«1918.eko gripe izurritea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    39. lerroa: 39. lerroa:




    [[Fitxategi: 1918ko_gripea._Heriotz_datak.png | thumb | 800px | center | Heriotzak eta datak]]
    [[Fitxategi: 1918ko_gripea._Heriotz_datak.png | thumb | 800px | center | Heriotzak data eta jeneroaren arabera]]


    ===Bilakaera===
    ===Bilakaera===
    51. lerroa: 51. lerroa:




    [[Fitxategi: 1918ko_gripea._Dominica_Múgica_Zanguitu.jpg | thumb | right | 300px | Dominica Múgica Zanguitu]]
    [[Fitxategi: 1918ko_gripea._Dominica_Múgica_Zanguitu.jpg | thumb | right | 250px | Dominica Múgica Zanguitu]]
    ===Istoria txikiak: Dominica Múgica Zanguitu===
    ===Istoria txikiak: Dominica Múgica Zanguitu===
    Gripeak izan zuen eragina ilustratzeko, herriko kasu bat aipatuko dugu<ref>Familia-azgazkiak: Astiazarán Múgica. Argitalpen pribatua.</ref>.
    Gripeak izan zuen eragina ilustratzeko, herriko kasu bat aipatuko dugu<ref>Familia-azgazkiak: Astiazarán Múgica. Argitalpen pribatua.</ref>.
    63. lerroa: 63. lerroa:




    [[Fitxategi: 1918ko_gripea._Adinak.png | thumb | 800px | center | Heriotzak eta datak]]
    [[Fitxategi: 1918ko_gripea._Adinak.png | thumb | 800px | center | Heriotzak adina eta jeneroaren arabera]]


    ==Azterketa==
    ==Azterketa==

    00:26, 27 apirila 2019(e)ko berrikuspena

    1918: Mundua aldatu zuen izurritea

    Eta begiratu nuen eta zaldi horixka ikusi nuen; zaldizkoak heriotza zuen izena, eta infernua atzetik zekarren... (Apokalipsi 6:8).

    2017 urtean Laura Spinney idazle britaniarrak Zaldizko zurbila[1] (Pale rider) idatzi zuen. Liburuak 1918 urteko Espainiako gripea-ren historia kontatzen du, eta izenburua Clint Eastwooden western bati "lapurtu" zion.

    Izurrite honek mundu osoko 40 miloi lagun baino gehiago hil zituen 1918-1920 epean, eta Ertaroko Izurri Beltzaren ostean inoiz izan den hilgarriena omen zen. Gaur egun oraindik ez da ezagutzen izurritearen jatorria, muga fisiko zein sozialik errespetatu ez zituena.

    Nahiz eta ikerlari batzuk Frantzian (1916 urtean) kokatu jatorria, edo Txinan (1917), lehengo kasu dokumentatua Estatu Batuetako Fort Rileyko base militarrekoa da, 1918ko martxoak 4an hain zuzen[2].

    Europara zabaldu zen eta handik Espainiara segituan. Garai hartan Lehen Mundu Gerra puri-purian zegoen (1914-1918), eta Europako herri gehienek parte hartzen zuten. Nahiz eta gripearen oso eragin handia jasan, bertako informazioa (gaixoen kopuruak, hildakoak, izurritearen abiada...) zentsuratu zuten.

    Espainia neutrala zen, eta ez zegoen zentsurarik. Horregatik, zabaldu ziren izurrite eraginari buruzko berriak Espainiakoak ziren, eta hortik izena: Espainiako gripea (spanish flu).

    Nahiz eta bertan ez sortu, Espainian bertan gaixoak 8 miloitik gora izan ziren, eta 300.000 pertsona hil ziren gripearen eraginez.

    Gripearen nondik norakoak, berriz, ez ziren inoiz ikertu. Zentsura zela eta aurretik, eta gerra ostean diru faltagatik.


    Gripea Euskal Herrian[3]

    Izurritea 1918ko udaberrian heldu zen Euskal Herrira.

    Bapatean agertu zen, aste gutxitan goia jo zuen, biztanleen erdia baino gehiago gaixotu zen eta milako 12 hil ziren. Etorritako abiadarekin apaldu zen, eta azken hildakoak 1919koak ziren.

    Gaixotasunak eta hildakoez gain, izurriteak kezka, ardura eta izua eragin zituen, orduko komunikabideetan agertzen dena. Izu hau urte askotan gogoratu zuten gure aurrekoek.

    Bestaldetik, izurriteak udalak eta diputazioak behartu zituen orduko osasun sistema indartzen eta hobeto antolatzen.

    Ezaugarri klinikoak bapatekoak ziren, arnas sistema erasotzen eta egun gutxitan heriotza eragiten.

    Hildakoak, batez ere, 15 eta 34 urte artekoak izan ziren, eta umeak. Gizonezko gehiago hil ziren andrazko baino.

    Anton Erkorekaren liburua jaisteko, sakatu hemen.


    Gripea Soraluzen

    1918 urtean Soraluzek 2.585 biztanle zituen, gutxi gorabehera. Heriotz tasa, urteko 40/60 hildako zen.

    Gripearen eraginez 36 pertsona hil ziren, 22 gizonezko eta 14 andrazko. Honek milako 13,9 hildako suposatzen du, Euskal Herriko eragina baino handiagoa.


    Heriotzak data eta jeneroaren arabera

    Bilakaera

    Gripea irailean sartu zen Soraluzen. Lehengo bi hildakoak, gizonezko bat eta andrazko bat, irailak 23 eta 27 artekoak izan ziren.

    Aldi gogorrena 28an hasi zen. Urriak 10a arte, 13 egunetan 26 lagun hil ziren. Egun gogorrena urriak 4a izan zen, 5 lagun hil zirela.

    Hurrengo astean, urriak 11tik 17ra arte, gripearen eragina asko apaldu zen, bakarrik 4 lagun hil ziren eta.

    Hurrengo bost hilabetetan beste sei lagun hil ziren gripearen eraginez, azkena 2019ko martxoak 21an.


    Dominica Múgica Zanguitu

    Istoria txikiak: Dominica Múgica Zanguitu

    Gripeak izan zuen eragina ilustratzeko, herriko kasu bat aipatuko dugu[4].

    Dominica Múgica Zanguitu Txurruken baserriko alaba zan.
    Dominica Mondraueko mutil batekin 1918. urtian ezkontzekua zan. Baña urte hartan gripe epidemia haundixa zabaldu zan eta Dominica gaixotu eiñ zan.
    Urte hartako urrixan ezkontzekuak ziran, eta urrixaren 9ko goizian Txurrukenian telegrama hartu eben, nobixuaren aitta hil zala.
    Arratsalde hartan Dominica be hil zan. 22 urte zittuan.


    Heriotzak adina eta jeneroaren arabera

    Azterketa

    Adin taldeak

    Talde kolpatuena umeak izan ziren: guztira 5 urte arteko 9 ume hil ziren. Dena dela, kontutan hartu behar dela garai hartan umeen hilkortasun tasa oso handia zela.

    Bigarren tokian bi talde datoz, 31-40 urtekoak eta 15-30 urtekoak. Gainontzekoetan eragina askoz txikiagoa izan zen.

    Datu hauek bat datoz Euskal Herri osoko datuekin.

    Jeneroak

    Ia adin talde guztietan gizonezkoak eta andrazkoak oso parekatuta daude.

    Salbuespen nabarmena dago, 31-40 urtekoak. Talde honetan 7 hildako izan ziren, 6 gizonezko eta andrazko bakarra.

    Datu hauek bat datoz Euskal Herri osoko datuekin.

    Diagnostikoak

    Garai hartan ez zekiten ze gaixotasun mota zen[5] eta, beraz, mediku bakoitzak bere diagnostikoa egiten zuen. Batzutan berbak dira desberdinak, bestetan ezer gutxi ikusten dute eta badira diagnostikoak oso desberdinak, itxuraz behintzat.

    Gehien agertzen den diagnostikoa neumonía gripal da, 15 aldiz. Griperekin zerikusia dutenak, berriz, 25 alditan agertzen dira: 15 neumonía gripal, 4 pulmonía gripal, 4 grippe cerebral, gripe-neumonía bat eta beste bronconeumonía gripal bat.

    Neumoniarekin zerikusia duten diagostikoak 21 dira: 15 neumonía gripal, 3 bronconeumonía, neumonía bat, gripe-neumonía bat eta beste bronconeumonía gripal bat.

    Bronkitisarekin lotutako diagnostikoak 6 dira: 3 bronconeumonía, 2 bronquitis eta beste bronconeumonía gripal bat.

    Azkenik, badira beste 5 diagnostiko aurrekoekin zerikusi handirik ez dutenak: 3 edema pulmonar, pleuritis bat eta beste fiebres bat.

    Hildakoen zerrenda (datubasea)

    Gripearen eraginaren azterketa egiteko, honako zerrenda hau erabili izan da, Soraluze Erregistro Zibiletik hartuta[6].

    Data Sexua Adina Diagnostikoa
    1918/09/23 Andrazkoa 14 urte Gripe-neumonía
    1918/09/25 Gizonezkoa 27 urte Fiebres
    1918/09/28 Gizonezkoa 2,5 urte Neumonía gripal
    1918/09/29 Gizonezkoa 4 urte Bronconeumonía
    1918/09/29 Andrazkoa 9 urte Bronconeumonía gripal
    1918/09/30 Gizonezkoa 33 urte Neumonía gripal
    1918/10/01 Andrazkoa 43 urte Neumonía gripal
    1918/10/01 Gizonezkoa 19 urte Neumonía gripal
    1918/10/02 Gizonezkoa 33 urte Grippe cerebral
    1918/10/02 Andrazkoa 25 urte Edema pulmonar
    1918/10/03 Gizonezkoa 28 urte Grippe cerebral
    1918/10/04 Gizonezkoa 45 urte Neumonía gripal
    1918/10/04 Gizonezkoa 33 urte Neumonía gripal
    1918/10/04 Andrazkoa 2 urte Neumonía gripal
    1918/10/04 Gizonezkoa 42 urte Neumonía gripal
    1918/10/04 Andrazkoa 6 hilabete Bronconeumonía
    1918/10/05 Andrazkoa 16 urte Neumonía gripal
    1918/10/05 Gizonezkoa 14 urte Neumonía gripal
    1918/10/05 Gizonezkoa 25 urte Neumonía gripal
    1918/10/07 Andrazkoa 5,5 urte Neumonía gripal
    1918/10/08 Andrazkoa 8 hilabete Bronquitis
    1918/10/08 Gizonezkoa 15 urte Grippe cerebral
    1918/10/09 Andrazkoa 22 urte Pulmonía gripal
    1918/10/09 Gizonezkoa 35 urte Edema pulmonar
    1918/10/09 Gizonezkoa 37 urte Grippe cerebral
    1918/10/10 Andrazkoa 26 urte Pulmonía gripal
    1918/10/12 Gizonezkoa 48 urte Neumonía gripal
    1918/10/13 Gizonezkoa 16 hilabete Neumonía gripal
    1918/10/15 Andrazkoa 36 urte Pleuritis
    1918/10/17 Gizonezkoa 37 urte Pulmonía gripal
    1918/10/24 Gizonezkoa 26 urte Pulmonía gripal
    1918/11/12 Gizonezkoa 62 urte Bronquitis
    1918/11/22 Andrazkoa 51 urte Edema pulmonar
    1918/11/28 Andrazkoa 71 urte Neumonía
    1919/02/08 Gizonezkoa 3,5 urte Neumonía gripal
    1919/03/21 Gizonezkoa 9 hilabete Bronconeumonía


    Gripearen eragina

    Udal osasun zerbitzua

    En el acta con fecha 31-10-1918 se lee: Pliego de condiciones establecidas por la Junta Municipal de ésta Villa para el servicio sanitario de la misma. 1ª La Junta Municipal , dándose cuenta del estado actual del término municipal y de la necesidad de establecer un servicio médico sanitario , acuerda establecer dos titulares Médicos dotados con 1500 pesetas cada uno anuales , mas una plaza de Practicante dotada con mil pesetas también anuales , ésta última respetando el compromiso que el Ayuntamiento contrajo con el Practicante D.Juan Lasa en la reinante epidemia de grippe que invadió a la localidad , viéndose obligada a ajustarla por dos años ….., y asi hasta 11 puntos . El acta la firma el Alcalde Felipe de Aguirregomozcorta .


    Ordainketak eta esker onak

    En el acta con fecha 14-11-1918 se leen cartas manifestando : “ el médico D.Tomás Zubizarreta deja a la resolución del Ayuntamiento el asunto de sus honorarios “ y D.Antonio Arrillaga “ que lo que pueda corresponderle , agradecería lo destine a socorro al más necesitado “.

    En el acta con fecha 28-11-1918  : “ Se acuerda hacer constar en acta el agradecimiento por el humanitario proceder del médico don Niceto Muguruza que por sus servicios no quiso cobrar cantidad alguna.

    En el acta con fecha 28-12-1918  : “Al alguacil de éste Ayuntamiento D.Martín de Maiztegui se acuerda gratificarle con 25 pesetas por los servicios prestados durante la epidemia gripal”

    En el acta con fecha 06-02-1919  : “En agradecimiento por los servicios prestados por los médicos D. Niceto Muguruza y D. Ciriaco de Aguirre a los vecinos de ésta villa durante la epidemia gripal , se acuerda regalarles a cada juego de bandeja 6 copas para licor y 6 para champán.

    En el acta con fecha 20-02-1919  : “ Otra para D. Santiago Beitia , importante 13 pesetas por los servicios prestados durante la epidemia gripal”(enterrador voluntario).

    Por testimonios como el de éste último enterrador , sabemos que en los días más críticos no daban abasto durante los enterramientos , llegando a trabajar a destajo noche y día , parando apenas para comer y dormir , cosa que hacían en el mismo camposanto. Curiosamente , y para sorpresa de muchos , los enterradores estaban en la zona más segura del pueblo , al tratarse de un virus que se transmite solamente entre los vivos.


    Erreferentziak

    1. El jinete pálido. 1918: La epidemia que cambió el mundo (Tiempo de Historia). Laura Spinney (Critica 2018).
    2. La Gripe Española: la pandemia de 1918 que no comenzó en España. Sandra Pulido (Gaceta Médica 2018).
    3. La pandemia de gripe española en el País Vasco (1918-1919). Anton Erkoreka (Fundación Museo Vasco Hª Medicina y de la Ciencia 2006)
    4. Familia-azgazkiak: Astiazarán Múgica. Argitalpen pribatua.
    5. Gripearen lehen giza-birusa 1933 urtean aurkitu zuten.
    6. Tamalez, 2018/12/05ko Ley Orgánica 3/2018 de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales dela eta, familiaren baimenik gabe ezin da inoren izenik aipatu.