1934.eko Iraultza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Urriko Iraultza (1934)== 1934ko Iraultza edo Urriko Iraultza sasoi horretan Espainiako hainbat eskualdetan izandako altxamendua izan zen, Espainiako Bigarren Errepublik...)(r)en berrikusketa, ordua: 02:57, 6 azaroa 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Urriko Iraultza (1934)

    1934ko Iraultza edo Urriko Iraultza sasoi horretan Espainiako hainbat eskualdetan izandako altxamendua izan zen, Espainiako Bigarren Errepublikako zentro eta eskuineko agintarien aurka, sozialistak, komunistak eta anarkistak elkarturik. Asturiasen izan zuen eragin handiena, baina Katalunian eta Euskadin[1] ere eragin nabarmena izan zuen.

    Gobernuak marokoar tropak eta Legioa bidali zituen Francisco Francoren zuzendaritzapean. Hildako asko egon ziren, errepresio oso gogorra izan baitzen: fusilatuak, torturatuak, kartzelaratuak... langile buru askori heriotza zigorra ezarri zitzaien, baina Alcalá-Zamorak konmutatu zituen.


    Iraultza Gipuzkoan

    Greba orkorra iraultzaileak 7 egun iraun zuen Gipuzkoan, eta hamabi herritan izan zuen jarraipena, hiru motakoa.

    Greba orokorrak zazpi herritan izan zuen jarraipen baketsua, hiru hildakoekin: Soraluze, Bergara, Zumarraga, Beasain, Tolosa (hildako bat), Donostia (bi hildako) eta Irunen.

    Beste hiru herritan grebalariak oldartu (matxinatu) ziren: Hernani, Pasaia (6 hildako) eta Errenterian.

    Azkenik, iraultza bi herritan izan zen: Eibarren (7 hildako) eta Arrasaten (4 hildako).

    Aipatzekoa da Eibarren hildako bat, Carlos Larrañaga karlista buruzagia, garai hartan Soraluzeko San Ignacio bandaren zuzendaria zela.


    Iraultza Soraluzen

    Soraluzeko indar nagusiak, sasoi hartan, jeltzaleak ziren (iraultzaren kontrakoak). Eta karlistak ere aurka zeuden (e airkarlistek

    Casiuo Liberalen inguruan bildutako gehienak (errepublikazaleak, sozialistak...) iraultzaren aldekoak ziren, baina ez zuten gehiengoa herrian. Gainontzekoak aurka zeuden: jeltzaleak, karlistak, eskumakoak...

    Hala ere, Soraluzen greba orokorra antolatu zuten, eta jarraipena izan zen. Bertako guardia zibilek giroa "baretu" zutenean, Elgoibar eta Ermuakoaren batera, Eibarko iraultzaileen kontra bidali zituzten.

    1940.ean, gerra ostean, Auzi Orokorra izenekoa zabaldu zenean, zazpi laguni egotzi zieten grebaren antolaketa edota parte hartzea:

    Felix Barrenechea Arando-Arreche (udal idazkaria), Aniceto Larrañaga Maiztegui (langilea), Lisardo Legaristi Vila (mekanikaria), José María Astiazarán Ugalde (langilea), Félix Echaniz Beitia (langilea), Hipólito Maiztegui Aguirrebeña (doitzailea) eta Ignacio Uriarte Artolazábal.


    Erreferentziak

    1934: Un año decisivo en el País Vasco. Nacionalismo, socialismo y revolución. José Luis de la Granja Sainz (Sancho el Sabio 2004).

    1. 1934ko Iraultza Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).