«1513.eko orube esleipena. Herlaibia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: Fitxategi: Archivos_Municipales_(1481-1520)._Azala.jpg | thumb | right | 300px | Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-15...)
     
    No edit summary
    14. lerroa: 14. lerroa:
    [[Fitxategi: 1513.eko_orube_esleipena._Herlaibia_(lehen).jpg | thumb | left | 300px | 1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin baino lehen]]
    [[Fitxategi: 1513.eko_orube_esleipena._Herlaibia_(lehen).jpg | thumb | left | 300px | 1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin baino lehen]]
    ==Herlaibiako eszenategia==
    ==Herlaibiako eszenategia==
    1513.eko agirietan agertzen denez, esleipenaren aurreko bi kokapen aipatzen dira:
    1513.eko agirietan agertzen denez, esleipenaren aurreko hiru kokapen aipatzen dira:
    *  
    * Juan de Mondragon-en etxea (etxetxoa ere). [[Atxuri kalea (eu)|Atxurin]] zegoen, bertako [[Errekaldeko harpasuak (eu)|harpasuetarako]] jeitsieratik iparraldera.
     
    * Canteraeta. Gaur egungo Errekalde kaleko 16 eta 18 zenbakien ingurua. Bertako etxeak, mendialdekoak, ''Kantera'' izenarekin ezaugutu izan da orain arte.
    * Pero Urtís d’Eyçaguirre-ren sagastia. Canteraetan, mendialdean (gaur egungo 16 eta 18 zenbakietan).


    [[Fitxategi: 1513.eko_orube_esleipena._Herlaibia_(gero).jpg | thumb | center | 800px | 1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin eta gero]]
    [[Fitxategi: 1513.eko_orube_esleipena._Herlaibia_(gero).jpg | thumb | center | 800px | 1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin eta gero]]

    22:08, 24 iraila 2022(e)ko berrikuspena

    Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520)


    1513.eko orube esleipena

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Herriko biztanle kopurua handitzeko asmoz, 1513. urtean Soraluzeko Udalak orubeak doan esleitzea erabaki zuen, etxea jasotzeko interesdunak auzokide edo auzokideen seme baziren.

    Erabaki hau Udal irekian onartu zen, urtarrilak 9an. Egun hartan herriko auzokideen erdia baino gehiago bildu zen, Pedro Sanchez de Yturbe alkatea, Sancho Yvannes de Arechaga sindiko prokuradorea eta Andrés de Yrure eskribauaz gain.

    Udalak bi esparru eskaini zituen, biak udal lurrak izanda: Herlaibian bat (gaur eguneko Atxuri eta Errekalde ingurua) eta Gabolatsen bestea. Biak errege bidea eta Deba ibaiaren artean zeuden.


    1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin baino lehen

    Herlaibiako eszenategia

    1513.eko agirietan agertzen denez, esleipenaren aurreko hiru kokapen aipatzen dira:

    • Juan de Mondragon-en etxea (etxetxoa ere). Atxurin zegoen, bertako harpasuetarako jeitsieratik iparraldera.
    • Canteraeta. Gaur egungo Errekalde kaleko 16 eta 18 zenbakien ingurua. Bertako etxeak, mendialdekoak, Kantera izenarekin ezaugutu izan da orain arte.
    • Pero Urtís d’Eyçaguirre-ren sagastia. Canteraetan, mendialdean (gaur egungo 16 eta 18 zenbakietan).
    1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin eta gero

    Orube berrien balizko kokapena

    1513.eko errejistroetan agertzen diren datuak erabilita, hau izan zitekeen esleitutako orubeen balizko kokapen bat, Atxuriko zubitik hegoaldera:

    Abizenei erreparatzen badiegu, orubeen jabe berri batzuk Ezozia bailarakoak zirela ematen du: Iribe, Irigoin, Iturbe.


    Dudak

    Iturriak

    Orube esleipena aztertzeko Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520) liburua erabili da.

    Bertan (99-104 orrialdeak) 1513/01/09ko ordenantza jasotzen da, Javier Elorza egileak transkribituta.

    Jatorrizko agiria Soraluzeko Udal Artxiboan gordetzen da, "Udalaren pribilejioen liburua (1481-1618)" agiri bilduman; 389. orritik (aurrekaldea) 392. orrira (aurrekaldea) hain zuzen.

    Agiriaren transkribapena irakurtzeko, sakatu hemen.


    Erreferentziak

    Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520). Javier Elorza (Eusko Ikaskuntza 2001).