Torlojugintza. Historikoa (eu)
- Torlojugintza sarrera orokorrera joateko, sakatu hemen
- Oharra: Sarrera honetan Soraluzen torlojugintzan aritutako enpresak biltzen dira. Martxan ari diren enpresak ikusteko, sakatu hemen.
Soraluzeko enpresa asko eta asko aritu izan da torlojugintza. Gehienak itxita daude, eta ez da historiarik gorde: noiz sortu ziren, nola, zein produktu mota ekoiztu dituzte, zein teknologia erabili izan dute, langile kopurua... Dena dela, handik eta hemendik lortu diren datu apurrekin zerrenda hau prestatu da[1].
Izena/k | Azalpenak | Egoera |
---|---|---|
Alberdi, Guridi-Esnal | Gutxienez 1946-1965 tartean zabalik egon zen (urte hauetako jai egitarauetan agertzen da). | Itxita. |
Anastasio Mendicute | 1947.ean agertu zen, eta 2020 urtean itxi. Hasieran (1947-1957) lantegia Errekalde kaleko 23ean zeukan, eta ordutik aurrera Errekalde 25era pasa zen (1958-2020). | Itxita |
Antonio Osa | 1939 eta 1945 artean agertzen da, azken urtean Sucesor de Antonio Osa izenarekin. | Itxita |
Arana y Atorrasagasti | 1951 eta 1954 artean agertzen da. | Itxita |
Barranco y Olamusu | 1953 eta 1961 artean agertzen da, lantegia Erregetxean zutela. Urte hartan banandu ziren: Tornillería Barranco eta Joaquín Olamusu. | Itxita |
Bruno Treviño | 1950 urtean sortua, Santa Ana 6ko etxe-azpian zuen lantegia. 1984 urtean Gasteizera aldatu zen: Bruno Treviño e Hijos S.A.. |
Martxan (kanpoan) |
Carmelo Mendizabal | Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
D. y J. Barrenechea | 1942.ean agertzen da lehen aldiz, 1978 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). LantegiaSanta Ana 26ean zegoen. |
Itxita |
Estampaciones Altamira | 1965 baino lehenago sortua, 1970 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Sagar-errekan zuen. Estanpazio teknologia erabiltzen zuen, izenak adierazten duen moduan. |
Itxita |
Estampaciones Laga | Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Eugenio Argárate | 1939 baino lehenago sortua, 1977 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). | Itxita |
Federico Bengoa | 1962.erako sortua, 1974 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Baltegieta kaleko 8an zeukan. |
Itxita |
Felipe Azcárate | 1950 baino lehenago sortua, 1984 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Hasieran, lantegia Santa Ana kaleko 22an zeukan; 1968tik aurrera Errekaldeko 33ara pasa zen. |
Itxita |
Forjas Igarate | 1954.ean agertzen da. Izenak dioenez, erabilitako teknologia forja zen. |
Itxita |
Francisco Churruca | 1953 eta 1963 artean agertzen da. lantegia Atxuri 17an zegoen.. |
Itxita |
Galdino Galarraga Angel Galarraga |
1945 eta 1952 artean agertzen da, hasieran Galdino Galarraga moduan, 1949 eta 1950.ean alargunaren izenarekin, eta azken bi urtetan Angel Galarraga izenarekin. Lantegia Baltegieta 14ean zegoen. |
Itxita |
Ignacio Ormaechea | 1939 eta 1979 artean agertzen da. Lantegia Gabolats kaleko 9an zeukan. |
Itxita |
Industrial de Herrajes | 1988 urteko jai egitarauna agertzen da. Lantegia Errekalde, 29an zeukan. |
Itxita |
Industrias Alzan | 1958 baino lehenago sortua, 1978 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Gabolats kaleko 32an zeukan, eta 1968.ean Gabolats 36era pasa zen.. |
Itxita |
Industrias Arle | 1964 baino lehenago sortua, 1983 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errekalde kaleko 7an zeukan. |
Itxita |
Industrias B.E.T. | 1963 baino lehenago sortua, 1967 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Atxuri 19an zegoen. |
Itxita |
Industrias Bide-Gain | 1966 baino lehenago sortua, 1974 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Baltegieta kaleko 34an zeukan, eta 1968. urtean Mendiola industrialdera pasa zen. |
Itxita |
Industrias Gabe | 1971 baino lehenago sortua, 1988 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Baltegieta kaleko 18an zeukan, eta 1974.ean Errekalde 27ra pasa zen. |
Itxita |
Industrias GMG | 1974 eta 1977 artean agertzen da. Lantegia Santa Ana 36ean zegoen. |
Itxita |
Industrias Garitaonandía Gabekola Forging |
Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Industrias Gol | Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Industrias Jauregui | 1968 baino lehenago sortua, 1987 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errekalde kaleko 1an zeukan. |
Itxita |
Industrias Larrañaga | 1958 baino lehenago sortua, 1974 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errekalde kaleko 35an zeukan. |
Itxita |
Industrias Olja | 1957 eta 1969 artean agertzen da. Lantegia Errekalde kaleko 13an zeukan. |
Itxita |
Industrias Tamu | 1979 baino lehenago sortua. Lantegia Errebal 8an zeukan, baina 1985 inguruan Bergarara pasa zen. |
Martxan (kanpoan) |
Industrias Torrano | 1968 baino lehenago sortua, 1987 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Hasiera batean lantegia Errabal, 2an zegoen, baina 1968.ean Atxuri 1ra pasa ziren. |
Itxita |
Industrias Vicente Olaizola | 1942 baino lehenago sortua, 1982 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errabal kaleko 18an zeukan. |
Itxita |
Industrias Vicente Olaizola | 1942 baino lehenago sortua, 1982 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errabal kaleko 18an zeukan. |
Itxita |
Inocencio Madina e Hijos Tornillería del Deba |
1939 baino lehenago sortua, 1959 oraindik Soraluzen zegoen. Geroago Bergarara joan zen. XX. mende bukaeran, SACIArekin batera, Ceventorrera pasa zen, gaur eguneko Tornillería del Deba (Mekolalde). Lantegia Errekalde kalean zegoen. 1939-1959 |
Martxan (kanpoan) |
Jesús Arizaga | 1980.eko jai egitarauan agertzen da. | Itxita |
Joaquín Olamusu | 1962.ean sortua, Barranko y Olamusu desegin ostean. 1975.ean oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Kalebarreneko 16an zeukan. |
Itxita |
Juan Leturiondo | 1939 baino lehenago sortua, hasieran mahai-tresnak ekoizten zituen, baina aurki galbanoteknian aritu zen. Gerora torlojuak egiten ere hasi zen, eta 1956.etik aurrera torlojugintzan buru belarri ari zen. 1961. urtean enpresa erdibitu zuten: toki berean Tornillería Leturiondo Alcorta sortu zen, eta baina alboko lokalean Nicanor Iñurrietak lantegia zabaldu zuen: Nicanor Iñurrieta (Juan Leturiondo). Lantegia Errekalde 27ean zegoen. |
Itxita |
Juan María Arizaga | 1939 baino lehenago sortua, 1985 oraindik Soraluzen zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Hasieran lantegia Baltegieta kalean zeukan, eta gero Antzuolara pasa zen. |
Itxita |
Julián Arana | 1942 eta 1950 arteko jai egitarauetan agertzen da. | Itxita |
Julián Bandaormaechea | 1965 baino lehenago sortua, 1986 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Sagar-errekan zeukan. |
Itxita |
Kandal | 1984 baino lehenago sortua, 2004 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Estaziño kaleko 7an zeukan. |
Itxita |
Lasher | 1970 baino lehenago sortu zen. Lantegia Gabolats 20ean zegoen, baina gaur egun Mendiola industrialdean dago. |
Martxan |
Lucio Ariznabarreta | 1952 baino lehenago sortua, 2018 urtean itxi zen. Lantegia Txurruken auzoan zegoen. |
Itxita |
Manufacturas Lumagar | 1974 eta 1975 urteetako jai egitarauetan agertzen da. Lantegia Estaziño kalean zeukan. |
Itxita |
Miguel Adánez Talleres M.A.H. |
Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Nicanor Iñurrieta | 1961.ean Juan Leturiondo enpresari segida eman zion, baina alboko lokalean. 1980 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errekalde kaleko 29an zeukan. |
Itxita |
Numator | Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Pagnon Hnos. | 1939. baino lehenago sortua, 1942.eko jai egitarauan agertzen da oraindik. | Itxita |
Pascual Churruca | Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Itxita |
Rafael Unzurrunzaga y Cía | 1942.eko jai egitarauan agertzen da. | Itxita |
Roque Treviño | 1939 baino lehenago sortua, 1952.eko jai egitarauan agertzen da oraindik. | Itxita. |
Sacia Tornillería del Deba |
Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan (kanpoan) |
T. Aurrecoechea, Argárate y Placencia | 1945 baino lehenago sortua, 1951.eko jai egitarauan agertzen da oraindik. | Itxita. |
Talleres Amuchástegui | 1939 baino lehenago sortua, 1976 oraindik martxan zegoen (jai egitarauan agertzen da). | Itxita |
Talleres Hifama | 1970 eta 1977 artean jai egitarauetan agertzen da. | Itxita |
Talleres Inda | 1964 baino lehenago sortua, 1982 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Gabolats, 32ean zeukan, baina 1968. urtean Baltegieta kaleko 22ra pasa zen. |
Itxita |
Talleres Iturburu | 1939 baino lehenago sortua, 1988 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Baltegieta kaleko 12an zeukan. |
Itxita |
Talleres Lersundi | 1956 baino lehenago sortua, 1983 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Baltegieta kaleko 7an zeukan. |
Itxita |
Talleres Mecánicos Lasher | 1973 urtean sortua, 2020n itxi zen. Lantegia Mendiola industrialdean zeukan, eta torlojuak berotan forjatzen zituzten. |
Itxita |
Talleres Uzkate | 1976 baino lehenago sortua, 2002 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Kalebarren 20an zeukan. |
Itxita |
Tiburcio Larrea | 1953 baino lehenago sortua, 1958.eko jai egitarauan agertzen da oraindik. Lantegia Atxuri 11an zegoen. |
Itxita |
Tornillería Aras Industrias Aras |
Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Tornillería Barranco | 1962. urtean sortu zen, Barranco y Olamusu enpresa desegin zenean. 1982. urtean oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errekalde kaleko 17an zeukan. |
Itxita |
Tornillería José María Galarraga Industrias Placencia |
Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Tornillería Iterga Iterga |
Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Tornillería Lesarasti | 1988. urteko jai egitarauan agertzen da. Lantegia Estaziño, 9an zegoen. |
Itxita |
Tornillería Leturiondo Alcorta | 1960.ean sortu zen, Juan Leturiondo enpresari segida ematen. Hurrengo urtean Nicanor Iñurrietak, Juan Leturiondo izenpean, alboko lokalean ezarri zen. Leturiondo Alcorta 1965. urtean oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Errekalde kaleko 29an zeukan. |
Itxita |
Tornillería Oruesagasti | Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Tornillería Sear | 1965 baino lehenago sortua, 1988.ean oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Hasieran, lantegia Olean zeukan; 1968. urtean Estaziño kaleko 7ra pasa zen (Treviño Hermanos izandakoa). |
Itxita |
Tornillería Segur | 1965 baino lehenago sortua, 1970 oraindik Soraluzen zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Hasieran lantegia Atxuri kaleko 11an zeukan, baina gero Bergarara aldatu zen. |
Martxan (kanpoan) |
Tornillería Sesma | 1949 baino lehenago sortua, 1986 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Sagar-errekan zeukan. |
Itxita |
Treviño Hermanos | 1953 baino lehenago sortua, 1988.ean itxi zen. (2000. urteko jai egitarauan Treviño Hermanos S.L. iragarkia agertzen da). Lantegia Estaziño kaleko 7an zeukan. |
Itxita |
Alejandro Urrestarazu Urrestarazu Metalworking |
Gehiago jakiteko, sakatu hemen | Martxan |
Viuda de E. Azcarate Tornillería Azcárate |
1946 baino lehenago sortua, 2012 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Lantegia Santa Ana 24an zegoen hasieran, eta 1968. urtean Santa Ana 40ra pasa zen. |
Itxita |
Zuzamo | 1962 baino lehenago sortua, 1987 oraindik martxan zegoen (urte horietako jai egitarauetan agertzen da). Hasieran, lantegia Atxuri kaleko 7an zeukan; gero Mendiola industrialdera pasa zen. |
Itxita |
Erreferentziak
- ↑ Gehien bat Jai egitarauetatik ataratako datuak erabili dira.