40.000) eta Soraluzeko La Euscalduna (10.000).

    Berdam beharrean, sistema hau Espainian Berdan Trapdoor (txarnela) edo Berdan sistema moduan ezagutzen zen.

    Berdan sistema (txarnela sistema)

    Ehiza eskopetak

    Eskakizunak askoz apalagoak dituztenez, ehiza eskopetek ez dute izan fusilen garapen teknologikoa.

    Kartutxoak oraindik eskuz sartu behar dira, esateko. Eta atzerako indarrak askoz txikiagoak direnez, bokatxa modukorik ez dute.

    Dena dela, XX mende hasieratik bi kainoitako eskopetak gailendu dira.


    Erreferentziak

    1. Lefaucheaux, Lefacheaux, Lefaucheux edota Lefacheux ere.
    2. Galburu kartutxoa, cartouche à broche, cartucho de espiga.
    3. Cartucho Lefaucheux. Wikipedia (gazteleraz).
    4. "Privilegio de invención", patentea.