Azalpena
Soraluzeko hiribildua Deba ibarraren erdi parean dago kokatua, ibaiaren eskuin ertzean. Herriaren kokapena ez da erosoa, oso leku estuan baitago eta, hori dela eta, etxeak malkarretan eraikita baitaude, sekulako maldetan gora egiten dutela. Hala ere, kokapen horren ondorioz herria ezinbesteko pausu bilakatu zen historikoki eta bertatik igarotzen ziren kostaldetik barruko aldera, Deba ibarra gurutzatuz, zihoazen bideak.
Herriaren altitudea, 100 m alegia, fundatu zen garaiko parametro orokorretan sartzen da, izan ere Deba ibaiak egiten duen meandroa aprobetxatu zuten herria bertan kokatzeko eta, horrela, babesteko neurri naturala lortu zuten.
Iparralde-hegoalde zentzuan dago orientatua eta, mendebalderantz luzatzen den beso txiki bat dauka. Herria horrela egituratu beharra zegoen, nahita nahiez, orubearen ezaugarri naturalek behartuta. Iparralde-hegoalde zentzuan egindako bi kale nagusiz osatua dago (Etxeburueta kalea eta Kalebarren). Kale horiek Deba ibaiaren gainetik ateratzen den kaleak mozten ditu elkarzutik (Santa Ana kaleak, alegia).
Herrigune historikoaren planoa
Herrigunearen mugak
Honekin batera doan planoan hiribildu honentzat adierazitako mugaketa hau da: Kalebarreneko etxeen atzeko aldea, justu-justu ibaiaren ertzetik, Santa Ana kaleko 12. zenbakiaren atzeko alderaino, hori ere barne. Gero, kale horretako 13. zenbakitik pasa eta, zuzen-zuzen, Pelota kaleko mugaraino. Hor angelu bat egin eta Santa Maria la Real elizarekin topo egin arte. Eliza inguratu, osorik, Etxaburueta kaleko atzeko alderaino, eta zuzen-zuzen jarraitu, Gabolas kaleko zenbaki bakoitietaraino. Hor, hautsi egiten da haiekin topo egin arte. Mugaketak etxe horien atzeko aldetik jarraitzen du, kale horretako 2. zenbakia duen etxearen iparraldeko fatxadaraino (Arregia dorrea), eta leku horretan itxi, hura inguratu eta ibairaino iristen da. Gero Kalebarreneko atzeko aldeekin elkartzen da.
Hirigunearen barruko aldeko banaketa ez da beste hiribilduetakoa bezain argia. Ikusten diren bost etxadiak bakunak dira. Etxeak, estuak baina oso sakonak, Erdi Aroko eta gure garairaino iritsi diren ereduei jarraituz eginak dira. Zenbait kasutan alde handia dago fatxadaren eta sakoneraren artean, adibidez Kalebarreneko zenbaki bikoitietan.
Eliza hiribilduaren bazter batean dago kokatua, hiribilduaren hego-ekialdean. Elizak babeserako funtzioa ere betetzen du eta Erdi Aroko hiribildu gehienetan egoten den lekuan dago kokatua. Hiribilduaren barruan espazio huts ugari dago. Handiena gaur egun aparkalekua den tokian dago, lehen Errege-etxea zegoen tokian, alegia. Hirigunearen erdian badago eraiki gabeko beste eremu bat ere: lehen etxeak zeuden lekuan orain plaza bat dago eta, horrez gain, Santa María la Real elizaren hego-mendebaldeko lur zatian ez dago etxerik.
Eremurik desartikulatuena, zalantzarik gabe, mugatutako eremuaren iparraldea da. Bertan hirigintza aldaketak nahiko sakonak izan dira eta, ondorioz, hiribildua berregitea hipotetikoagoa da.
Dena dela ere, ez da ahaztu behar hiribildu honek aztertzeko zailtasun ugari dituela, eta aurkeztutako mugapena dela hobekien egokitzen zaiona bertan dauden aztarna apurrei eta Gipuzkoan Erdi Aroan fundatutako hiribilduen ohizko joerari.
Ofizialtasuna
1998.ko otsailak 12an Eusko Jaurlaritza zerrendan sartu zuen. 2008 urtean, berriz, kontrol arkeologikoa egin zuten.
Herrigune historikoaren eraikin nabarmenak
Mapa kargatzen...
{"type":"ROADMAP","minzoom":false,"maxzoom":false,"types":["ROADMAP","SATELLITE","HYBRID","TERRAIN"],"mappingservice":"googlemaps3","width":"1000px","height":"800px","centre":false,"title":"","label":"","icon":"","lines":[],"polygons":[],"circles":[],"rectangles":[],"copycoords":false,"static":false,"visitedicon":"","wmsoverlay":false,"zoom":false,"layers":[],"controls":["pan","zoom","type","scale","streetview","rotate"],"zoomstyle":"DEFAULT","typestyle":"DEFAULT","autoinfowindows":false,"resizable":false,"kmlrezoom":false,"poi":true,"cluster":false,"clustergridsize":60,"clustermaxzoom":20,"clusterzoomonclick":true,"clusteraveragecenter":true,"clusterminsize":2,"imageoverlays":[],"kml":[],"gkml":[],"searchmarkers":"","fullscreen":false,"scrollwheelzoom":false,"locations":[{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arregia_Goikoa_(eu)\" title=\"Arregia Goikoa (eu)\"\u003E Arregia Goikoa\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Arregia Goikoa\n","link":"","lat":43.175272,"lon":-2.413272,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arregia_jauregia_(eu)\" title=\"Arregia jauregia (eu)\"\u003E Arregia jauregia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Arregia jauregia\n","link":"","lat":43.175434,"lon":-2.413567,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Batzokia_(eu)\" title=\"Batzokia (eu)\"\u003E Batzokia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Batzokia\n","link":"","lat":43.175099,"lon":-2.413673,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Eliz_ataria_(eu)\" title=\"Eliz ataria (eu)\"\u003E Eliz ataria\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Eliz ataria\n","link":"","lat":43.174246,"lon":-2.412738,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Erregetxea_(eu)\" title=\"Erregetxea (eu)\"\u003E Erregetxe\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Erregetxe\n","link":"","lat":43.17505,"lon":-2.413019,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Erregetxe_zaharra_(eu)\" title=\"Erregetxe zaharra (eu)\"\u003E Erregetxe zaharra\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Erregetxe zaharra\n","link":"","lat":43.173452,"lon":-2.413531,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Hiltegi_zaharra_(eu)\" title=\"Hiltegi zaharra (eu)\"\u003E Hiltegi zaharra\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Hiltegi zaharra\n","link":"","lat":43.174904,"lon":-2.413276,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Intxaurdieta_etxea_(eu)\" title=\"Intxaurdieta etxea (eu)\"\u003E Intxaurdieta etxea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Intxaurdieta etxea\n","link":"","lat":43.175396,"lon":-2.414408,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Jauregi_etxea_(eu)\" title=\"Jauregi etxea (eu)\"\u003E Jauregi etxea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Jauregi etxea\n","link":"","lat":43.17432,"lon":-2.413383,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Loiola_etxea_(eu)\" title=\"Loiola etxea (eu)\"\u003E Loiola etxea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Loiola etxea\n","link":"","lat":43.174402,"lon":-2.413403,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Mendikute_dorretxea_(eu)\" title=\"Mendikute dorretxea (eu)\"\u003E Mendikute dorretxea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Mendikute dorretxea\n","link":"","lat":43.176265,"lon":-2.414429,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Ormaetxea_jauregia_(eu)\" title=\"Ormaetxea jauregia (eu)\"\u003E Ormaetxea jauregia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Ormaetxea jauregia\n","link":"","lat":43.173943,"lon":-2.413212,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Pintorekua_etxea_(eu)\" title=\"Pintorekua etxea (eu)\"\u003E Pintorekua etxea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Pintorekua etxea\n","link":"","lat":43.174668,"lon":-2.412811,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Santa_Maria_la_Real_eliza_(eu)\" title=\"Santa Maria la Real eliza (eu)\"\u003E Santa Maria la Real eliza\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Santa Maria la Real eliza\n","link":"","lat":43.174253,"lon":-2.41242,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Udaletxea_(eu)\" title=\"Udaletxea (eu)\"\u003E Udaletxea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Udaletxea\n","link":"","lat":43.174244,"lon":-2.413091,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Zupide_jauregia_(eu)\" title=\"Zupide jauregia (eu)\"\u003E Zupide jauregia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Zupide jauregia\n","link":"","lat":43.17508,"lon":-2.414787,"icon":""}]}
Erreferentziak