Manuel Tapia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:47, 16 apirila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Manuel Tapia Ballesteros
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 17..?
    Hil 18..?
    Profila Militarra, musikagilea


    Bizitza

    Manuel Joaquin Francisco Tapia Ballesteros-en bizitzari buruz zertzelada batzuk baino ez dauzkagu.

    Ez dakigu noiz eta non jaio zen. Militarra zen, eta Soraluzeko Erret Arma Lantegian lan egin zuen, Erregetxe berriaren (1809-1976) atezain. Gainera, soraluzetar batekin ezkondu zen 1816-05-06ean, Manuela Asencia Vergara Larreategui andrearekin hain zuzen.

    Soraluzen edo Bilbon ezkondu ziren ez dakigu. Soraluzeko parrokiaren fondoan ezkontza ziurtagiria besterik ez da gordetzen. Jatorrizko partida Bilbon omen dago, Asturiaseko 1. Infanteria Batailoiaren fondoan, Ezkontza, Bataio eta Hildakoen liburuan.

    1817. urtean Soraluzen atezain zegoen. Litekeena da urte batzuk aurretik herrira destinatuta etorri, bertan Manuela Ascensia ezagutu eta ezkondu. Eta jatorrizko ezkontza partida bere Batailoiaren fondoan gordeta geratzea.

    Manuela Ascensia honetaz ere dudak daude, izen-abizen bereko andrerik ez baita artxibategietan ageri. Bada Manuela Ascensia Vergara Aritia izenekoa, Soraluzen 1792-05-18an jaioa. Urte haietan bada Vergara Larreategui izeneko familia ere, ume asko izan zituena, baina ez da Manuelarik haien artean.

    1829-10-22an, berriz, José María Tapia Vergara izenekoa jaio zen. Aita, Manuel Tapia Ballesteros eta ama Manuela Vergara Sarriategui (hau da, segururena Larreategui, baina gaizki idatzia). Aurreko kasuaren moduan, Soraluzekoa bataio ziurtagiria baino ez da: jatorrizkoa Valladoliden dago, San Esteban parrokiaren gudari fondoan, 139 orrian. Ezkondu zirenetik 13 urte pasa zirenez, ez dirudi aurreko seme-alaba zenik: gainerakoak gudari fondoetan erregistratuta egongo dira.

    Dena dela, familia Soraluzera bueltatu omen zen: lau urte geroago Cecilia Candida Francisca izeneko alaba bataiatu zuten Soraluzen, 1833-10-04an hain zuzen.

    Cecilia hiru urte geroago hil zen, Gasteizen. José María semea Soraluzen hil zen, 1850-09-15ean. Eta 1880-07-09ean Asencia Vergara izenekoa hil zen Soraluzen; Manuel Tapiaren emaztea balitz 88 urte izango zituen.

    Ez da jakiten, berriz, Manuel Joaquin Francisco Tapia Ballesteros noiz eta nun hil zen.


    Lana

    Manuel Tapia honek Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. izeneko abestia osatu zuen, 1817. urtean, Erret Arma Lantegian atezaina zela artean.

    Abestia ez da Soraluzen ezagutu, baina Madrilgo Liburutegi Nazionalean gorde izan da orain arte.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. (jatorrizko partitura). Madrilgo Liburutegi Nazionala (Librería Nacional de Madrid)