San Millán y Villalegre markesaren ola (eu)

    Sorapediatik

    Izena

    San Millán y Villalegre markesaren ola.

    Erderaz, fragua del Marqués de San Millán y Villalegre


    Historia

    Ola honen alboan markesaren etxea zegoen, eta ondoan Tolarecúa izeneko etxea, bere ortuarekin.

    Honetaz gain, San Millán y Villalegre markesak hainbat ola zituen herrian: Igarateko arma lantegia, Sagarragako barrenoa eta Olabarrenakoa ere markesarenak ziren.

    1861. urtean orduko markesak, Luciano Porcel y Valdiviak jaunak, hauek denak saldu zizkion José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jaunari (industriala eta herriko alkatea). Salmenta bitxia izan zen, canon eufitéutico baten ordez; hau da, "betiko" alokairu baten modukoa, urteko 1.815 erreal hain zuzen.

    Urteetara, ola hau fabrika zaharra bilakatu zen.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak