Jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak (eu)
Jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak | |
---|---|
Egilea | Aida López Urbaneja Lara del Valle Andrade Arturo Azpeitia Santander Agustín Azkarate Garai-Olaun |
Hizkuntza | Euskaraz / Gaztelaniaz |
Urtea | 2023 |
Argitaletxea | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hiria | Leioa |
Izenburu osoa
Pasaia-arloko jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak
Liburua zertan den
Gidaliburu honen asmoa administrazio publikoei eta talde teknikoei laguntzea da, hobeto ulertzeko bai askotariko eremuen ezaugarriak eta balioak, bai hiriko ibai-eremuak —hain ohikoak Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE)— hobetzeko jardun-irizpideak eta birgaitze-, lehengoratze- edo naturalizatze-neurriak. Gomendioak emateko tresna denez, malgua da.
Lehen atalean, liburuaren sarrera egiteaz gain, EAE-ko ibai-paisaiaren ezaugarriak biltzen ditu, helburu orokorrak eta metodologia. Markatzen dituen helburuak hauek dira:
- Eskaini: Leheneratze-proposamenak, bat etorrita erabilera mugakideekin
- Eskaini: Paisaia-balioak zaintzeko antolamendu-jarraibideak
- Eskaini: Diseinu jasangarriko jarraibideak eta naturan oinarritutako soluzioak
- Sustatu: Ibai-paisaia, korridore sozioekologiko eta pedagogiko gisa
- Sustatu: Errefetente gisa balioko duten gobernantza-estrategiak
Bigarren atalean, adibideak emate aldera, ibai-eremuetan paisaia-arloan izandako 16 kasu arrakastatsuak biltzen ditu.
Azkenik, hirugarren atalak ondoriak biltzen ditu, bai kasu bakoitzarena zein orokorrak.
Liburuak badu gaztelerako hertsioa ere: Guía de buenas prácticas en materia de paisaje. Espacios urbanos fluviales.
Soraluzeri buruzkoak
Hamasei kasu arrakastatsuetako bat Soraluze da. Guztira zortzi orrialde eskaintzen dizkio: lehen lauretan Soraluzeren deskribapen orokorra egiten da, eta azken lauretan kasua garatzen da; hau da, gaur egungo ibai-paisaia nolakoa den, eta garatzeko zer egin beharko zen.
Azpimarratzekoa da lanaren tonu baikorra: Soraluze kasua bikaina da, aukera asko eskeintzen dituena.
Liburuak honako laburpena ere eskaintzen du:
- TESTUINGURUA ETA BALDINTZATZAILEAK
- Hirigune kontsolidatua, haran baten hondoan dagoena. Hiria ibaiarekin paralelo hazi da, eta ibaiak egituratzen du herria; halaber, maldan gora hazi da, mendi-hegal malkartsuengatik. Haran estuaren morfologia dela-eta, ibaia hirigune historikoan ubideratu behar izan da, gogor bideratu ere, herria uraldietatik babesteko.
- NABARMENDU BEHARREKO JARDUNBIDE EGOKIEN EKINTZAK
- Leheneratze-proposamenak, bat etorrita erabilera mugakideekin:
- • Ubideratze-murruei balioa ematea, baita ibilguaren eta eraikinen arteko bufferrari ere, ibaiarekiko harreman zuzena sustatzen duen eta uraldiak moteltzen dituen zerrenda gisa.
- Paisaia-balioak zaintzeko antolamendu-jarraibideak:
- • Ibai-fatxadaren gainazala tratatzea eta ibaira begira dauden eraikinen eraikuntza-elementuak antolatu eta babestea (begirada afektiboa ibaiari).
- • Ibaiertzei tratamendu desberdina ematea; batetik, ur-xaflaren kotara dagoen pasealeku publiko bat dago —uholde-gune berau—, eta, haren aurrean, pasealeku bat dago gainazalean, ubideratze-murru gogorraren gainean.
- • Altzari eta argiztapen egokituak jartzea, egokiro zainduta tokiko idiosinkrasia paisajistikoa.
- • Ibai-fatxada osatzen duten industria-ondare hidraulikoaren elementuei balioa ematea.
- • Ibaiarekin harreman zuzenekoa duten eremu libre narriatuak berroneratzea.
- Diseinu jasangarriko jarraibideak eta NBSak:
- • Ekologia leheneratzea, bat etorrita uholde-guneetako erabilera sozialarekin.
- • Ibai-ibilguaren eta hirigune historikoaren arteko muga biguna sustatzea.
- • Ibai-habitatari on egiten dion eta higadura-arazoak arintzen dituen (lurzorua finkatzen duen) erriberako landaredia zaindu eta indartzea.
- • Ur-xaflarekin harreman zuzenekoa edukitzeko topalekuak formalizatzea (materialtasun iragazkorreko ibai-pasealekua).
- Ibai-paisaia igarobide sozioekologiko eta pedagogiko gisa sustatzea:
- • Ibaiaren konnotazio positiboa goratzea, hirigunetik igarotzen den tokian.
- • Ibilgua bera eratzen duten tokiko ibai-paisaiako elementu garrantzitsuak mantendu eta baloratzea; hala nola jalkinen arrasteagatik sortutako irlak, presek sortzen dituzten pilatzeak eta emariaren irregulartasuna.
- Erreferente gisa balioko duten gobernantza-estrategiak:
- • Komunitateko bizikidetza- eta zaintza-eremuak ezartzea; adibidez, ibaira begirako hiri-baratzeak.
- HOBETZEKO PROPOSAMENAK
- • Asko-gutxi narriatuta dauden edo «atzealde» kutsua izaten jarraitzen duten ibaira begirako fatxadak kalitate estetikoa zaintzea.
- • Ibai-ardatza elementu egituratzaile gisa kontsolidatzea, gaurko ibilbideko tarteei eta eremu libreei segida emanez.
- • Ur-ibilguari lotutako eremu libreen sisteman irisgarritasun unibertsala bermatzea.
- • Ibaira lotutako eremu libreak berroneratu eta naturalizatzea.
Soraluzeri dagokion zatia irakurtzeko sakatu hemen.