«1788.eko izurritea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    42. lerroa: 42. lerroa:




    ==Hildako batzuk==
    ==Heriotzak==
    ===Kopurua===
    Izurriteak iraun zuen 40 hilabetetan (1788.eko martxotik 1791.eko ekaina arte) 264 hildako erregistratu ziren, horietatik 139 gizonezko eta 124 andrazko (gehi izenik gabeko beste bat).
     
    Urte arruntetan, hilabeteko bataz beste 2 eta 3 hildako izaten ziren. Gainontzekoak izurriak eramanak dira: 140-190 hildako (Ramiro Larrañagak 158 zirela esaten du, baina seguruena 1791. urte artekoak izango dira).
     
    ===Hildako batzuk===
    Herritarrez gain, kanpoko jendea ere kolpatu zuen izurria: bi abade, apaizgai bat, armamentua muntatzera etorritako soldadu bat…
    Herritarrez gain, kanpoko jendea ere kolpatu zuen izurria: bi abade, apaizgai bat, armamentua muntatzera etorritako soldadu bat…



    18:55, 28 apirila 2022(e)ko berrikuspena

    1788 urtean herriak 2.020 bat biztanle zituen[1]. Urteko 30 bat heriotz izaten ziren, urte batzutan gehiago, bestetan gutxiago.

    Hurrengo 40 hilabeteetan (1788.eko martxotik 1791.eko abuztura) 264 heriotza erregistratu ziren, gehienak izurriak jota.

    Hala ere, izurriak ez zuen beti indar berbera izan, eta lau olatu izan zirela esan daiteke


    Aurrekariak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    1765. urtean baztanga edo nafarreria izurritea izan zen Soraluzen.

    Hogei urte geroago (1785), Bergaran lehen kasuak agertu orduko bertako ilustreek beren seme-alabak inokulatu zituzten, kutsadura saihesteko asmoz. Inokulatutakoen artean Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea zegoen.


    Lehen olatua

    1788ko martxoaren 22an Ana Maria Ascarraga hil zen, 68 urte zituela, gaixotasun arraro baten ondorioz.

    Ez zen azkena izan, eta handik gutxira dolua orokorra zen herrian. Gaixotasun bitxi hura Soraluzeko etxetan barrena gogotik ari zen, sega makabroa astinduz eta adin eta egoera guztietako bizitzak moztuz.

    Lehengo lau hilabeteak nahikoa lasaiak izan ziren, baina uztailetik abendu artean gogor jo zuen izurriak, 48 hildako 6 hilabetetan.


    Bigarren olatua

    1789. urtea, berriz, normal hasi zen, baina martxoan izurriak berriro jo zuen indar handiz, hiru hilabetetan 27 hildako eragiten.


    Hirugarren olatua

    Hurrengo bost hilabetetan izurria apaldu egin zen… baina azaroan zenbakiak goraka hasi ziren, 9 hilabeteko olatuari paso eginez: 1789.eko azarotik 1790.eko maiatza arte 77 hildako.

    Egoera nahikoa larria zenez, 1790. urte hasieran San Roke Txiki irudia parrokiara ekarri zuten, izurriaren aurka laguntzeko. Urte bereko martxoaren 7an Ezoziako Andre Mariaren eta San Sebastianen irudiak ere parrokiara jaitsi ziren. Kandelak piztuta, Erret Fabrikako lau gremioetako maisu armagile guztiak, apaizak beren larruazalez eta parrokiako estandarte guztiak lagunduta heldu ziren irudiak parrokiara. Meza solemneen bederatziurrena egin zuten egunero, eta arratsaldeetan letania nagusiak Miserere kantuarekin. Oinaze, dolu eta penitentzia egunak ziren.

    Ostean, emozioz eta minez itzuli ziren irudiak santutegira. Lekuko baten hitzetan: "Itzulera solemnitate berarekin egin zen; gero izurria baretu zen eta gaur arte, 1791.eko urtarrilaren 5era arte, ez da gehiago itzuli". Eta kronikak gaineratzen du lau gremioek ordaindu zituztela gastu guztiak, eta apaizei ere bikain ordaindu zietela "beren lan guztiagatik".

    Kronikak esaten duenaren aurka, oraindik maiatzean eta uztailean 9an hildako izan ziren. Abuztutik aurrera, berriz, oso urte arrunta izan zen, hidakoen aldetik behintzat.


    Laugarren olatua

    Baina izurria ez zen oraindik bukatu.

    Urtebete geroago laugarren olatua lehertu zen, 1791.eko apirilean. Motza izan zen, hiru hilabetekoa, baina oso oso gogorra: 52 hildako guztira.


    Heriotzak

    Kopurua

    Izurriteak iraun zuen 40 hilabetetan (1788.eko martxotik 1791.eko ekaina arte) 264 hildako erregistratu ziren, horietatik 139 gizonezko eta 124 andrazko (gehi izenik gabeko beste bat).

    Urte arruntetan, hilabeteko bataz beste 2 eta 3 hildako izaten ziren. Gainontzekoak izurriak eramanak dira: 140-190 hildako (Ramiro Larrañagak 158 zirela esaten du, baina seguruena 1791. urte artekoak izango dira).

    Hildako batzuk

    Herritarrez gain, kanpoko jendea ere kolpatu zuen izurria: bi abade, apaizgai bat, armamentua muntatzera etorritako soldadu bat…

    Askotan, izurriak familia bera kolpatu zuen behin baino gehiagotan. Esateko, Justiniani familia. Bonifacio Francisco Justiniani Zornoza estukista zen, eta Soraluzera etorri zen, Santa Maria la Real parrokiaren erretaula berria egiteko. Alarguna, familia ekarri zuen berarekin.

    Soraluzen lanean ari zela, 18 urteko Maria Francisca alaba hil zitzaion (1789-06-09) eta hiru aste geroago 4 urteko Josef semea (1789-07-06). Hurrengo urtean 34 urteko Maria Magdalena Berridi asteasuarrarekin ezkondu zen (1790-04-06), Soraluzen bertan.


    Izurrite ostekoak

    Izurritea alde batetik, eta uzta txarra bestetik, elikagai eskasia zabaldu zen, gariarena batez ere.

    Eta Erret Lantegiak baimena eskatu zion Gaztelako Kontseiluari garia erosteko bere esparrutik kanpo, ingururko herriek inolako garirik ez zutelako[2].

    Soraluzen bertan, Udalak “hamarrenak” kudeatzen zituzten Domingo de Iraola eta Eugenio de Arluciagaren aurka egin zuen, garia ez saltzeagatik[3]

    Azkenean, Manuel José de lraola abadeak parte hartu zuen diputatu gremialekin, Gasteizen gari-anega batzuk erosteko.

    Heriotzei dagokionez, hurrengo urteetan dezente apaldu ziren, baina izurri aurreko kopurura heldu barik.


    Erreferentziak

    1. Diccionario de Tomàs Lòpez.
    2. La Real Fábrica de Armas de Fuego de la villa de Placencia de Guipuzcoa, solicita al Consejo de Castilla facultad para comprar trigo fuera de sus tierras debido a la total falta de trigo que padecen sus pueblos (Archivo Histórico Nacional. Agrupación de Fondos Consejos Suprimidos 1789).
    3. Auto de oficio contra Domingo de Iraola y Eugenio de Arluciaga, arrendadores de los diezmos o frutos decimales de la villa de Placencia, por retención de la venta de trigo (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa 1789/10/17).