Gaceta de Madrid (eu)
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Gaceta de Madrid
Gaceta de Madrid[1] gaur eguneko Boletín Oficial del Estado-ren aurrekoa da.
1661 urtean sortu zen, Madrilen, Gazeta nueva de los sucesos políticos y militares izenarekin. Aldizkari pribatua zen, eta hurrengo urteetan hainbat izen hartu zituen. 1697 urtean Gaceta de Madrid izendatu zuten, eta izen honekin aurrera egin zuen XX mende arte.
1762 urtea Carlos III erregeak aldizkaria Koroarentzat hartu zuen, Espainiako aldizkari ofiziala bihurtuz; barneko zein atzerriko berriak gobernuaren ikuspuntutik zeuden idatzita. 1832 urtean hasi zen Espainiako Gobernua lege eta arau guztiak bertan publikatzen: behin agertu eta gero ofizialak ziren. 1866 urtetik aurrera, berriz, berriak gainontzeko eta iragarkiak desagertu ziren. Azkenik, 1936ko gerra garaian izena aldatu zioten: Gaceta de la República: Diario oficial alde batean eta Boletín Oficial del Estado bestean.
Soraluzeri buruzko agerpenak
Noizean behin, baina ez askotan, Soraluze agertu izan da Gaceta de Madrid aldizkari ofizialean. Batzutan, berrietan zetorrelako; bestetan, gobernuaren lege edo arauetan aipatzen zelako; azkenik, Soraluzeko Udalak argitaratutako iragarkietan.
Erabilitako izenak
Gaztelerazko izenarekin agertzen da beti, Placencia edo Placencia de las Armas[2]. Inoiz Plasencia edota Plasencia de las Armas moduan agertzen da.
Baina agertzen diren Placencia guztiak ez dagozkio gure herriari. Batzutan izena beste tokiei dagokie (Ternuakoa inoiz, edo Italiako Piacenza, edo Extremadurako Plasencia maizago) edota pertsonen abizenak.
Sailkapena
1900 urtea baino lehen Soraluze 120 aldiz baino gehiagotan agertzen da Gaceta de Madrid-en.
Azterketa errazteko, agerpen hauek gaiaren arabera sailkatu dira:
- Udala
- Epaitegiak
- Karlistadak
- Herritarrak
- Militarrak
- Erret Lantegia
- Euskalduna eta eskaerak ¿?
- Eskaera zuzenak (Compañía Anónima de Placencia de las Armas)
- Oharra. Kasu bakan batzuetan agerpen bat sailkapen batean baino gehiagotan agertzen da.
Erreferentziak
Hemendik kentzeko (bere tokietara eramatekoak)
1757/08/30. Lamoten liburua salgai
- Gaceta de Madrid, 35 zbk. 280 orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Liburu berria:... El Mapa, y desfripcion de la Real Fabrica de Armas de la villa de Piafencia, en Guipuzcoa : egilea Florencio Josepf Lamot jauna, lantegi horietako erret kontularia : ideia berezia eta arte duen lana; Jofeph Mathias Escrivano liburu-dendan topa daiteke, San Phelipe el Realen aurrean.
1808/07/15. Hileroko diruaren esleipena
- Gaceta de Madrid, 87 zbk. 813 eta 814 orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Madril, uztailaren 14a. Gure Jaun Erregearen bidaiaren albisteak jarraian.
- Bergara, uztailak 11.
- Gaur goizean Bere Maiestatea Tolosatik atera da, armak ekoizten zituzten herri honi eta Soraluzeri hilero-hilero 100 erreal esleitu eta gero, bertako biztanle langileek bizirik irauteko, edozein laguntza aurretik kendu baitzitzaien.
- Hiribildu honetarainoko igarobideetan, agur egiteko zain zituen justiziak jaso zituen. Hemen bere erret audientzira onartuak izan ziren agintari zibil eta eliztarrak zein mintegiko ikasleak. Guztiaren berri zehazt-mehatz jaso ondoren, gaueko bederatziak arte bere ministroekin hizketan egon zen. Bere Maiestatearen osasuna aldaketa gabe jarraitzen du, eta bihar bidaiarekin jarraituko du.
- ↑ Gaceta de Madrid. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Gogoratu Soraluze toponimoa ez dela ofiziala izan XX mende bukaera arte.