Erregetxe bigarrena (eu)
Errege-etxe bigarrena | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Herri-kaskoan |
Mota | Eraikina |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
Felipe II.aren garaian Soraluzen sortu zen, 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.
Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean Errege-Etxea moldatu zen, bertan errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.
Erreka ondoan egonda, oso tokia hezea zen eta bildutako armak herdoiltzen ziren; gainera, ufalak zirenean ura biltegietara sartzen zen, armak hondatuz. Bestekaldetik, Txara aldeko lurrak inoiz oso egonkorrak izan ez direnez, noizean behin lur jauziak gertatzen ziren.
Arazo hauek zirela eta, XVIII. mendearen bukaera aldean egoera txarrean zegoenez, 1.785 urtean Miguel Antonio de Jáureguik bigarren Errege-etxea proiketatu zuen[1], zaharraren aldamenean eraikitzekoa. Diru falta zela eta, plan honek ez zuen aurrera egin.
1.803 urtean Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, Errege-etxe berria herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Herriak dirua jarrita, proiektu hau aurrera eraman zuten eta 1.809 urtean inauguratu zen.
Artikuluak
- (1973) Plaentziako fabrikaren laurehun urteburuan. Juan San Martin
- (1980) Errege-etxea. La casa del Rey. Ramiro Larrañaga
- (1992) Un ejemplo de arquitectura industrial en la Guipúzcoa del siglo XVIII. La Real Fábrica de Armas de Placencia. Maria Isabel Astiazarain