Leybar sendia (eu)

    Sorapediatik

    Leybar sendiak, edo hobeto esateko Leybar sendiko bost lagunek, Soraluzen inoiz egin den lapurreta handiena egin zuten, 1777. urtean.


    ==Elizetako "kutxa gotorrak"==
    

    Garai batean, herriek "kutxa gotorra" izaten zuten parrokiatan. Horman egindako zuloan egoten ziren, 6 edo 8 metrotako alturan. Kutxa hauek bi era hiru zarraila zituzten, eta giltzak udalkideek gordetzen zituzten.

    Agiri garrantzitsuak eta ondasunak babesteko ezaugarriak zituzten: elizan gordeta zeuden (harrizko eraikinak ondo giltzapetuta), oso toki altuan (heltzeko zailak), horman "iltzatuta" (kutxa osoa ezin zen eraman) eta, azkenik, bi edo hiru zarrailekin (giltzak lortzea edo lapurtzea zailagoa zen, eta zarrailak altura horreran apurtzea ez zen batere samurra).

    Kutxa hauetan, orokorrean, udalek agiri garrantzitsuenak gorderten zituzten (hiri gutunak, akta liburuak, eskutitzak, zentso edota maileguak…), eta ondasun baliotsuak ere (zigiluak, hauteskindeetan erabikitako tresneria… Oso gutxitan gordetzen zuten dirua bertan, bakarrik koouru handiak zirenean: zergak bildu eta bialdu behar zutenean, edo probintziak edota erregeak diru asko bidaltzen zutenean.

    Gaur egun gehienak desagertu badira ere, eliza bakar batzuek gordetzen dituzte. Deban eskumako horman ikus daiteke oraindik, nabearen lehen zatian. Soraluzen ez da aztarnarik ikusten, baina agian horma batean eskututa egingo da.


    Diru lapurreta

    1777. urtean, Soraluzeko Santa Maria la Real artxibotik (hau da, "kutxa gotorretik") 173.437 erreal eta 24 marabedi lapurtu zuten.

    Erreal hauek zilarrezkoak ziren[1], eta bakoitzak 3,35 gramo pisatzen zuen, gutxi gora behera. Beraz, guztira 580 kilo zilar baino gehiago.

    Eurotara ekarria, gordetako diruaren baliokidea 700.000 eta 2.000.000 € artekoa izango zen[2]. Metalaren balioa, gaur egun, altuago izango zen, 11.600.000 bat euro[3]. Dena dela, diru asko zen.

    Zeinenak ziren? Seguraski, armadak bidalitakoak izango ziren, eskaera handi baten ordainketa aurreratua edo, seguruago, bukatutako eskaera baten zorrak kitatzeko. Diruaren kopuruarengatik, edo jabearengatik, auzia Valladolideko Erret Kantzilerian[4] garatu zen.


    Auzia eta epaia

    Bost laguni egotzi zioten lapurreta, eta auzipetu zituzten: Pedro eta Sebastian de Leybar anaiak, Maria Antonia de Ascasua, Andres de Zaldibia eta Pedro de Maistegui. Bostak senideak ziren, eta Soraluzen jaioak edota bertan bizi zirenak.

    Pedro de Leybar zinegotzia izan zen 1773.ean eta, beraz, elizako artxiboa edo "kutxa gotorraren" berri bazuen: nola igo bertaraino, nola zabaldu, zeintzuk gordetzen zituzten giltzak...

    Epaiketa Valladolideko Erret Kantzilerian egin zen, eta Soraluzeko Udalak parte hartu zuen bertan, epaiketak eragindako gastu batzuk bere gain hartu zituen eta[5].

    1778.eko irailerako epaiketa bukatu zuten, ordukoak dira Soraluzen gordetzen diren autoen kopiak eta[6][7]. Epaitutako bost lagunak errudun jo zituzten.

    Hala ere, lapurtutako dirua ez zen (osorik) agertu, 1779.eko urtarrilean bost kondenatuen ondasunak bahitu zituzten eta[8].


    Zigortutakoak: Leybar sendia

    Arestian jaso denez, auzi honetan bost izan ziren akusatuak eta zigortuak: Pedro de Leybar, Sebastian de Leybar, Maria Antonia de Ascasua, Andres de Zaldibia eta Pedro de Maistegui.

    Bostak senideak ziren, Leybar familiakoak. Lauron aiton-amonak Andres Leybar Ariznabarreta eta Simona Maquibar Iturgoyen izan ziren, 1673.ean Soraluzen ezkonduak. Bostgarrena, berriz, bikote honen biloba zen,

    Fitxategi: Leybar_sendia._Harremanak.png | thumb | 800px | center | Leybar sendiaren zuhaitz genealogikoa]]

    Andres Zaldibia

    Valladolideko auzitegiko agirien arabera, Andrés de Zaldibia,Pasiego ezizenaz, Aramaiokoa zen eta Bergaran bizi zen.

    Aramaioko bataio agirietan ez da Andres Zaldibia izenekorik agertzen… baina Soraluzekoetan bada beste Andres Zaldibia Leybar izenekoa, Soraluzen bertan jaioa 1701/02/13an. Gurasoak Gregorio Zaldibia Ybarra eta Maria Leybar Maquibar ziren.

    Ama Antonio Leybar eta Simona Maquibarren alaba zen. Beraz, Andres Zaldibia Pedro Antonio eta Sebastianen Leybar anaien lehengusua zen, eta Pedro Maisteguiren osaba txikia.

    Andres Zaldibia Soraluzen hil zen (1777/09/04), epaiketa egin baini lehen. Agian horregarik agirietako bere datuak ez dira zehatzak.


    Pedro de Maistegui

    Pedro Maiztegui Leibar (Pedro de Maistegui) Soraluzen jaio zen, 1752/06/29an.

    Gurasoak Francisco Maiztegui Yraola-Zavaleta eta Agustina Leibar Yraola-Zavaleta izan ziren. Azken honen gurasoak, Francisco Leybar Marquiegui eta Mariana Yraola-Zavaleta Arrieta, Soraluzen ezkondu ziren 1714an.

    Francisco aitona Antonio Leybar eta Simona Maquibarren semea zen. Beraz, Pedro Maisteguik beste lau lagunen iloba txikia zen.

    Pedro eta Sebastian de Leybar anaiak

    Antonio Leybar Maquibar eta Mariana Yraola-Zabaleta Arrieta Soraluzen ezkondu ziren, 1725/01/08an[9].

    Bost seme alaba izan zituzten: Maria Micalea (1726/09/29), Pedro Antonio (1728/02/11), Juan Ygnacio (1731/01/08), Sebastian (1735/01/19) eta Joachin Benito (1740/03/21).

    1773.ean Pedro Antonio Soraluzeko zinegotzia izan zen. 1777.ean Pedro Antonio eta Sebastian anaiek lapurretan hartu zuten parte.

    Elkarren anaiak izateaz gain, Andres Zaldibiaren lehengusuak ziren, eta Pedro deMaisteguiren osaba txikiak. Gainera, Pedro Antonio Maria Antonia Azcarate-Sarasuarekin ezkondua zen.

    Sebastian de Leybar epaiketaren hurrengo urtean hil zen (Soraluze, 1779/04/23). Pedro Antonio de Leybar izeneko bat (lapurra, ala izen bereko lehengusua, ez dago jakiterik) hogetabost urte geroago (1804/10/27).


    Maria Antonia Azcarate-Ascasua Lamariano

    Maria Antonia Azcarate-Ascasua Lamariano Bergaran jaio zen, 1729/09/05an. Pedro Antonio Leybar Zavaleta eta Maria Antonia Azcarate-Ascasua Lamariano Bergaran bertan ezkondu ziren, 1754/06/25an.

    Ezkontza honen bidez Maria Antonia Sebastianen koinata bihurtu zen, Andres Zaldibiaren lehengusina eta Pedro de Maisteguiren izeko txikia.

    Itxura denez, andra-gizonek ez zituzten oso harreman onak Maria Antoniaren famikiarekin: 1773.ean Pedro Antoniok María Martina de Azcarate Ascasuaren kontra egin zuen, hilobia zela eta[10]. Gauzak Soraluze mailan konpondu ez zirenez, eta 1774.ean azkenean Gipuzkoako korrejidoreak ebazpena eman behar izan zuen[11].


    Erreferentziak

    1. Bi erreal mota zeuden, zilarrezko erreala eta erreal koartoa; eta zilarrezko erreal batek 2,5 erreal koarto balio zuen. Baina erreal koartoak Carlos IV.ren erregealdian sortu zirenez (1788-1808), 1777.koak zilarrezkoak ziren.
    2. Iturriaren arabera, zilarrezko erreal baten erosteko ahalmena 4 eta 11 € artekoa izan zitekeen.
    3. 2021.eko azaroan gramoko 20 eurotan zegoen zilarra, baina metalen kotizazioak gora behera asko ditu.
    4. Real Chancillería de Valladolid.
    5. Cuenta de gastos en el pleito sobre el hurto del dinero del archivo de la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1778/06/06).
    6. Autos de oficio en virtud de un auto real librado por el gobernador y alcaldes del crimen de la Real Chancillería de Valladolid, contra Pedro y Sebastián de Leibar, hermanos, vecinos de la villa de Placencia, Andrés de Zaldibia, alias Pasiego, natural del valle de Aramaiona y residente en la villa de Bergara, María Antonia de Ascasua, mujer legítima de Pedro de Leibar, y Pedro de Maistegui, vecinos de la villa de Placencia, por robo de 173437 reales y 24 maravedís, del archivo de la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1778/09/25).
    7. Copia de los autos remitidos por la Sala del Crimen de la Real Chancillería de Valladolid, del pleito sobre el robo de caudales en el archivo de la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1778/10/10).
    8. Autos de embargo contra los bienes de Pedro y Sebastián de Leibar, hermanos, vecinos de la villa de Placencia, Andrés de Zaldibia, alias Pasiego, natural del valle de Aramaiona y residente en la villa de Bergara, María Antonia de Ascasua, mujer legítima de Pedro de Leibar, y Pedro de Maistegui, vecinos de la villa de Placencia, por robo de 173437 reales y 24 maravedís, del archivo de la iglesia parroquial de Santa María la Real de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1779/01/09).
    9. Francisco anaia ere beste Mariana Yraola-Zabaleta Arrieta batekin ezkondu zen. Bataio agirien arabera, bi Marianek guraso berberak izan zituzten.
    10. Demanda de Pedro de Leibar, regidor de la villa de Placencia, contra María Martina de Azcarate Ascasua y María Ana de Madariaga, mujer de Cristóbal de Urizar, vecinos de la dicha villa, por asiento de sepultura (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1773/05/21).
    11. Sentencia por apelación del corregidor de la provincia de Guipuzcoa en 3 de noviembre de 1774.