Herri txiki, infernu handi (eu)

    Sorapediatik

    EITBko saio honek bakarrizketak, umorea eta bertsoak uztartzen ditu. Horretarako Mikel Pagadi, Zuhaitz Gurrutxaga eta Sebastian Lizaso bertsolaria herri txikietan barrena ibiltzen dira.

    2018 urtean bosgarren denboraldiari ekin zioten eta, besteak beste, Soraluzen egon ziren. 97. programa izan zen.


    Grabazioa

    Luzio Oruesagastirekin grabatzen

    Programaren grabazioa bi zatitan egin zuten, gainontzeko programak bezela.

    Aurretik, herritarren lekukotasunak biltzeko eta kaleko grabazioak egiteko, urriko lehen bi asteetan ibili ziren herriaren barrena. Hamar pertsonak elkarriztatu zituzten: Juan Luis Ugalde, Maddalena Zubizarreta eta Jose Manuel Lizarralde, Egoitz Unamuno, Pedro Mari Lete Pedri, Iker Aldazabal, Joxe Ramon Etxeberria, Luzio Oruesagasti, Ezozi Etxeberria eta Gregorio Uribe Sinatra.

    Gero, urriak 18an, ekitaldi publikoa egin zuten. Arane polikiroldegiko aretoan (zinean) grabatzeko asmoa zegoen, baina 250 lagunentzako sarrerak agortu zirenez, frontoia prestatu izan behar zuten grabazioa egiteko.

    Gero Zuhaitz Gurrutxagak esan zuenez[1], Soraluzekoa oso programa berezia izan omen zen, batez be jendearen harrera eta jarrerarengatik:

    Bene-benetan eskerrak eman nahi dizkiet Soraluzen hain ondo hartu gaituztenei. Frontoikoa momentua oso goxoa izan zen, 300 pertsonatik gora bildu ziren, ez dut gogoratzen saio bat horrenbeste aldiz txaloekin eta barreekin bideoak horrenbestetan moztu izana…


    Emisioa

    Soraluzeri zegokion programa 2018ko azaroak 18an eman zuten, igandea, ETB1 katean, gaueko 10:00tan.


    Edukia

    Programak hainbat atal izan zituen:

    Sorapediarako sarrerak

    Programan, Mikel Pagadik hiru sarrera berri proposatu zituen Sorapediarako:


    Erreferentziak