Población general de España (eu)

    Sorapediatik
    Población general de España
    Población general de España. Azala.jpg
    Egilea Rodrigo Mendez Sylva
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1645
    Argitaletxea Roque Rico de Miranda
    Hiria Madrid


    Izenburu osoa

    Población general de España, sus trofeos, blasones y conquistas heroycas, descripciones agradables, grandezas notables, excelencias gloriosas y sucesos memorables, con muchas, y curiosas noticias. Flores cogidas en el estimable jardín de la preciosa antigüedad. Reales genealogías y catálogos de dignidades eclesiásticas y seglares.

    Espainiako herrialde orokorra, bere garaikur, blasoi eta garaipen heroikoak, azalpen atseginak, handitadun aipagarriak, bikaintasun loriotsuak eta gertakizun gogoangarriak, berri bitxi askorekin. Aintzinatasun preziatuaren lorategi estimatuan hartutako lorak. Erret genealogiak eta pertsona nabarmenen bildumak, elizako zein laikoak.


    Liburua zertan den

    Rodrigo Mendez Sylva, nahiz eta Portugalen jaio, Madrilgo kortean bizi zen (garai hartan Portugal Espainiaren erregearena zen eta). Sasoi hartako askoren moduan, oso genealogizalea zen, eta hainbat liburu argitaratu zituen. Aintzinean bere familia judutarra izan zenez, Inkisizioak atxilotu eta torturatu zituen, kristau prestuak ez zirelakoan. Nahiz eta torturatu izan, Rodrigo Mendez Silvak hanka egitea lortu zuen, eta Venezian hil zen.

    Genealogi liburuez gain beste hau idatzi zuen 1645 urtean (1671 berrinprimatu zutena). Bertan orduko Espainiaren azalpen zehatza egiten du atalka: Gaztelako erresuma, Estremadura probintzia, Andaluzia, Granadako erresuma, Aragoiko erresuma, Portugaleko erresuma, Nafarroako erresuma, Valentziako erresuma, Galiziako erresuma, Murtziako erresuma, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako probintziak, Kataluñako printzerria, eta Mallorka, Menorka et aIbiza uharteak. Liburua bukatzeko erret genealogia erantsi zuen.

    Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako probintzien azalpena. Azalpen orokorraren ostean, hiri eta herrien azalpena dator. Aurretik hiriak: Gasteiz, Orduña eta Hondarribia; eta herriak gero: Donostia, Bilbao, Arrasate, Gernika, Durango, Getaria, Mutriku, Tolosa, Ordizia, Segura, Soraluze, Gatzaga, Azkoitia, Alegia, Deba, Zumaia, Vergara, Azpeitia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Usurbil, Urretxu, Zestoa, Orio, Bermeo, Murga, Trebiñu, Urizaharra eta Elorrio.

    Nafarroako erresumaren azalpena. Hemen ere, azalpen orokorraren ostean hiri eta herrien azalpena dator. Aurretik hiriak: Iruñea, Tutera, Lizarra, Kaskante, Olite, Biana eta Tafalla; eta herriak gero: Zangoza, Peralta, Bera, Aibar, Gares, Milagro, Marañon, Artaxona, eta Baztan, Orreaga eta Erronkari ibarrak.


    Población general de España. Villa de Plasencia.jpg

    Soraluzeri buruzkoak

    (189. orrialdea)

    SORALUZEKO HIRIBILDUA. XV ATALA. Arrasatetik hiru legoatara Soraluze ikusten da, Markinako bailaran dagoena, Deba ibaiaren urek zeharkatzen dutela; hain nabarmen eta atsegina dela, izen hori gizalegez lortu zuela. Dorredun harresiek inguratzen dute, arrantza eta sagarretan oparoa, kontaezinezko moskete, arkabuz eta bestelako armak lantzen dituela.
    Hirurehun auzotar ditu, parrokia, eta ur gaineko moja komentua. Gaztelako Alfonso XII-k sortu zuen, mila hirurehun eta berrogeta hiruan, Logroñoko foruaz.
    Garibai, 3. liburua, 4. atala, 14. liburua, 19. atala, 15. liburua, 15. atala.


    Erreferentziak