Guía del viagero en España (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Liburua (eu) | izena = Guía del viagero en España | irudia = Guía_del_viagero_en_España._Azala.jpg | egilea = Francisco de Paula Mellado | hiz...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:29, 18 urria 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Guía del viagero en España
    Egilea Francisco de Paula Mellado
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1842
    Argitaletxea Gabinete Literario
    Hiria Madril


    Izenburu osoa

    Guía del viagero en España

    Espainian bidaiariaren gida


    Liburua zertan den

    Th. Mercierren gida honek Hainbat grabatu eta probintziaren mapa eder batez hornitua dago. Gipuzkoa sei bidaietan azaltzen du.

    Lehenengo bidaia, burnibidean (En camino de hierro), Irundik Brinkolara Norteko ferrokarrila erabiliz. Erderazko itzulpenean (M. Latasak egin zuen) bidai hau alderantziz egiten da, Brinkolatik Irunera hain zuzen.

    Beste bost bidaiak zalgurdian (Viages en carruage) egitekoak dira. Lehengo lauak Zumarragatik: Zumaiara, Debara (Soraluzetik pasatuz), Gatzagara eta Oinatira. Bostgarrena, berriz, Donostiatik Getariara.

    Liburua bukatzeko Aitzgorrirako igoera proposatzen du; inork ezer behar badu ere, Juan Agirre jauna Zegamako maisuarengana jotzeko aholkatzen du.


    Soraluzeri buruzkoak

    (200. orrialdea)

    Bergaratik irtenda, eskumara hartzen da Frantziako bidearen bila, eta berau ezkerrera utzita, zubi baten bidez Deba ibaia zeharkatu ondoren bertan dago
    SORALUZE. Gipuzkoa probintziako hiribildua, Bergarako barruti judiziala, Calahorrako elizbarrutia. 1.655 biztanle ditu eta itxura atsegineko eskualde sakonean dago. Parrokia dauka, merkatari-kofradiak hornitutako eskola nautikoa eta lehen mailako beste bat, mojen komentua eta sei ermita: laboreak eta lekaleak ekoizten ditu. Bertakoen industria abereen salmentak eta oihaletarako ehungailuetan datza; arma zurien eta suzko armen lantegia dago, eta mahai gaineko brontzezko erlojuena ere. Abuztuaren 15ean azoka egiten du. Zubi ederra dauka Deba ibaiaren gainean, herriaren bi erdiak lotzeko balio duena.
    Aurrera jarraituz, Maltzagako benta dago...

    Pare bat aipamen harrigarri datoz bertan. Alde batetik, merkatari-kofradiak hornitutako eskola nautikoa Plentziako eskola nautikoari legokioke, bertako cofradia de mareantes-ek antolatuta. Bestetik, abereen salmentak eta oihaletarako ehungailuek ez dute ematen Soraluzeri dagozkionik.


    Erreferentziak