Eusebio de Calonje (eu)
Eusebio de Calonje y Motta | |
---|---|
Jaio | 1878 |
Hil | 1928 |
Profila | Enpresagizona Militarra |
Bizitza
Abizena bi modutan agertzen da: Calonje eta Calonge.
Aita militarra zuen, Eusebio Calonje y García Vicuña, Brigada Jenerala. Bere anaia gazteagoa Alejandro de Calonje y Motta izan zen.
Aitaren moduan, karrerako militarra izan zen. Hil zenean Artilleria komandantea zen.
Alfonso XIII erregeak Gentilhombre de Cámara con ejercicio izendatu zuen, anaiaren moduan. Berez, titulua ohorezkoa zen eta ez zekarren inolako lanik, erregearen estimukoei ematen zitzaien bakarrik.
Soraluzeko lantegiaren zuzendaria izan zen hamabost urtetan, 1913 urtetik 1928ko urtarrilak 2an hil zen arte. Ostean, Rafael Hernández Francés izendatu zuten.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- SAPA. Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985). Victor Placencia Mendia