Gaceta de Madrid (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Zer zen
Gaceta de Madrid gaur eguneko Boletín Oficial del Estado-ren aurrekoa da.
1661 urtean sortu zen, Madrilen, Gazeta nueva de los sucesos políticos y militares izenarekin. Aldizkari pribatua zen, eta hainbat izen hartu zituen. 1697 urtean Gaceta de Madrid izendatu zuten, eta izen honekin aurrera egin zuen XX mende arte.
1762 urtea Carlos III erregeak aldizkaria Koroarentzat hartu zuen, Espainiako aldizkari ofiziala bihurtuz; barneko zein atzerriko berriak gobernuaren ikuspuntutik zeuden idatzita. 1832 urtean hasi zen Espainiako Gobernua lege eta arau guztiak bertan publikatzen: behin agertu eta gero ofizialak ziren. 1866 urtetik aurrera, berriz, berriak gainontzeko eta iragarkiak desagertu ziren. Azkenik, 1936ko gerra garaian izena aldatu zioten: Gaceta de la República: Diario oficial alde batean eta Boletín Oficial del Estado bestean.
Soraluzeri buruzkoak
Noizean behin, baina ez askotan, Soraluze agertu izan da Gaceta de Madrid aldizkari ofizialean. Batzutan, berrietan zetorrelako; bestetan, gobernuaren lege edo arauetan aipatzen zelako; azkenik, Soraluzeko Udalak argitaratutako iragarkietan.
Gaztelerazko izenarekin agertzen da, Placencia edo Placencia de las Armas. Beste pare bat Placencia ere agertzen dira: Ternuakoa inoiz eta Italiako (Piacenza) maizago.
Borboien garaia
1780/03/31. Marrazketa Eskola
- Gaceta de Madrid, 26 zbk. 227 orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Gipuzkoako Soraluze, martxoak 14an.
- Joseph María de Lardizabal jaunak, Caracaseko Errege Konpainiaren aldetik Erret Arma Lantegi hauen zuzendariak, haiek perfekzionatzeko marrazki-eskola bat ezartzearen garrantziaz konbentzituta, plan bat prestatu zuen; eta Bere Maiestatearen onespena lortu ostean, joan den urriaren 3an irakasketa hartako maisu-plaza oposatzeko lehiaketa ireki zuen. Aipatutako Zuzendariak oposaketa-ekitaldia hitzaldi batekin eman zion hasiera, antzinako mosketearen edo txuzoaren ordez gaur egungo Infanteriako fusila sartu zenetik egindako aurrerapenak ikustaraziz; langileen trebetasuna hobetzeko egokitzat jotzen zituen bitartekoak, marrazketa eraginkorrena zela adieraziz; eta, azken boladan, gazteak adoretu egin zituen, sail horretan ahalik eta perfekziorik handiena lortzeko ahalegina eta aplikazioa egin zezaten. Ondoren, eskola horretan indarrean egongo den plana irakurri zen. Irakurketa eta oposizioa amaitu ondoren, maisu-plaza Joachin Calderón-i eman zitzaion, Erregearen aldetik Fabriketan bertan aztertzaile izan zena. Marrazketa Eskola hil bereko 9ko gauean hasi zen, 95 ikasle bertaratu zirela, beren lanak irmo jarraitzen dutela.