Alzubiagako zubia (eu)
Alzubiagako zubia | |
---|---|
Ibaia | Sagar-erreka |
Urtea | XV. mendea |
Mota | Harri eta karea |
Luzeera | 4 m |
Zabalera | 1,50 m |
Altuera | 2 m |
Erabilera | Oinezkoak |
Azalpen orokorrak
Alzubiaga izena Arçubiaga izenetik dator, eta aintzinako izen izenak adierazten duenez, herriko zubi zaharrenetakoa da: Arçubiaga = harri + zubi + aga.
Inguru horretan gurdibidea, Igaratetik Olakorta eta Elgetara zihoana, Sagar-errekaren ezker aldetik zihoan. Ertaro bukaeran errekaren beste aldean errota eraiki zuten, burdinola moduan ustiatzeko. Barrena eta Igarate artean zenez, Aurtengo-bolua eta Aurteingo-Yguerea[1] esaten zioten.
Aurteingo Yguerea errota gurdibidearekin lotzeko zubi hau jaso zuten. Aurrekoa egurrezkoa izango zen, baina aurki harrizko zubia eraiki zuten. Zubi berria Arçubiaga deitzeko inguruan eta herrian ez ziren harrizko zubi asko izango.
Hasieran izena zubiarentzat bazen ere, aurki burdinola ere berdin deitu zuten: Arçubiaga aurretik eta Alzubiaga gero.
XVI. mendean burdinola zena barrena bihurtu zuten,
Kokapena
Azken mendeak
Armagintza alde batera lagata, XIX. mendean ogi errota bihurtu zuten Alzubiaga. Izena ere aldatu zioten: Errotabarri.
Seguraski orduan eraikiko zuten etxe berria errotaren ondoan, zubiaren parean. Zubia bihurtu zen errotara zuzenean sartzeko pasabidea.
XX. mendeko bigarren erdialdean, ibilgailuak pasatzeko zubia estuegi zenez, zabaldu zuten. Baina ez zuten zaharra bota, alboan erantsi zioten beste metro t'erdiko zubia, porlanezkoa.
XX. mende bukaeran, berriz, GOL lantegia zabaltzerakoan, Errotabarri baserria bota egin zuten eta hormatzarea jaso zuten bertan. Baina XVI. mendeko zubia ez zuten bota eta, nahiz eta inora ez eraman, oraindik zutik dirau.
Erreferentziak
- ↑ Aurtengo = tarteko, eta bolua = igerea = errota. Beraz, tarteko errota.