«1598.eko izurritea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    105. lerroa: 105. lerroa:
    San Roke izurriteen kontrako patroia izanik, nafarreri izurritean harenganako debozioa asko hazi zen. Eta 1597 urterako [[San Roke txiki irudia (eu)|San Roke]] eta [[San Sebastian irudia (eu)|San Sebastianen]] irudien erretaula-hornazina eraikitzen hasi ziren. Hala baieztatzen du Joan Ibañez (Eizagirre baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek 1598ko abuztuan egindako testamentuak. Testamentuak honela dio:
    San Roke izurriteen kontrako patroia izanik, nafarreri izurritean harenganako debozioa asko hazi zen. Eta 1597 urterako [[San Roke txiki irudia (eu)|San Roke]] eta [[San Sebastian irudia (eu)|San Sebastianen]] irudien erretaula-hornazina eraikitzen hasi ziren. Hala baieztatzen du Joan Ibañez (Eizagirre baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek 1598ko abuztuan egindako testamentuak. Testamentuak honela dio:


    ::''Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko...’’<ref>Ytem, mandamos para ayuda de hazer el rretablo de las imágenes de san rroque y san sebastián, doze reales y dos ducados (respectivamente) y se paguen de misas...</ref>
    ::''Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko...''<ref>Ytem, mandamos para ayuda de hazer el rretablo de las imágenes de san rroque y san sebastián, doze reales y dos ducados (respectivamente) y se paguen de misas...</ref>


    Urte bi beranduago, eskultura-lanak bukatuta zeuden eta gastua herritar guztien artean banatu zuten, Pedro Iraolakoa eskribauak 1599ko abuztuaren 1ean jasotako aktaren arabera: ''...herritarren artean laurogeita lau dukatak banatua, Pablo Urrutiakoari ordaintzeko...''<ref>...se haga repartizión entre la poblazión de los ochenta y quatro ducados, a fin de pagar a Pablo de Urrutia...</ref>
    Urte bi beranduago, eskultura-lanak bukatuta zeuden eta gastua herritar guztien artean banatu zuten, Pedro Iraolakoa eskribauak 1599ko abuztuaren 1ean jasotako aktaren arabera: ''...herritarren artean laurogeita lau dukatak banatua, Pablo Urrutiakoari ordaintzeko...''<ref>...se haga repartizión entre la poblazión de los ochenta y quatro ducados, a fin de pagar a Pablo de Urrutia...</ref>

    23:02, 7 azaroa 2019(e)ko berrikuspena

    XVI mende bukaeran Izotz Aro txikia hasi zen eta, orokorrean, eguraldia zakartu zen. Lehorrean, uztak galdu edo atzeratu ziren; eta itsasoan, ekaitzak arrantza zein garraioa zaildu zituen, batez ere negu partean.

    Ondorioz, XVI mendetik XIX mendera izurriteak asko zabaldu ziren. Oso gogorra izan zen XVI mende bukaerako nafarreria edo baztanga[1] izurritea.


    1597 urtea: hasiera

    Izurria mendebaldetik heldu zen Gipuzkoara, kosta aldetik. Aurreko negua oso hotza izan zen, eta inoiz larregizko beroak ere izan ziren; uda eta udazkena beroak eta umelak etorri ziren, gaixotasunak zabaltzeko oso eguraldi aproposa.

    Apirilean izurritea Galiziako Ferrolen eta Kantabriako Lau Hirietan[2] sartu zen, eta uztailean Bizkaiko itsasertzera (Lekeitio, Mendexa eta Berriatua) heldu zen. Eta uztaila-abuztuan Donostia eta Pasai San Pedro kutsatu zituen.

    Arduratuta, Gipuzkoako Aldundiak probintziako herriei hainbat neurri hartzeko aholkatu zien[3]: hasteko, herri sarrerak zaindu, kostaldeko kutsatutako herrietatik zetorren guztia atzera botatzeko; bigarrena, beharrezko baimenak ibiltariei eskatu; hirugarrena, eskaleei sarrera ukatu, nahiz eta baimenak izan; azkenik, Espainia eta Frantzia arteko muga itxi.

    Dena dela, neurri hauek ez ziren ezarri modu berean herri guztietan, eta urrian izurria Lezon sartu zen, eta azaroan barnealdeko hiru herritan: Asteasu, Oñati eta Oiartzunen.

    Neguarekin batera izurriak atzera egin zuen, eta bideak zabaldu ziren. Eta kutsatutako herrietan etxeak garbitzeari ekin zioten, bertarako sarbidea baimendu baino lehen. 1598ko martxoak 22an korrejidoreak, Donostia bisitatu ostean, izurritea desagertu zela bermatu zuen.


    1598 urteko uda

    Baina, udako beroarekin batera, 1598ko uztailan izurritea berpiztu zen Bilbon, Donostian, Soraluzen, Oñatin, Errenterian, Astigarragan eta Lesakan: ‘’Agiria izurritea Bilbon agertu dela esanez, baita Oñatin, Soraluzen eta Donostian, eta Iruñako erregeordeak Nafarroarekin harremanak izateko jarritako baldintzei buruz (1598/07/09)’’[4].

    Aurreko urtean Aldundiak agindutakoak indarrean jarri ziren atzera. Eta, hainbat lekutan, jendea egoeraren jakinean jartzeko herriko ateetan oholak jartzen zituzten kutsatutako herrien izenekin.

    Jose Antonio Azpiazu historialariaren arabera, urte hartako bi herri zigortuenak Soraluze eta Oñati izan ziren.

    Zerrenda beltzak

    Informazioa zerrenda beltzen bidez zabaltzen zen. Oraindik izurritetik libre ziren herriek kutsatutako herrien zerrendak jartzen zituzten agerian, jendea bertara ez joateko. Logroñon, esateko, abuztuan izen hauek jarri zituzten harresietako ateen ondoan jarritako oholetan: Oñati, Soraluze, Bergara, Donostia, Astigarraga, Trasmiera, El Ferrol, Torrejón de Velasco, La Puebla de Montalban, Ascartza, Elorriaga, Arkaia[5].

    Zerrenda beltzean egoteak kalte ugari ekartzen zion edozein herriari. Bergara eta Elgoibar, esateko, Errioxako zein Arabako zerrenda beltzetan agertu ziren eta, Gasteizeko gari-merkatuarekin harremanak zabalik mantentzeko, abuztuak 31an Logroño eta Gasteizko alkateei adierazi zizkien, idatziz, herri hauetan gauzak ondo zeudela eta izenak zerrendatik ezabatzeko.

    Isolamenduak

    Kutsadura ekiditzeko kutsatutako herriekiko harremanak zeharo eteten ziren.

    1598ko udan izurritea Soraluzera heldu zenez, Bergaran (1598/07/18) zein Eibarren zaintza taldeak antolatu zuten, gau eta egun, Soraluzetik etor zitekeen inori sarrera debekatzeko.

    Talde hauetan herri guztiak hartzen zuen parte: kaletarrek, baserritarrek, apaizek eta andra ezkongabeek zein alargunek.

    Zaintza taldeak eratzea gutxi iritzita, soraluzetar batzuk Osintxuko dendaraino heltzen zela eta, abuztuak 31an Bergarako Udalak oholesia[6] antolatu zuen Mugarri parean, erdi-erdian ate handia zuela.


    Izurritea Soraluzen: Kutsatuak

    Kutsatuen bizitza

    Inor kutsatze zenean, etxetik irtetzeko debekua jartzen zioten, eta isolatuta geratzen ziren. Gainontzeko bizilagunek beste etxeren bat topa behar izaten ziren, eta ez zen lan erreza, kutsatzeko beldurra zegoen eta.

    Izagirre baserrian (gaur eguneko Izarre) gertatutakoak gauza asko argitzen ditu. Bertako jabeak, Juan Ibáñez de Izaguirre eta Ana Eizaguirre de Iraola anai-arrebak, kutsatu zirenean, gainontzeko senide, morroi eta neskamek alde egin zuten. Neba-arrebak bakarrik geratu ziren baserrian, zaintzapean, beste inora joateko debekuarekin.

    Juanen suinaren bidez, Martín Ruiz de Aguirre, Sebastián de Jauregui herriko medikuaz kontratua egin zuten. Ez bakarrik artatzeko, baizik eta jaten emateko ere. Bisitako 15 erreal koarto kobratuko zituen, botikez gain. San Antonio egunean (1598/09/02) 100 erreal koarto aurreratu zizkioten medikuari, gainontzekoak osatu edo hil ostean kitatuko zituztela.

    Medikuak egunero bi aldiz joan behar zuen baserrira, janaria aurretik prest, gaixoei ahora jaten emateko. Guztira 51 aldiz joan zen, eta erabiliko botikek 56 erreal koarto balio zuten.

    Neba-arrebak osatu ziren, baina handik gutxira hil ziren, Ana aurretik eta Juan gero. Fakturak kitatzeke zeuden oraindik, eta Sebastián de Jauregui medikuak auzia jarri zien bermatzaileei: Martín Ruiz de Aguirre bera eta Juan de Loyola armagilea (kutxagilea). Azkenean irabazi egin zuen[7]

    Testamentuak

    Gaixotu eta gero, askotan kutsatuek[8] testamentu berria egiten zuten. Aipatutako neba-arrebek, Juan Ibáñez de Izaguirre eta Ana Eizaguirre de Iraola, gauza bera egin zuten.

    1598ko abuztuan 4an Lucas de Iraola eskribauak testamentuak prestatu zizkien, eta Izarre baserriraino igo zen. Sinadura bertako ateetan egin zen, barrura sartu barik:

    …testamentugileak Izagirre etxeko atalasean zeudela, eta eskribaua eta lekukoak pixkat aldenduta, aipatutako gaitz kutsakorraren beldurrez…[9].

    Eskribauak testamentua irakurri zien, eta hiru lekukoek sinatu zuten: Juan Abad de Saloguen abadeak (aurretik aitortu eta azken sakramentuak eman zizkiena), Juan Pérez de Argárate eta Andrés de Iraola, azken hauek baserriko ateak zaintzen zituztenak.

    Testamentugileek, Juan eta Ana, ez zuten sinatu, eskribauak beraiengana hurbiltzeko beldurra zela eta. Haien ordez Juan Abad eta Andrés de Zabaleta jaunek sinatu zuten.

    Gauza bera gertatu zitzaion Joan de Iturrao armagilea aberatsari, ez zuela testamentua sinatu ezinean, nahiz eta sinatzen jakin; hau da, ez zioten laga. Eta, denbora faltan, askotan testamentuak eskribau barik eman ziren, Catalina de Ernizqueta eta Prudencio de Iraola andra-gizonen kasuaren bezela.

    Sagarraga baserriaren ondarrak (Eli Lakuesta 1975)

    Hil eta gero

    Gaixoa hiltzen bazen, lurperatu behar zen. Hilotza eraman eta ehorzerakoan kutsatzeko beldur handia zela eta, ez zen erreza ehoztzaileak topatzea… baina pattarrak kutsadura ekiditzen omen zuenez…

    Azkena kutsatutako gauza guztiak erretzea izaten zen: arropak, oheak, altzariak… inoiz etxeak ere. Pedro de Sagarraga armagileari Sagarraga etxea bi aldiz erre zioten:

    …Soraluzetik legoa laurdenetara kutsatu egin zen, eta Soraluzeko etxe asko, eta kutsatutakoak hartzeagatik arropa asko erre ziren, bost hilabete baino gehiago giltzaperatuta egon ziren, eta herri ondoko etxe bat erretzeko agindu zuten, eta gauza gehiago…


    Izurritea Soraluzen: Kutsatu gabekoak

    Giroa

    1598 urteko udan Soraluzen ez zen giro. Ahal zutenek alde egin zuten, beste herrietara edota baserrietara, izurritearengatik ihes. Baina ihes egiteko aukera bizkor bukatu zen, gainontzeko herrietan izurrite iragarkiak zabaldu bezain pronto.

    Geratu zirenak izurritearen menpe bizi ziren, beldurrez. Gaixotu ez baziren, etxekideren bat gaixotu ostean osasuntsuak etxetik botatzen zituzten. Honetaz gain, jatekoak ere falta, kutsatutako baserrietan inork lanik ez zuelako egin eta bideak itxirik zirelako. Eta lanerako jendea eta osagaiak ere falta. Giro oso apal zegoen, Domingo de Olariaga abadearen testamentuak adierazten duenez:

    ...osasuntsua izanik eta gorputzaren gaixotasunik gabe, bizitza laburra eta miseriaz beteta dela kontutan hartuta, eta hil behar dudala egia denez…

    Gosea

    Izurritearengatik bideak ixten zirenez, udal gehienek garia biltzen zuten, askotan herritarrei dirua mailegutan eskatuz. Bergaran, esateko, 1598ko abuztuko 23an udalak bilkura irekia deitu zuen: Oñati eta Soraluzeko izurriak gero eta handiagoak zirenez, etorkizunean edozein gauza gertatzen bazen bi mila dukateko mailegua onartu zuten garia eta beste beharrezko gauzak erosteko.

    Kutsatutako herriendako, nahiz eta dirua egon, oso zaila izaten zen garia erosi eta biltzea. Kutsatzeko beldurraz, inork ez zuelako nahi tratutan ibiltzea. 1598ko udan hau izan zen Soraluze eta Oñatiko kasua. Honetaz gain, kutsatutako baserrietan lagun batzuk etxebarruan giltzapean gordeta zeuden, eta gainontzekoak sakabanatuta. Beraz, ez ziren uztak jaso. Hauen denen ondorioz, gosetea zabaldu zen Soraluzen.

    Hala ere, 1598/11/12an Soraluze udalak Soraluzeko mandazainentzat Bergarako udalaren baimena lortu zuen bertako udalerritik pasatzeko, ez ordea Bergaran bertan sartzeko. Modu honetan Gasteizeko gari-azokara heltzeko aukera izango zuten.

    Baina bueltako bidean beste arazo handi bat zegoen: bidelapurrak. Elorregi edo San Prudentzio inguruetan ibiltzen ziren, Arrasate eta Bergara artean. 1599ko otsailan Soraluzeko udalak Arrasatekoari laguntza eskatu zion, arazo hau konpontzeko.

    Lana

    Armagileek kontratuak hitzartuak zituzten. Aurretik zati bat kobratzen zuten, eta armak edo osagaiak emateko epemuga zuten, bestela isunak ordaindu behar izaten zuten.

    Soraluze zen eskualdeko gunea armagintzan. bertan zegoen Erret Lantegia, Erregetxea. Bertan egiten ziren kontratuak, bertara ekartzen ziren osagaiak (kainoiak, giltzak, kutxak, aparejoak), bertan aztertzen ziren armak... Isolatuta zegoenez, ez zen sartzen lehengarik, ezta beste herrietan landutako osagairik. Langile falta zen ere, asko gaixorik zeudelako (edo hilda), eta kutsatu gabekoak oso ahul, gosearengatik. Gainera, ekoiztu ahal izan zituzten arma bakanak ezin atera, heria isolatuta zegoelako.

    Kalte ekonomikoa bi aldetik etorri zen. Alde batetik izurritea iraun zuen hilabetetan ez zen lan egin ganoraz, eta bestetik isunak ziren. 1599/11/11ko Erret Agindu batek, Gipuzkoako korrejidoreari zuzendua, halaxe aitortu zion Pedro de Sagarragari:

    …Pedro de Sagarragak, Soraluzeko biztanlea, arkabuz eta mosketeen forjaria dena, aurretik aita eta aitona ziren moduan, eta 1597 urtean 950 moskete egiteko konpromezua hartu zuena, eta gaitz kutsakorra hiribilduan sartu zela, eta bere etxean bere senideak hil zirelako etxea bi aldiz erre ziotela, kutsadura ekiditzeko, eskatu zuen bi urtetan zorrengatik preso hartu ez izatea ezta enbargatua; eskaera egia dela egiaztatuta, korregidoreari agintzen zaio eskatutakoa emateko.[10].
    San Roke Txiki irudia
    San Sebastian irudia

    San Roke Txiki

    San Roke-k eta San Sebastian-ek aspalditik izan zuten bere kapera parrokian. Halaxe, 1590 urtean Domingo Garzia Loiolakoa izendatu zuten parrokiako elizan dagoen San Roke eta San Sebastianen aldarearen arduradun.

    San Roke izurriteen kontrako patroia izanik, nafarreri izurritean harenganako debozioa asko hazi zen. Eta 1597 urterako San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula-hornazina eraikitzen hasi ziren. Hala baieztatzen du Joan Ibañez (Eizagirre baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek 1598ko abuztuan egindako testamentuak. Testamentuak honela dio:

    Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko...[11]

    Urte bi beranduago, eskultura-lanak bukatuta zeuden eta gastua herritar guztien artean banatu zuten, Pedro Iraolakoa eskribauak 1599ko abuztuaren 1ean jasotako aktaren arabera: ...herritarren artean laurogeita lau dukatak banatua, Pablo Urrutiakoari ordaintzeko...[12]

    Hurrengo urteetan San Rokerenganako debozioa ez zen apaldu, eta XVIII mendean santuaren beste irudi handia jarri zuten parrokian (ez aldiz San Sebastianena). Ordurako 1598 urtean egindako bi irudiak, San Roke Txiki eta San Sebastian alegia, San Roke ermitara eramanak ziren.

    Izurritea Soraluzen: bukaera eta ondorioak

    Izurrite bukaera

    Nafarreri izurriteak beste pare bat urtetan iraun bazuen ere, Gipuzkoan eragin gutxi izan zuen.

    1598ko neguan Oiartzun eta Sunbilan kasu bakanak izan ziren, eta abenduan Hondarribian. Eta hurrengo urtean aipamen solteak daude abuztuan (Legazpia eta Azkoitia), irailean (Segura) eta azaroan (Eskoriatza).

    Normalitatea berreskuratzen

    Herri batean izurriteak indarra galtzen zuenean, bertako udalak isolamentua kentzeko eskatzen zuen eta garraioaren askatasuna.

    Orduan korrejidoreak medikua edo beste pertsona bat bidaltzen zuen, bertatik bertara egoera egiaztatzeko.

    Dena dela, mesfidantza ez zen desagertzen. Bergarako alkateak esanda:

    …kontuz Oñatiko eta izurrite gaitza izandako beste herrietako arropekin (eroskiak), arreta eta zaintza handia behar zirela eta.[13].

    1599ko urtarrilak 25ean Gasteiz eta Logroñora mezulariak bidali zituzten, Oñati eta Soraluzen izandako izurriteagatik Deba Arroarekin itxitako komunikabideak zabaltzeko eskatuz.

    Hildakoak

    1597-1600 urteetako izurriteak 1.100 bat lagun hil omen zituen Gipuzkoan bakarrik, biztanleen %1,5a.

    Soraluzen oso gogor jo zuenez, litekeena da hiru edo lau aldiz gehiago hiltzea. 1.500 bat biztanle baziren, hildakoak %5 eta %10 artean egongo ziren; hau da, 75-150 lagun.

    Kalte ekonomikoak

    Kalte ekonomikoak oso handiak izan ziren. Alde batetik, hildakoen arropak eta altzariak erre ziren, eta etxeren bat ere (Sagarraga baserria, Pedro de Sagarragarena).

    Baserri askotan urte hartako uztak galdu ziren, bertakoak gaixotu edota alde egin zutelako.

    Armagileek ere ezin izan zuten lanik egin, langileen eta osagaien faltaz, eta behartutako isolamentuarengatik. Eta bigarren kalte bati aurre egin behar izan zioten, isunei. Pedro de Sagarragak eskatu zuen bi urtetan zorrengatik preso hartu ez izatea ezta enbargatua, eta Andrés Ibáñez de Irure jaunak ere, izurritea zela eta ezin izan zuen arma eskaera bat garaiz bukatu, eta epe berria eskatu zuen:

    Andrés Ibáñez de Irure, Soraluzeko biztanlea, arkabuz eta moskete kainoiak forjari maisua, honako hau adierazten du: 1598 urtean Jerónimo de Aibar ikuskatzailearekin hitzarmena egin zuela, 600 arkabuz kainoi egitekoa, eta izurritea zela eta beste arrazoi batzuengatik ezin izan zuela hitzartutakoa bete, eta aurretik kobratutako dirua atzera emateko eskatzen diotela; beraz epea luzatzeko eskatzen du eta bitartean atzetik ez ibiltzeko.[14].
    Ospittal iturria (Juan Carlos Astiazarán 2016)

    Toponimia

    Nafarreri izurriteak eragina izan zuen Soraluzeko toponimian, bi izen berri sortu ziren eta.

    Alde batetik, garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion (izenak nafarreriarekin lotura izan dezake). Jakin badakigu Pedro de Sagarragari etxea bi aldiz erre ziotela, kutsatutako lagun batzuk bertan hil zirelako.

    Handik oso gertu Ospittal iturria edo Kukupe iturria dago, Sagar-errekaren errepide ondoan. Sagarraga baserria herritik kanpo dagoenez eta aldi berean nahikoa gertu, oso toki aproposa zen ospital gisa erabiltzeko, kutsatutakoak bertara bidaliz. Hortik Kukupe iturriaren izen berria, Ospittal iturri.

    Hurrengo izurriteak

    1598 urteko nafarreria izurritea ez zen Soraluzek sufritutako azkena. Gutxienez beste lau alditan izurrite larriak izan ziren.

    1700ko martxoan, egoeraren larritasunak eraginda San Roke Txiki ekarri zuten parrokiara. Nahikoa ez zelakoan, hurrengo egunotan San Sebastian eta Ezoziako Andramaria ere ekarri zituzten.

    1755ko irailean ere San Roke ekarri zuten atzera eta parrokian bederatziurrena egin, izurritea bukatzeko.

    1856eko abuztuan ere, Asiako kolera morboa zabaldu zen, baina Soraluzera ez omen zen etorri, edo oso arina izan zen, ze Udalak San Rokeri bederatziurrena egiteko agindu zuen, eskerronez.

    1918 urtean, berriz, gripe izurritea izan zen. Haren eraginez Soraluzen bakarrik 36 pertsona hil ziren, 22 gizonezko eta 14 andrazko.


    Erreferentziak

    • Cambio climático y transformaciones económicas en Gipuzkoa entre los siglos XVI y XVII. Álvaro Aragón Ruano (Los papeles de Pedro Morgan, Historia, clima y calentamiento global, 2011).
    • Esa enfermedad tan negra. La peste que asoló Euskal Herria (1597-1600). José Antonio Azpiazu (Aterpea 2011).
    1. Nafarreria edo baztanga. Wikipedia (euskaraz).
    2. Las Cuatro Villas: Castro Urdiales, Laredo, Santander eta San Vicente de la Barquera.
    3. Carta de la Diputación diciendo que la enfermedad contagiosa va picando en Laredo, Santander y las cuatro villas de la Costa, y no se admitan las procedencias de aquellos puntos: que no se permita tampoco postular a los pobres porque no se sabe de dónde proceden. Archivo Histórico Municipal de Hondarribia (1597/09/11).
    4. Comunicación participando que la enfermedad ha hecho su aparición en Bilbao, así como en Oñate, Placencia y San Sebastián, y dando cuenta de las condiciones en que el Virrey de Pamplona admite el libre trato con esta Provincia (1598/07/09).
    5. Oñate, Plasencia, Bergara, San Sebastian, Astigarraga, Trasmyera, el Ferrol, Torrexon de Belasco, La Puebla de Moltaban, Ascarça, Lorriaga, Arcaya. Logroñoko udal akten liburua (1598/08/14).
    6. Latesia, zuresia, lata, enpalizada.
    7. Exigir el pago de 871 reales por las 51 veces que el demandante fue a curar y dar de comer a Juan Ibañez de Lizaguirre y su hermana Ana, enfermos de la peste, al caserío de Lizaguirre, pago al que se comprometió el demandado. Sebastián de Jauregui, cirujano resudente en Placencia contra Martín Ruiz de Aguirre, vecino de Placencia. Valladolideko Erret Kantzileriaren Artxibategia (1598/10/19).
    8. Sebastián de Jaureguik: Gaixorik eta ohean nagoela… heriotzaren beldur…
    9. Estando los dichos otorgantes en el umbral de las puertas de la casa de Izaguirre, y el escribano y los testigos algo desviados por la sospecha del dicho mal contagioso.
    10. …que constándole ser cierta una súplica de Pedro de Sagarraga, vecino de Piacencia, que trabaja en forjar arcabuces y mosquetes y lo mismo hicieron su padre y su abuelo, y que el año 1597 se obligó a hacer 950 mosquetes y por haber entrado el mal contagioso en la villa y haber muerto en su casa familiares de él, se la quemaron dos veces consecutivas para evitar el contagio, se le otorgue que en el plazo de dos años no pueda ser preso ni embargado por deudas, ordenándose al corregidor que se ie conceda’’ (Simancaseko Artxibategi Orokorra. Aintzinako Gerra, 85. liburua, 56. orria).
    11. Ytem, mandamos para ayuda de hazer el rretablo de las imágenes de san rroque y san sebastián, doze reales y dos ducados (respectivamente) y se paguen de misas...
    12. ...se haga repartizión entre la poblazión de los ochenta y quatro ducados, a fin de pagar a Pablo de Urrutia...
    13. …atento que sobre las ropas (mercaderías) de la villa de Oñate y de otros lugares sospechosos donde avía avido enfermedad de peste, era menester mucha diligenqia y custodia.
    14. Andrés Ibáñez de Irure, vecino de Placencia, maestro de forjar cañones de arcabuces y mosquetes, dice que hizo un asiento con el veedor Jerónimo de Aibar, en 1598, para fabricar 600 cañones de arcabuces y por la peste que hubo y otras cosas no pudo cumplir dicho asiento y ahora le reclaman el adelanto que se le dio por lo que pide se le de nuevo plazo y que en él no sea apremiado (Simancaseko Artixbategi Orokorra. Gerra Kontseilua 1600).