«1733.ko matxinada (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: ::<small>Beste matxinadak ikusteko, sakatu ''hemen''</small> ::<small>Datu iturri nagusia: El guipuzcoano instruido (eu)</small> Matxinada honi...)
     
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 6 ekarpen ez dira erakusten)
    13. lerroa: 13. lerroa:


    Giroa ez zen baketsua. 1733 urtean Soraluzeko bi armaginek Gipuzkoako korregidoreari idatzi zioten, seguruenez demandan, oso estilo "arinegia" erabiliz<ref>”Licencioso estilo” jatorrizko agirian.</ref>. Gipuzkoako Diputatu Orokorra jabetuta, erregeari idatzi zion honek korregidoreari egindako iraina kentzeko. Orduko lehen ministroak (Joseph Patiño jaunak) halaxe egin zuen, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidaliz.
    Giroa ez zen baketsua. 1733 urtean Soraluzeko bi armaginek Gipuzkoako korregidoreari idatzi zioten, seguruenez demandan, oso estilo "arinegia" erabiliz<ref>”Licencioso estilo” jatorrizko agirian.</ref>. Gipuzkoako Diputatu Orokorra jabetuta, erregeari idatzi zion honek korregidoreari egindako iraina kentzeko. Orduko lehen ministroak (Joseph Patiño jaunak) halaxe egin zuen, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidaliz.
    Diputatu Orokorrak erregeari eskatu zion Gipuzkoako




    39. lerroa: 38. lerroa:
    Beste aldetik, 1734 urtean asentista (kontratista) sistema goitik behera aldatu zen. Ordurarte kontratuak banan banan ematen baziren ere, ordutik aurrera Estatuak asentista bakarrarekin lan egin zuen: [[Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)|Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia]]. Honek gremioak ekonomikoki gehiago estutu zituen, prezio apalagoak ordainduz; baina, aurreko sistemarekin ez bezale, garaiz ordaintzen zituen eskaerak.
    Beste aldetik, 1734 urtean asentista (kontratista) sistema goitik behera aldatu zen. Ordurarte kontratuak banan banan ematen baziren ere, ordutik aurrera Estatuak asentista bakarrarekin lan egin zuen: [[Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)|Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia]]. Honek gremioak ekonomikoki gehiago estutu zituen, prezio apalagoak ordainduz; baina, aurreko sistemarekin ez bezale, garaiz ordaintzen zituen eskaerak.


    Hiru urte geroago Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Juan Francisco de Lardizabal izendatu zuen Suzko Armen Erret Fabriken zuzendari (1737-1767). Honen ondoren José Antonio bere semea izendatu zuten zuzendari (1767-1779) aurretik, eta José María biloba ostean (1779-1794).
    Hiru urte geroago Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak [[Lardizabal sendia (eu)#Juan Francisco de Lardizabal Oriar|Juan Francisco de Lardizabal]] izendatu zuen Suzko Armen Erret Fabriken zuzendari (1742-1753). Honen ondoren [[Lardizabal sendia (eu)#Jose Antonio de Lardizabar Oriar y Arza|Jose Antonio]] bere semea izendatu zuten zuzendari (1753-1779) aurretik, eta [[Lardizabal sendia (eu)#Jose Maria de Lardizabal Oriar y Olloqui|Jose Maria]] biloba ostean (1779-1794).




    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Historia. XVIII mendea]]
    [[Kategoria: XVIII. mendeko historia]]
    [[Kategoria: Armagintza]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:38, 28 uztaila 2021 data duena

    Beste matxinadak ikusteko, sakatu hemen
    Datu iturri nagusia: El guipuzcoano instruido (eu)

    Matxinada honi Soraluzeko matxinada ere esaten zaio, Soraluzen sortu eta garatu zelako.


    Aurrekariak

    Orduko sistemaren arabera, arma eskaerak enkantean ematen ziren ("asientoak"). Irabazten zuen kontratistak, gero, gremio eta armagileen artean banatzen zituen (azpikontratazioa). Sistema honek bi kalte zekarren: banaketa egin arte lana ez zegoen bermatuta (hortik gremioen garrantzia eta eragina), eta kobratzeko izaten ziren luzapenak, Gaztelako Erret Ogasunak beti zebilen diru eskasian eta.

    Honetaz gain, 1720 urterako Soraluzeko Arma Zurien Erret Fabrikaren izaera kili-kolo zegoen, erregeak bertan behera utzi zituelako (monopolioa apurtzeko). Horregatik, 1725 urtean herriak Miguel de Zuaznabar jaunari eskatu zion bere interesen alde egiteko eta Erret Fabrika (monopolioa) berrezartzeko. Ez zen lan samurra izan, hiru urte geroago Zuaznabar lanean ari zen oraindik, ordurako lanak alferrikakoak izan ziren eta.

    Erret Fabrikaren egoera tamalgarria zenez, hurrengo urtean (1731) Probintziak zilarrezko 2.000 dukat eman zizkion. 1732an Zuaznabar jaunak Probintziari azaldu zion berriro fabrikaren egoera eskasaz.

    Giroa ez zen baketsua. 1733 urtean Soraluzeko bi armaginek Gipuzkoako korregidoreari idatzi zioten, seguruenez demandan, oso estilo "arinegia" erabiliz[1]. Gipuzkoako Diputatu Orokorra jabetuta, erregeari idatzi zion honek korregidoreari egindako iraina kentzeko. Orduko lehen ministroak (Joseph Patiño jaunak) halaxe egin zuen, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidaliz.


    Matxinada

    1733. urtean Juan Antonio Olazábal y Recalde zen Soraluzeko Arma Zurien Erret Fabrikaren zuzendaria, eta Miguel de lrunberri y Belauza kapitain zuzendaria.

    Soraluzeko armagileen arteko giroa gero eta okerrago, azkenean ofizialen matxinada izan zen[2]. Komandante Orokorrak Komisionatua bidali zuen herrira eragileak preso hartzeko.

    Ostean, Soraluzeko ofizialek txostena aurkeztu zuten, eta abokatu baten ebazpena ere (aldekoa, noski).


    Arrazoiak

    Zaila bada jakitea zein ziren Soraluzeko matxinadaren arrazoiak, bi gorago aipatu dira: "asientoen" sistema eta Erret Fabrikaren etorkizuna (monopolioa) kinka larrian ikustea.

    Baina bada hirugarren bat, intxaurrondoekin zerikusia duena. Gogoratu behar da egur mota hau ezinbestekoa zela fusilen kutxak egiteko.

    1733 urteko aipatutako agirian, Gipuzkoako Diputatu Orokorrak bi gai aipatzen ditu: Soraluze eta inguruko herrietako intxaurrondoen egoera eta Gipuzkoako korregidoreari Soraluzeko bi armaginek egindako iraina.


    Gerokoak

    Matxinadaren urtean eta hurrengoan bi aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren.

    Intxaurrondo egurraren arazoa konpontzeko, 1733 urtean Erret Agindua heldu zen, Soraluzeko Erret Fabriketara intxaurrondo egurra ekartzeko. Hurrengo urtean beste Erret Agindu bat etorri zen, kasu honetan intxaurrondoen bahitura altzatzeko. Gaia ez zen ahuntzaren gauerdiko estula izango, 1738 urtean onartutako Gipuzkoako Mendi Arautegian[3] intxaurrondoak sartzeko agintzen zitzaien Soraluze eta inguruko udalei, eta bertako biztanleei ere. Aginte hau 1757 urtean berretsi zuten.

    Beste aldetik, 1734 urtean asentista (kontratista) sistema goitik behera aldatu zen. Ordurarte kontratuak banan banan ematen baziren ere, ordutik aurrera Estatuak asentista bakarrarekin lan egin zuen: Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia. Honek gremioak ekonomikoki gehiago estutu zituen, prezio apalagoak ordainduz; baina, aurreko sistemarekin ez bezale, garaiz ordaintzen zituen eskaerak.

    Hiru urte geroago Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Juan Francisco de Lardizabal izendatu zuen Suzko Armen Erret Fabriken zuzendari (1742-1753). Honen ondoren Jose Antonio bere semea izendatu zuten zuzendari (1753-1779) aurretik, eta Jose Maria biloba ostean (1779-1794).


    Erreferentziak

    1. ”Licencioso estilo” jatorrizko agirian.
    2. ”Conmoción de los Oficiales” jatorrizko agirian.
    3. Reglamento de Montes.