1598.eko izurritea. Testamentuak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Jcao wikilariak «1598ko izurritea. Testamentuak (eu)» orria «1598.eko izurritea. Testamentuak (eu)» izenera aldatu du)(r)en berrikusketa, ordua: 18:30, 28 apirila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    esa enfermedad tan negra liburuaren azala
    Oharra: Sarrera hau José Antonio Azpiazuk idatzitako esa enfermedad tan negra. La peste que asoló Euskal Herria (1597-1600)[1] liburuaren zati baten itzulpen askea da.
    Oharra: XVI mendean, Euskal Herrian biztanle helduen %25ak egiten zuen testamentua. Izurrite garaian antzeko ratioa izango zen: alde batetik gehiagok nahiko zukeen egitea, baina bestetik eskribauen falta zen (hanka eginda).


    Lehenago komentatu dugu Pedro de Iriarte Legorretako zirujaua gaixotu egin zela Azkoitian hainbeste gaixo artatu ondoren, eta testamentua urrutitik eman zuela: gaixoen arteko patu arrunta zen. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Soraluzeko Izagirreko gaixoak zaindu zituen zirujauari, baita Izagirreko jaun-andreei ere. Kasu honetan testamentua andra-gizonen izenean idatzi zuten, izurrite garai hartan jarrera oso ohikoa: zalantzarik gabe gaixotasunaren zantzurik txikienak andra-gizonengan eragina izango zuelakoan, ordurarte moduan elkarrekin jarraitu nahi zuten.

    Testamentuak jasotzen du bikote-elkartasunaren eta etsipenaren batuketa:

    Juan Ibáñez de Izaguirre eta bere emaztea, Maria Martínez de Iraola andrea, Plasenciako Izaguirre[2] oinetxearen jabeak, Juan Ibáñez jauna gaixorik dagoela eta izurrite gaitz kutsakorra dela susmatuz, eta Maria, berriz, inolako gaixotasunik gabe, baina errezeloz eta beldurrez, eta senar-emazteak ados egonda, ongi ezkonduak eta maitatuak, konformidade berekin bizi eta hil nahi dugu, eta biok sinesten dugula diogu (fede aitorpen zabala dator jarraian) eta fede katolikoan bizi eta hiltzeko nahia adierazten dugu, aingeruen erregina abokatu gisa hartuta, hiltzerakoan gure gorputzak San Frantzisko zoriontsuaren abituaz jantzi dizkiezaguten.

    Beren azken borondatea dela ezartzen dute, eta halaxe aldarrikatzen dute: Aipatutako emaileak Izagirre etxeko ateen atalasean daudela, eta eskribaua eta lekukoak apur bat desbideratuta, aipatutako gaiz kutsakorrarekin arduratuta.... Eguna 1598.eko abuztuko 4an izan zen, eta testamentua Lucas de Iraola eskribauak idatzi zuen, lekukoak bertan zirela; horietako bat Juan Abad de Saloguen izan zen, ...aitortu eta sakramentatu zituena... (ziuraski distantzia zuhurrean).

    Beste lekukoak beren zaindariak ziren, Juan Perez de Argárate eta Andres de Iraola, etxetik irten ez zitezen arduratzen zirenak, ...justiziak etxe horretako ateetan jarritako zaindari gisa aritzen zirenak. Iriarte zirujauaren kasuan bezala, egileek ez zuten sinatu, izurriteak eragindako gaixotasun kutsakorraren ondorioz Lucas de Iraolak senarrarengana hurbildu ezin izan zuelako, eta arrazoi beragatik ezta emakumearengana ere, ...eta haren eskariz sinatu zuten Juan Abadek eta Andres de Zabaletak[3].

    Izarre baserria (J.C. Astiazarán 1979)

    Eskribauaren laguntza, kutsatzearen beldurragatik sinatu ezin bazuten ere, beste askok izan ez zuten aukera zen. Horren harira, Joan de Iturraoren eta Katalina de Ernizquetaren kasuekin alderatu daitezke. Lehenengoa arma merkatari garrantzitsua zen -ehunka arkabuz eta moskete salerostetan aritzen omen zen-, eta testamentua ematerakoan, nahiz eta eskribaua izan, ezin sinatu: Eta nire gaixotasunaren larritasunagatik, sinatzen dakidan arren eta ohitura dudan arren, ez zuen sinatu ezin zuelako. Larritasunak ez zituen kutsatuak fisikoki eragozten, errezelo hutsak baizik[4].

    Katalina Ernizketakoak, baina, ez zuen bere azken borondaterako eskribaurik lortu: gaixorik zela eskribaurik gabeko testamentua egin baitzuen 1598.eko urriak 23an (AHPO, I-3759 f. 244). Prudencio de Iraola senarrak ere ezin izan zuen lortu eskribauak emandako lasaitasunik, baina bere azken borondatean, handik gutxira idatzitzakoa, Sebastian de Jauregi kirurgialariaren eta Juan Abad de Saloguenen laguntasuna izan zuen, Iraolaren lekukotza eman zutenak, ...gaixotasun kutsakor batek jota...

    Herri osoa mehatxatzen omen zuen izurriteak ekarritako barne-miseriak elizgizonen kontzientziak ere eragin zitzakeen. Domingo de Olariaga lizentziadunaren kasua, Soraluzen apaiz onuraduna, hala dela dirudi. Nahiz eta bere testamentua, teorian, osasuntsu zela idatzi zuen, bere artaldea erasotzen zuen giro pestifero tragikoaren eraginpean egin zuen da. Transmititzen den ezkortasuna agerian geratzen da, bera hilkorra den gogoeta bere fededunei larriki eragiten zien atsekabeak larriagotzen baitu: Osasuntsu egonda eta gorputzeko gaixotasunik ez izanda, bizitzaren laburtasuna eta haren miseriak kontuan hartuta, eta egia izanik hil egin behar dudala...[5].

    Izurria zela eta, gaixoen osasun-zaintzaileen patua oso prekarioa zen; ospitale-neskame, lurperatzaile, apaiz zein zirujauak etengabe kutsatzen ziren, lehen aipatutako Azkotiako Pedro de Iriarteren kasua bezala. 1599ko abenduaren 4an bere testamentua idazteko agindua eman zuen Sebastián de Jáureguik, Soraluzen lan egin zuen zirujauak. Agiriak garbi adierazten ez duen arren, susmagarria da kutsatutako gaitzak jota zegoela. Bere testamentuan ...gaixorik eta ohean... bezalako esamoldeak irakurtzen ditugu, eta horri gehitzen zaio: ...heriotzaz arduratuta....


    Erreferentziak

    1. Aterpea bilduma (Ttarttalo 2011).
    2. Izarre baserria.
    3. AHPO, I-3758 252 o.
    4. AHPO, I-3759, 150 o. 1599ko maiatzaren 19a.
    5. AHPO, I-3759 388 o.