Herri txiki, infernu handi (eu)
EITBko saio honek bakarrizketak, umorea eta bertsoak uztartzen ditu. Horretarako Mikel Pagadi, Zuhaitz Gurrutxaga eta Sebastian Lizaso bertsolaria herri txikietan barrena ibiltzen dira.
2018 urtean bosgarren sasoiari ekin zioten eta, besteak beste, Soraluzen egon ziren
Grabazioa
Programaren grabazioa bi zatitan egin zuten, gainontzeko programak bezela.
Aurretik, herritarren lekukotasunak biltzeko eta kaleko grabazioak egiteko, urriak X eta Y egunetan ibili ziren herriaren barrena.
Gero, urriak Xean, ekitaldi publikoa egin zuten. Polikiroldegiko aretoan (zinean) grabatzeko asmoa zegoen, baina 250 lagunentzako sarrerak agortu zirenez, frontoia prestatu izan behar zuten grabazioa egiteko.
Emisioa
Soraluzeri zegokion programa 2018ko azaroak 18an eman zuten, igandea, ETB1 katean, gaueko 10:00tan.
Edukia
Programak hainbat atal izan zituen:
- Sarrera
- Kristobal Kolon berak, Soraluzen jaioa!
- Jose eta Magdalena, "Total Crunch" gimnasio-makinan trebeak.
- Soraluzeko ondareak: "Marras" barraskilo erraldoia eta "Sorapedia".
- Soralizeko sexualitateaz gozatzen, Pedriri esker.
- Iker Soraluzeko alkatea eta plastikozko hontza, udaletxeko arduradunak.
- Ezoziren ortuan, irribarrea eta rantxerak nagusi.
- Lucio eta "perretxikozgailua", perretxikoz betetako izozkailu handia.
- Jose Ramon eta Zuhaitz, nor baino nor, egurra txikitzen.
- Gregorito "Sinatra", Soraluzeko "izarra".
Sorapediarako sarrerak
Programan, Mikel Pagadik hiru sarrera berri proposatu zituen Sorapediarako:
- Sinatra