Teknologia: atzekarga armak (eu)
Ahotik kargatu beharrean, atzetik (errekamaratik) kargatzen diren suzko armak dira.
Abantaila asko dituzte, horietako bat tiro kadentzia altuagoa. Aurrekargakoetan ahotik sartu behar da polbora, zapaldu, bala, zapaldu atzera... tiro egin baino lehen. Atzekargakoetan, jaurtigaiak pieza bakarrekoa izanik, nahikoa da errekamaran sartzea eta tiro egitea.
Beste abantaila garrantzitsua lortzen duten presioa da. Balak atzetik sartuta, errekamara ondo itxita geratzen da eta, polbora lehertzerakoan, ez da indarrik galtzen; modu honetan, balak askoz urrutiago hel daitezke.
Jaurtigaiak: kartutxoak
- Gehiago jakiteko, begira [[Teknologia: atzekarga jaurtigaiak (eu) | hemen].
Atzekarga sistemen garapena jaurtigaiekin batera egin zen, paraleloan.
Oinarria pistoia hartuta, ederto ikusi zituzten pistoiak polbora-zorroei eransteko abantailak, eta hainbat diseinu bitxi sortzen: Dreyse, Demondion, Gallager & Glandig, Silas Crispin...
Sistema hauek ez zuten arrakasta handirik izan, baina aurki nabarmendu ziren kartutxo modernoen ezaugarriak: polbora-zorro metalikoa, pistoia zorro ipurdian, balak kono formadunak eta kerik gabeko polbora.
Kartutxoek aurrekargako armen arazo asko bideratzen zituen, baina arazo tekniko berria sortu ere: fulminantea ganbara barruan geratzen zenez, kanpotik eragiteko sistema berria (giltza berria) behar zen.
Lefaucheaux sistema
Casimir Lafacheoux-ek asmakizuna aurrekargako armen diseinuan oinarritzen zen. Mota honetako kartutxoek ziria zuten alboan, eta nahikoa zen garai bateko "belarritik" ziri gainean jotzea fulminantea detonatzeko eta honek bolbora pizteko.
Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria "belarriak" sartu ahal izateko. Hala ere, urte batzuetan arrakasta izan zuen, agian "tradizionaletik" gertu zegoelako.
Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. Luis Raimundo Ibarra y Cortazar soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" [1] eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema.
Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen eta, azkenean, desagertu egin zen.
Eraztun-kolpekatzea
Lefaucheaux sistemako kartutxoek kokapen zehatza eskatzen zuten arma kargatzerakoan. Traba hau ekiditzeko, eraztun-kolpekatze sistema asmatu zuen.
Kartutxo mota hauetan fulminantea oinarrian zegoen, buelta guztian banatuta (eraztun modukoa sortzen); eta ez zuten inolako ziririk behar. Modu honetan kartutxoa edozein posizioan sar zitekeen ganberan, erabilera erraztuz.
Daw sistema
Sistema honetako kartutxoek fulminantea oinarriaren erdi erdian daroate, eta fulminantea detonatzeko nahikoa da perkutore batzekin jotzea. Gaur egun erabiltzen den sistema da.
Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta.
1861 urtean George Henry Daw armagile londondarrak François Schniderren patentea erosi zuen eta, honetu ondoren, 1862.ean patentatu zuen.
Sistema ona zenez, hurrengo urtetan saiatu zen munizioaren ekoizpena monopolizatzen, patentea erabiliz. Baina Eley Brothers Ltd. Enoresak auzitan sartu eta azkenean irabazi zion, patentea armei zegokiolakoan, eta ez kartutxoei. Ondorioz, munizio ekoizle denak hasi ziren erdiko kolpekatze sistemako kartutxoak egiten.
Eskopeten jaurtigaiak
Honez gain, eskopeta kartutxoak garatu ziren.
Zorroa kartoizkoa, eta balaren ordez perdigoi multzoa zuten barruan.
Fusilak
Eskuzko itxitura
Aurreneko itxiturak eskuz erabiltzen ziren; hau da, tiradoreak eskuz zabaltzen zuen errekamara, jaurtigaia sartu eta eskuz itxi.
Sistema desberdinak garatu ziren: Chassepot, Remington, Lefaucheux, Smith & Wesson...
Errepetizio fusilak
1860 inguruan Winchester-ek errepetizio fusila sortu zuen. Palanka baten bitartez, tiradoreak zikloa osatzen zuen atzera-aurrera mugimendu batez: atzerakoan polbora zorroa egotzi eta aurrerakoan jaurtigai berria errekamaran sartu.
Aurki antzeko sistemak sortu ziren: Mauser (Alemania), Lebel (Frantzia), Krag-Jorgensen, Mosin (Errusia), Springfield (EEBB), Lee (EEBB), SML (Britania Handia)...
XX mendean kargadore automatikoak sortu ziren: Polbora gasen indarra erabiliz, zikloa modu automatikoan egiten zen.
Bokatxa
Tiro egiterakoan, atzerako indarrek tiradorearen sorbalda min dezakete. Berau arintzeko, tutuaren puntarako bokatxak asmatu ziren, bertatik ateratzen diren gasak talka moduan aprobetxatzeko.
Arma zaharren birmoldaketa
Atzekargako fusilak agertu zirenean, Europako armadak sistema berriaren abantailez baliatzen saiatu ziren. Alde batetik, arma zaharrenak ordezkatu zituzten eta, aldi berean, aurrekargako fusil zaharrak atzekargako bihurtu zituzten.
Snider sistema
Jacob Snider estatubatuarraren Snider sistema (1860) bloke birakaria zen, eta malguki-kisketak finkatutako lerroan banda bat zuen. Bloke horrek orratza zuen, eta mekanismo osoa eskuinerantz irekitzen zen; hala, erabilitako kartutxoa atera eta berri bat sar zitekeen.
1867ko otsailaren 9an, Zuazubizcar, Isla y Cía.k bost urterako patentea erregistratu zuen (asmatze-pribilegioa 4.222), errekamaratik kargatzen den suzko armaren sistema, gerra eta ehizarako armentzat erabilgarri. Snider sistemaren bilakaera zen.
Kalkuluen arabera, La Euscalduna fabrikak 30.000 eta 35.000 fusil artean birmoldatu zituen Snider sistemekin.
Berdan sistema
1867. urtean Hiram Berdam amerikarrak beste sistema asmatu zuen, txarnela edo banda sistema izenekoa. Erreza eta eraginkorra zen, tiroa egiterakoan gasen presioek ezin baitzuten ireki, atzeranzko bultzadak are gehiago finkatzen zuelako.
Atzekargako fusilak birmoldatzeko, Espainiako Errege Artilleriak sistema hau aukeratu zuen. Berdam beharrean, Berdan Trapdoor (txarnela) edo Berdan sistema moduan ezagutzen zen.
Ehiza eskopetak
Eskakizunak askoz apalagoak dituztenez, ehiza eskopetek ez dute izan fusilen garapen teknologikoa.
Kartutxoak oraindik eskuz sartu behar dira, esateko. Eta atzerako indarrak askoz txikiagoak direnez, bokatxa modukorik ez dute.
Dena dela, XX mende hasieratik bi kainoitako eskopetak gailendu dira.
Erreferentziak
- ↑ "Privilegio de invención", patentea.